www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ONDO KONFESATZEKO EJERZIZIOA

 

        Konfesatzeko gogoa Jainkoak ematean, fabore andi bat egiten dizu. Intenzio ori zuk artzean, zuganonz bereala zure biotzean sartu bear dezu: ta bakartasun orretan pensatu, Sakramentu oietan pekatuetatik Jainkoagana biurtzeko, bear dezula: 1. beraren grazia beti prest dagoena. 2. prestatzeko denbora. 3. Dilijenzia, edo zure ekinaia. Jaunari bere ofensa guzien damu andi bat eskatu bear diozu: ta konzienzia ondo esaminatzeko grazia, esanez.

 

ORAZIOA

        Nere Jaungoiko guziz ona: nere gaitzetatik zugana biurtu nai det. Baña orretako nere pekatuen illuntasun onetan zure argia bear det. Mundu galduaren argi, ta erremedio bakarra Zu zera. Zure miserikordia andiagatik, arren, Jauna, nik bear dedan zure argia indazu, nere konzienzia illuneko bazterrak ondo ikusteko, ta nere kulpak, nere animan diran bezala, ezagutzeko. Betor zure grazia, oriek ondo pisatu, ta eskatzen duten damu, ta proposituaz, bear bezala konfesatzeko. Ori, Jauna, deseatzen det: ori erregutzen dizut, ta ala uste det, Jesu Kristo zure Semeagatik. Amen.

 

AMA BIRJIÑARI, TA SANTUAI, ORAZIOA

        Zeruetako Erregiña, Jainkoaren Ama, txit Santa, ta pekatari zugana negarrez datotzen guzien miserikordiazko Ama: Gurutze aren oñean zure Semearekin nigatik igaro zinduen penak gatie eskatzen dizut, beraren pasio, ta merituaz konfesio onetan ni aprobetxatzeko, zure mantupean artu nazazula. San Josef guziz doatsua, Ama, ta Semearen bitarteko nik maiteena: bien artean sar zaite, nere animaren pakeak egiteko. Aingeru, ta Santuak, zuek ere bai: ta nere Aingeru goardako adiskide, ta lagun betikoa, oriekin batean eskua indazu, ta lagun zadazu, Penitenziako Sakramentu au, ta gero Aldareko guziz Santua ondo artzeko presta nadin. Amen.

        Jainkoari onela grazia eskatu, ta konzienzia esaminatzeko denbora zure a1detik aldetik erretiroan artu bear dezu: ta pensamentuz, itzez, ta obraz, ta iñori gaitz biderik, edo ejenplo gaiztorik emanaz egin, edo eragin dituzun pekatuak begiratu bear dituzu, edo Mandamentuen kontra zer egin dezun.

        Esamen ori soseguz egin, ta esango dezu.

 

JAINKOARI ESKERRAK EMATEKO ORAZIOA

        O Nere Jaungoiko miserikordiaz betea: esker milla nere biotz guzitik zuri, orañ, nik merezi gabe, berriro egin didazun grazia onegatik, ta nere kulpa andiak ezagutzen eman didazun argiagatik. Baña, ai nere animaren Jabe bakarra! Nere burua zure aurrean ikusi, ta zer lotsa dakardan! Orra nere bizimodu gaiztoko biajetik, seme galduaren gisa, nolakoa zugana biurtzen naizan. Ai nere Aita, ta guzien onena! Zeruko ondasun, ta doaiez beterik zugandik joan ninzan; ta oriek galdu, ta desditxaz beterik zugana biurteen naiz! Ezagutuko ote nazu? Lotsaz, ta damuz desegiñik ikusi, ta zure oñetan artuko ote nazu? Baña, zer diot, Jauna? Alde guzietatik nere billa bazabiltza, ta besoak zabaldu, ta nere begira bazaude? Milla esker, Aitarik onena, zure ontasun paregabeari. Onez baliatu nai det: berdin zu zera nere erremedio bakarra. Jesu Kristoren amorioagatik, arren indazu nere pekatuak ondo konfesatzeko, ta Zu beti amatzeko grazia. Amen.

 

 

IRU KONSIDERAZIO

 

        Konfesatzera joan baño len fede bizi, ta animo andi bat artzeko, ta Sakramentu onetan bear dan frutua ateratzeko, Konfesio guzietan iru gauza ondo konsideratu bear dituzu.

 

        1. Edozeñ Konfesoreren oñetan jartzean, Kalbarioko mendian Jesusen gurutzepean arkitzen zerala.

 

EMENDIK AFEKTOAK, EDO ORAZIOA

        Ai! Ostiral Santuz ni an arkitu baninz, zer negar, zer deadar biotzekoak egingo nituen! Ai nere Salbadore maitea! Zure negar malko, edo odol tanto bat asko da, Jauna, nere pekatu guzien erremediorako. Oien barkazio osoa indazu; bada orretako zure odol guzia pozik eman zenduen. Ai anima nerea. Zer negar miñak, eta gozoak batean: zer fede, zer lotsa, zer konfianza orduan: zer damu, propositu; ta biziera berriaren egiazko gogoak ordu, ta leku santu artan zuk artuko zinduen?

        Bada zure Konfesio bakoitzean kontu au egizu, ta nere kontu, ta beti ondo, ta txit probetxuz konfesatuko zera.

 

        2. Konfesatzera zoazen guzian, federik bizienaz pensezazu, ez Gizon baten, ezpada Jesu Kristoren oñetara zoazela.

 

AFEKTOAK, EDO ORAZIOA

        Ai Jesus, nere biotzekoa! Baldin Jerusalenen zure egunetan bizi izan baninz, edo Zu orañ, orduan bezala, emen agertuko baziña, zure oñetan belauniko jarri, ta nola esango nizuke: Ona, Jauna, pekataririk galduena. Ni naiz eri, edo gaiso bat gaitzen azpian ondatua; ta Zu zera nere animaren Medikua. Eriak, bere gaitzak Medikuari esan bear diozka. Baña, Ai Jauna! Zer esan al dezaket nik zure aurrean, neronek baño obeto nere gaitza zure begiak badakuste? Nere desditxa, ta kalte guzien berri zuk bakarrik dakizu ondo. Begira, Jauna, zure biotz beraa amoriozko orrez, ta senda nazazu betiko, nere, Mediku bakarra.

        Onela, anima nerea, Jesu Kristori esango ziñioke. Bada edozeñ Konfesore, dana dala, ikustean, kontu ori egizu, ta zure fedeaz ez Gizonari, ezpada Kristori begira zaiozu. Orretako diozu. Ni pekataria konfesatzen naiz Jainkoari. Ta nola Jaun onek zure kulpak zuk baño ere Obeto dakizkien, ez lotsarik, ez bildurrik izango dezu: beti ondo konfesatuko zera, ta Sakramentuaren frutu andia aterako dezu.

 

        3. Konfesio bakoitzean, orañgoan, ta guzietan, kontu egizu, iltzeko konfesatzen zerala. Ill bearra, fedeko gauza da: ta konfesio gabe ezpazoaz: au, edo beste bat zure atzeneko konfesioa izango da. A! Au atzenekoa ote da? Ai! Ta nork daki, berriz konfesatzeko erarik, edo lekurik izango dedan?

 

