www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

FEDE, ESPERANZA, TA
KARIDADEAREN EJERZIZIOA

 

FEDEKO AKTUAK, EDO EJERZIZIOA

        Nere Jaungoikoa: Nik sinisten det Eleiza Ama Santari zuk errebelatu diozun guztia: eta Zuk, eta Eleiza Ama Santuak sinistea niri agintzen didazuten guztia. Sinisten det, Jauna, zeren Zuk ala esan dezun, ta zeren zure itza egia bera dan.

        Sinisten det, Zu zerala nere Jaungoiko bakarra, gauza guzien Jabea: guziak egin, ta txit ondo gobernatzen dituzuna.

        Sinisten det, gure animak ezerezetik beti irauteko egin zinduela, ta ill bear eztutela: ta Zuk, Jaun txit justuak bezala, onai zeruko gloria, ta gaiztoai infernuko penak ematen dieztezula. Sinisten det, salbatzeko bear dala zure grazia.

        Sinisten det, Jauna, Zu zure Izan edo Naturalezan Bat, eta Personetan Iru, Aita; ta Semea, ta Espiritu Santua zerala, edo zure Trirtidadeko misterioa sinisten det.

        Sinisten det, Semea, edo Bigarren Persona Ama Birjiñaren sabelean gugatik Gizon egin, ta jaio zala: padezitu zuela; ill, ta piztu, ta zerura igo zala: bere Eleizan, Sakramentuak, guri grazia emateko, egin zituela: ta Aldareko Sakramentuan Jesu Kristo, zeruan bezala, egiaz dagoela: Kristoren meritoai gatik betiko gloria agindurik daukazula: ta zure ontasun, ta miserikordiaz, ta zeren zure itzeko Jaun txit fiela zeran, agindua emango diguzula.

        Sinisten det, zure anditasun, ondasun, ta perfekzio kabu gabeakin zeregan guziz aberats, ta santua zerala, amorio guztiaren ziña, ta guzia merezi dezuna, ta iñork ere Zu ofenditzea; ezpada guziek Zu serbitu, ta beti alabatzea.

        Oiek, eta beste zure misterio andi, ta eskutatu guziak, Jauna, zure esanak bezala, nere fede on guziaz sinisten ditut, zuk esan dituzulako: zeren zure itza, Zu bezala, egia bera, ta ezin uts egingo duena dan. Sinisten det guzia, ta zure Fede onetan bizi, ta ¡ll nai det. Piztu, ta bizi erazo ezazu, Jauna, nere fede ill au.

 

ESPERANZAZKO AKTO, EDO EKIERA

        Nere Jaun gaztiz ona: esperatzen det zure ontasunagandik nere pekatu guzien barkazioa, ta nere eriotzako azkeneko orduan zure grazia, ta nere salbaziorako bear dedan guzia.

        Esperatzen det zu beti alabatzeko zeruko gloria.

        Esperatzen, ta deseatzen ditut grazia oiek guziak, Zu añ ona zeren zera: Zu nere animaren zoriona, ta Zu nere ondasun egiazko bakar guzia zeren zeran.

        Oriek guztiok alkanzatu nai, ta uste ditut Jesu Kristoren merituak gatik, ta zeren Zu zeran nere Jaungoiko guziz ona, oriek niri zure ontasunez agindu dizkidatzuna, ta zeren nere bearrean, ta ezerezean zuk eskeñi, ta lagundu nai didazun: ta zure itzaren Jabe guztiz fielak bezala, guzia gorde nai didazun. Ai Jauna! Nere fede, ta uste guzia zugan daukat: nere esperanza beti zugan dago: orrela ez naiz betiko ondatu, ta galduko.

 

KARIDADEZKO AKTO, EDO EKIERA

        Nere Jaungoiko guziz ona, ta Ontasuna bera! Nere Biotz guztitik amatzen zaitut, ta ez bakarrik zeren kriatu, pekatutik libratu, ta ainbeste ondasunekin bizia eman didazun: ez eta bakarrik zeren zeruko gloria agindu, ta betiko eman nai didazun, ezpada nai dizut, Jauna, ta amatzen zaitut, are geiago, ta nere animako indar, ta alegin guziaz, ta gauza guzien gañetik, zeren Zu zeran nere Jaungoiko txit ona, amorio guziaren diñako Ontasuna bera, on guziak zugan dituzuna: ta onegatik beste gabe amorio guzia alde guzietatik beti merezi dezuna. Zeruaren usterik, ta infesnuaren bildurrik ezpaliz ere, Zu beti ontasun amagarria zera.

        Ai nere Jabe bakarra! Ta zer atsegiña artzen dedan, Zuk zugan beti daukazun egiazko gozo paregabe, ta atsegin fin gabeaz: zure santutasun, jakintasun, edertasun, ta beste zure gloriazko perfekzio guziaz!

        Atsegin det, Jauna: ta ordu onean alabatu, ta ama zaitzatela Aingeru, Santu ta Justu guziak; ta are geiago, zeren guztiak baño geiago Ama Birjiña zure Ama maiteak amatzen zaituen. Atsegin det, ta nik ere oriek bezala, ta oriekin betiko amatu, ta alabatu nai zaitut.

        Ai nere Jaungoikoa! Noiz artean pekatariak ofendituko zaituzte? Noiz munduko kulpak akabatuko dira? Damu det, Jauna, nere pekatu andiaz: baita munduko beste zure ofensa guztiaz ere, Zu zeranagatik, ta Zu añ ona, ta Sartua izanik, pekatuak zure kontrako gaitzik andienak zeren diran. Ez arren, Jauna, geiago: etzaitzala iñork ere geiago Zu ofenditu. Erakartzitzu pekatari itsu guziak zuri argi, zure fede, lege, ta amorio santura, Zu guztiok, ta gauza guzien gañean ama zaitzagun, ta gure ondasun, ta bizitzak galdu milla bider lenago Zu ofenditu baño. Nork guzien biotzak litukean, Zu guztiakin beti amatzeko! Guzioi iguzu zure argia, ta grazia, zure borondate santu gozoa beti egiteko. Au da ditxa guzien iturri betea: au da guzien zoriona. Au zure justiziak eskatzen du: au zure miserikordiak nai du: au da zure ontasunari ondo dagokiena. Ala ordu onean izan dedilla. Jauna: izan bedi, egin bedi, ala biz beti. Amen.

        Ta ona, besterik eztuten, edo ez dakitenenzat Ejerzizio bat, Kristauaren obligazioa kunplitzeko, al datekean nobleen, ta probetxojoena, fede, esperanza, ta karidadean jarduteko.

 

aurrekoa hurrengoa