www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLE EUSKALDUNARI

 

        Libru txiki onetan, nere Kristaba, eskeñtzen dizut Maisu andi, ta Misionero jakintsu baten urte askotako neke, ta al-egin guzien doai bat. Erraz ezta, beste Librutan laburrago, ta argiago Zeruko bidea zuk arkitzea, ta ez bestek zure anima Jainkoaren bidean zuzenago eramatea, Libru onek baño. Gure Euskera ondasun au gabe orañdaño arkitzen zan: orañ bera datorkizu eskuetara. Ez dezazula, arren utzi, egiaz aberats, edo Zeruaren Jabe ditxoso izan nai badezu. Ori zuk irabaztea, nere irabazirik andiena izango da. Agur.

 

 

        Kura Jaun guziai, ta Guraso onai, Jaungoikoagatik erregutzen diet, gazte alperrai, edo Seme, ta alabai irakurtzen ikasierazo diezatela: etxe bakoitzean Libru on bat irakurten duela batek, guziak enzunaz, txit Dotrina asko ikasi, ta animen probetxu, esan al baño andiagoa, aterako dute. Ala Jainkoari nai dakiola.

        Librutxo onetan dauden gauzak erraz arkitzeko bide, edo lista, azkenean ematen da.

 

aurrekoa hurrengoa