AFEKTOAK, EDO ORAZIOA

        Ai nere biziaren, ta ordu, edo denbora guzien Jabea! Zuk esango baziñit: Zure atzeneko konfesioa au da: iltzeko zorian zaude. bereala ill bear dezu: Edo nere Aingeruak zure partez mandatu au egingo balit: Ea, orañ konfesatu, ta bereala ill bear dezu. Geiago konfesatuko etzera. Jesus milla bider. Adio, esango zenduke: adio mundua: ken, ken ortik, lurreko gauzak, kanpora sekulako nere biotzetik. Zoazte emendik munduko anditasun, ondasun, ta atsegin gezurti, orañdañp zoratu, ta galdurik iduki nazutenak: zoazte kanpora betiko nigandik. Ill bear det, zeren Jainkoak ala dion, ta nai duen. Ai, ta zeñ damu dedan lenago, ta obeto ez prestatuaz; ta nere Jainkoa amatu, ta serbitu bearrean, bera ofendituaz! Ai zer damua, Jauna, ta bakarrik zu zeranagatik: ta Zu añ ona izanik, zeren ainbeste bider, ta añ itsuskiro, ta eragabe ofenditu zaitudan. Ai nere pekatuen diñako damu biotzeko bat, zure amorioagatik nork lukean Ai nere kulpa guziai dagokien penitenzia, zuk nai dezun bezala, ondo iltzeko, nork egin lezakean!

        Onela naiko dezu orduan? Bada kontu ori egizu orañ. Nere konfesio au bear bada iltzeko, ta nere atzenekoa da. Iltzeko konfesatzera noa: ala ondo dagidan orañ. Nere kontu, ondo, ta bear dan damu, propositu, konfianza, ta frutu andiakin, konfesio au egingo dezu, baita, bizi bazera, besteak ere, beti iltzeko kontu ori egiten badezu.

        Modu onetan, ta Kontriziozko aktu asko egiñaz, konfesiorako prestatu bear dezu: pekatuak, Jainkoaren ofensak bezala, ondo pisatze, ta konsideratze onetatik, orien egiazko damua zure animan jaioko da. Onetan geiena uts egiten da, itsu itsuan bat konfesatzera dijoanean. Au da Ejerzizio, edo ekiera guziz bearra: denbora puska batean, Jainkoaren aurrean, oni gogotik, ondo konfesatzeko, ekin bear diozu.

 

KONTRIZIOZKO AKTO, EDO AFEKTOAK

        Nere Jaungoiko guziz ona! Damu det biotz guztitik, Zu ofendituaz. Damu det, Jauna, ta damu det, Zu zeranagatik: zure ofensa, ta nere kulpa guziaz damu det. Zeren Zu añ ona, ta añ santua zeran, amatzen zaitut gauza guzien gañean, ta guziak baño geiago. Zeren Zu nere zeruko Aita maite, ta añ ongillea zeran, Zu ofendituaz damu det propositu firmearekin Zu ez geiago ofenditzeko: ez geiago pekaturik, nere Jaun, ta Jabe ona. Ill milla bider lenago, Zu ofenditu baño.

        Afekto onelakoetan, biotzetik egiten badira, dago egiazko dolore, edo Kontrizioa: ta dolore au bere proposituarekin da Penitenziako Sakramentu, edo Konfesioaren lenengo partea. Kontelatzera baño len kontriziozko afekto oiek askotan egin bear dituzu: oiek biotza beraatzen, ta berotzen dute: oiek absoluzioa, ta Jainkoaren grazia artzeko anima prestatzen, ta apañtzen dute: ala absoluzioko denboran ere oriek egin zure biotz guztitik: au da bearrena.

        Onela prestatu, ta Konfesorearen oñetara, Jainkoagana bezala, joan bear dezu: an debozioz belauniko jarri, ta jende asko bada, besteai leku emateko, ta iñori obra gaiztorik ez egiteko, luzaro egonaz denbora galdu gabe, bereala esazu: Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

        Nai badezu Aktu kontriziozko labur bat egin: edo, Ni pekataria... nere kulpa txit andiaz. Orretaraño, ta ez geiago esan. Orduan burua jaso, ta zuzen, era onean, ez Konfesorearen aurrez aurre; ezpada alde batetik aren belarrira jarri, ta zure pekatuak, diran bezala, esan, edo konfesatu bear dituzu: edo akusatzen ezpadakizu, Konfesoreari ondo eranzun. Gero ematen dizun penitenzia, ta edezeñ konseju on, fede, ta errespeto andiaz artu, edo aditu: ta Absoluzio, edo barkazioa artzeko denboran burua makurtu esanaz: Damu det, Jauna.

 

aurrekoa hurrengoa