www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AITA SAN IGNAZIORI
BEDERATZIURRUNA

 

        Debozio au ondo egiteko abisoak, eta prestatzeko modua, Jesusen Biotzeko Nobenan arkituko dituzu.

        Santuaren Aldare aurrean jarri, edo fede bizi batez Santua zu enzuteko konsideratu zure aurrean, ta ziñatu, ta Nere Jesu Kristo Jauna, &c. esan, ta gero:

 

EGUNOROKO ORAZIOA

        Aita San Ignazio gloriosoa, Jesusen Konpañiaren Fundadorea, ta nere Aita maitea: baldin Jainkoaren gloriarako, zure onrarako, ta nere probetxurako bada, nik alkanzatzea Bederatziurren onetan eskatzen dedan grazia, alkanza zadazu Jaunagandik, ta ezperen nere eskari au zuzen ezazu, ta nere pensamentu, itz, ta obra guziak zure biotzeko deseo guztira, zeña beti zan Jaungoikoaren gloriarik andiena.

 

I. EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure Fedeko Misterio sagraduak errebelatu zinduena, ta onra on guzien, ta salbazioaren Zeruko sustraia bezala gure biotzetan jositzea nai dezuna. Nik ofrezitzen dizut, Aita San Ignazioren birtute guzien artean, aren Fede argi, ta bizia, zeñaz, Libru Santu guziak galduko baziran ere, diran zure Misterio guziak. Santuak sinistuko zituen, ta mundu guztiari zure Fede, ta Legea erakutsi nai zion. Arren indazu, Jauna, zure Legeko gauzak ondo jakin, ta sinisteko, ta obeto gordetzeko bear dedan grazia, eta Bederatziurren onetan eskatzen dizudana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

        Emen, Trinidade guziz Santari Aita San Ignaziok zion amorioaren reberenzian, iru Pater noster, iru Abe Maria, ta Gloria, errezatzen dira: eta gero

 

EGUNOROKO ORAZIOA

        Aita San Ignazio, Santu andia, Jesus Zeruko Erregeak bere Konpañiaren Kapitan egin zinduena, ta kargu onek eskatzen dituen, Aingeru guzien birtuteaz, bere gloriarako, bear zan bezala, janzi, ta apaindu zinduena. Txit atsegin det, nere Santu maitea, zure animako birtute, esan al baño andiagoen, edertasun, ta gloriaz, ta deseatzen det, mundu guziak zu ondo ezagutu, ta amatzea. Ta orregatik, arren alkanzadazu Jaunagandik, zure birtutea jarraitzeko; ta zuk bezala, Jainkoaren Legea, nere estaduan ondo gordetzeko grazia: zu bitarteko zaitudala, Ama Birjiñaren anparoan, ta Jesus guziz gozoaren Biotzean, berak nai duenean, eriotza on bat logratzeko: ta Bederatziurren onetan eskatzen dizudan faborea, Jainkoaren gloriarik andienerako baldin bada. Amen.

        Emen fede, ta konfianza al dezun andienaz Santuari, nai dezuna, eska zaiozu: ta gero esan:

 

EGUNOROKO SANTUAREN ORAZIOA

        Nere Jaungoiko guziz miserikordioso, eta emallea. Bada ni naizan, ta dedan guztia zugandik det: esker onekoa nolerebait izan nai det: eta A. S. Ignaziok bere biotzean, ta aoan beti zeukan ofrenda onekin, zuk eman didazun guzia biurtu, ta zuri konsagratu nai dizut: Ar ezazu, bada Jauna, nere libertadea, nere memoria, entendimentu, ta borondatea. Nik dedan, ta naizan guztia, zure Majestadeagandik artu det: guztia nere Jauna, zure borondateari biurtzen, ta konsagratzen diot, onek gauza guzietan zuzendu, ta goberna nazan. Zure betiko amorioa, zure grazioarekin, indazu, Jauna: eta onekin bakarrik aberats, ta kontentu nago, ta besteren bearrik ez det.

        Orazio laburtxo au A. S. Ignaziok egin oi zuen, ta besteai eragiten zien; eta Konsagrazioko aktu andi bat da, Jainkoari, dan guzia batek emateko, ta txit probetxu andikoa.

        AÑA. Similabo cum viro sapient: qui adificavit domum suam supra pretram.

        V. Amavit eum Demiuus, & ornavit eum.

        R. Stolam gloria induit eum.

 

        Deus, qui ad maiorem tui Nominis gloriam propagandam novo per Beatum Ignatium subsidio militantem Ecclesiam roborasti: concede, ut eius auxilio, & imitatione certantes int erris, coronari eum ipso mereamur in Coelis.

        Bigarren egunean, ta besteetan orobat guzia egiten da, ezpada bigarren Orazioa, eta da urrengoetatik bat.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure esperanzan zure adiskideai munduko ondasun guziak, ta ezeren falta gabe, bear zuten guzia promestu, ta agindu ziñiestena. Nik ofretzizen dizut A. S. Ignazioren birtute guzien artean, aren Esperanza guzizko firme, zugan zeukana, zeña, munduko persekuziorik andienetan aren biotzeko aingura segurua beti izan zan. Arren indazu, Jauna, nere salbazioaren Esperanza andi bat, zure grazian ondo egiñikako nere obra onetan seguratua, ta nere estaduan, zu obeto serbitzeko, bear ditudan ondasunak: eta Bederatziurren onetan eskatzen dizudan grazia, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen

 

III. EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure Amorio santua guzioi hainbeste agindu ziñiguna, zure Mandamenturik andien, ta bearrena bezala, Zu gure biotz, ta anima, ta indar guztiaz amatzeko. Nik ofrezitzen dizut A.S. Ignazioren birtute guzien artean, aren zurekiko amorio txitez irazakia, Serafin baten gisan Santua erretzen zuena, ta Zerura joatea baño ere, Zu obeto serbitzea naierazo ziona. Arren indazu, Jauna, zure amorio santu orren txingar bat, Zu nere biotz guztitik, ta gauza guzien gañean orañ, ta beti amatzeko, eta Bederatziurren onetan eskatzen dizudana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

IV. EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, gure Lagun urkoen karidade, ta amorioa, zure Eskolako diszipulo, ta adiskideen señale ziertoa bezala, eman, ta agindu diguzuna, ta zureak nor diran, onetan ezagungo dala, diozuna. Nik ofrezitzen dizut A. S. Ignazioren birtute guzien artean, aren Karidade guztiz bero, ta andia, munduko guziak zure amoriozko garretan erretzen ikusi nai zituena, animak salbatzeko ainbeste egin, ta sufritzen zuela. Arren indazu, Jauna, Santuaren antzeko karidade egiazkoa, nere itz eta ejenploaz, animen salbaziorako alegin guzia zure amorioz egiteko; eta Bederatziurren onetan eskatzen dizudan faborea, zure gloria, Santuaren onra, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

V. EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure Pazienzian, dotrina, ta ejenploetan, bizitza onetako trabajuetan, zure Gurutze Santaren, ta gure Zerurako bide erreala bezala erakutsi ziñiguna. Nik ofrezitzen dizut A. S. Ignazioren birtute guzien artean, aren Pazienzia miragarria, zure amorioz ainbeste karzela, katea, ta persekuzio añ pozik eramateko, non ta zion, mundu guziak zituen kateak baño geiago zugatik eraman nai zitueta. Arren indazu, Jauna, zure espiritu, ta indarra, nere bizitzako, zuk nai dituzun neke, ta pena, pobreza, ta gurutzeak ondo eramateko, oriekin zure ondoren, zeruko eskala bat egin dezadan; eta Bederatziurren onetan eskatzen dizudan mesedea, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

VI. EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure amorioz, Orazioaren Zeruko Ejerzizioa zure bizitzan erakutsi ziñiguna, lurrean guk Zeruko bizia egiteko, eta andik bear degun guzia erregutuaz erakartzeko. Nik ofrezitzen dizut A. S. Ignazioren birtute guzien artean, aren Zeruko, ta betiko Orazioaren Ejerzizio, zugandik añ ederki ikasi, ta mundu guziari erakatsi ziona. Arren indazu, Jauna, gauzarik onen, ta bearren au, zeña dan, Zu biotzeko Erreguaz billatzea, ta arkitzea, ta Zuri beti, bear dedana, Orazioan ondo eskatzea, ta Bederatziurren onetan deseatzen dedana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

VII. EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure biziko pauso, ta eriotzako pena, pena, ta tormentuetan, nere pekatuen penitenzia egiten, ta nere bizioak mortifikatzen erakutsi ziñidana. Nik ofrezitzen dizut A. S. Ignazioren birtute guzien artean, aren arrigarrizko penitenzia, ta pasio guziai gerra bizia egiteko espiritu, ta balentia. Arren indazu, Jauna, nere kulpa andiai dagokien egiazko penitenzia egiteko espiritua, ta zure graziaz nere bizioak mortifikatu, ta erremediatzeko bear dedan indarra, eta Bederatziurren onetan eskatzen dizudana, zure gloriarako, santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

VIII. EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, munduan jaio ziñanetik Gurutzean ill arteraño Obedienzia mundu guziari erakutsi ziñiona. Nik ofrezitzen dizut A. S. Ignazioren birtute guzien artean aren Obedienzia añ guztizkoa, non ta bere burua, ta bere Konpañia guzia zure Erromako Bikarioan konsagratu zizun, Obedienziaz guzian, ta beti zure borondatea obeto egiteko. Arren indazu, Jauna, nik ori bera, Santuak bezala egiteko, bear dedan espiritua, ta nere burua ukatu, ta zure borondare gozoa egiteko grazia, baita ere Bederatziurren onetan eskatzen dedana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

IX. EGUNEKO ORAZIOA

        Nere Jesus guziz ona, zure Ama guziz Santa, San Juan Diszipulo maiteari enkomendatu, ta zure, ta gure Amarik onena, onratzen, serbitzen, ta amatzen erakutsi ziñiguna. Nik ofrezitzen dizut A. S. Ignazioren birtute guzien artean, aren biotz guztiko Ama Birjiña zure Amarekiko debozio, ta amorio paregabea, zeñarekin Ejerzizioak eskribitzeko Zeruko Maestra au merezi izan zuen. Arren, indazu, Jauna, zure Amaren egiazko debozio, ta amorio, Zerurako eskojituen señale dana, nik Zu, ta bera orañ, ta beti biotz guztitik amatzeko, ta Bederatziurren onetan eskatzen dizudana, zure gloriarako, Santuaren onrarako, ta nere onerako baldin bada. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa