www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEI-GARREN PAUSOA

EGUN ARTAN PEKATURIK EZ EGITEKO
PROPOSITUA, ETA MEZA ENZUTEA

 

        G. Goizean jaiki, ta janzi, ta bereala Kristabak zer egin bear du?

        E. Jainkoari egun onak edolarik eman.

        G. Egun onak nola emango diozkagu, edo zer egingo degu?

        E. Lau gauza, edo aktu labur, baña belauniko, bear dan bezala egiñaz.

        G. Lau gauza oriek zeñ dira?

        E. Graziak, edo eskerrak eman, eskeñi, itz eman, ta eskatu.

        G. Zeren graziak emango dizkagu?

        E. Egin dizkigun mesede guzienak, ta batez ere, zeren egun artaraño gorde gaituen.

        G. Bere gloria andienerako zer eskeñi bear diogu?

        E. Egun artako pensamentu, itz, ta obra guztiak, ta beti Jesu Kristoren merezimentuakin batean.

        G. Zer itz, edo propositu egin bear degu?

        E. Egun artan ez bera ofenditzeko, batez ere bizio nagusi, peligro, ta pekatu guziena degun artan.

        G. Zer eskatu bear diogu?

        E. Propositu ori kunplitzeko bere grazia, Santuren bat egun artako bitartekotzat artuaz.

        G. Ta ori guzia ezin ikasi duenak, zer egingo du?

        E. Ama Birjiñari, Aingeruari, ta orrela zerbait errezatu; baña propositua goizean egitea, beñere ez utzi.

        G. Propositua ausitzen dan bakoitzean, bereala zer egin bear da?

        E. Jainkoari barkazioaren eske dagokiola, biotzaren gañean eskua ipiñi, edo miñgañari ozka egin.

        G. Goiz bakoitza zerekin sellatu, edo koroatu bear da?

        E. Debozio guzien Erregiñarekin, zeña dan Meza, ta gero bost Aldareak errezatu.

 

ONEN ONDOREN DATORRENA

        Zure osasuna, zure anima, ta zure etxea ondo gobernatzeko Erlojurik onena izango da, albaitere goizean jaikitzeko, ta arratsean denboraz oiratzeko ordu señalatua idukitzea. Jainkoari Salomonek esaten dio: Eguzkiari aurrea guk artzea konbeni da, zu bedeikatzeko, ta zu goizetik adoratzea. Bada Jainkoaren bendizioa egun guzirako alkanzatu nai badezu, Jainkoagandik eguna asi ezazu: ta etxeko beste gauzetan sartu baño len, Jaunari, ez egun artan bera ofenditzeko itza, propositu firme batekin emaiozu, aren bendizioaz guzia dijoan.

        Edozeñ adiskide, edo lagunekin goizean lenen egiten dezuna, egun onak eman, eta itz egitea, baldin bada: zure Jaungoiko, ta zure Aingeru, lotan zauden artean, lagun egin, ta gorde zaituztenak, beste orrenbeste ez dizute merezi? Jainkoak egun guztia zuretzat ematen badizu, bear egin, ta jan dezazun, beraren egun orren asierak, edo primiziak edolarik ez diozkatzu emango?

        O gizon, S. Anbrosiok deadar egiten dizu: O gizon, ez dakizu, Jainkoari egunoro, zure biotzeko, ta zure itzen estreñak zor diozkatzula. Ez dezu, bada, jakiñeza, edo dan ignoranteena zu izanagatik, zer aitzakia artu, Jainkoari zer egin, edo zer esan ez dakizula. Zure biotzak bere onez garbiro, goizean, bera ez ofenditzeko proposituaz batean, esan nai diona, ori, duda gabe, onena izango da. Baña modu laburtxo bat ori egiteko nai badezu, gorde ezazu, ta etxekoai erakatsi zaiezu urrengoa.

        Goizean jaiki, ta bereala, santu edo Imajiñaren baten aurrean belauniko jarri, ta zure debozioko errezoaz gañera, Jainkoari itz oiek, edo era onetan esaiozu: Graziak ematen dizkitzut, nere Jauna, zeren egun onetara, zu serbitzeko, ekarri nazun, nik infernuan egotea merezi nuela. Pater noster, ta Abe Maria bat. Egun onetako nere pensamentu, itz, ta obra guziak eskeñtzen, ta konsagratzen dizkitzut, Jauna, nere Jesus onaren Odol, ta merituakin, zure gloria andienerako. Pater noster, ta Abe Maria bat. Ematen dizut itza, propositu firmearekin, zure graziaz batean, egun zu ez ofenditzeko, batez ere onelako bizio, edo pekatu, geiena peligratzen dedan artan. Pater noster, ta Abe Maria. Indazu, Jauna, onetako zure grazia: nere Santa, S.N. nere Bitarteko, ta Lagun izan zaite gaur, itz hau nik kunplitzeko. Pater noster, ta Abe Maria, eta Kredoa.

        Ama Birjiña guziz santari aparte zerbait erreza zaiozu, zure Aingeru guardakoari, egun artan Bitartekotzat artu dezun Santuari: eta onetako banaka, edo biñaka Santuak, asteko egunetan arte bear dituzu. Baldin oni luze baderitzatzu, biotzetik Jaungoikoari esaiozu:

                Esker milla, Jainko andia,

                Goizero eldu naizalako:

                Lagun zadazu aurrerako,

                Peka ez dezadan, Maria.

        Enkomenda zaite biotzetik Jesusen Biotz santuari, ta Ama Birjiñaren Konzepzio garbiari, iru Abe Maria esanaz: egun artako zure obligazioak kunplitzeko, ta diran Induljenzia guztiak irabazteko intenzioa egizu.

        Baña, gauza bi, guzien gañean, bearrenak dituzu goizean. Lenena, Jainkoa ez ofenditzeko, esan dan propositu andia, egunoro, atzeneko eguna baliz bezala egitea; zeren ori dan arima geiena sendotzen duena, beste debozioak bizierazo, ta egun guztirako deabruari atea itxitzen diona: ta ala San Franzisko Sales gozoak asko enkargatzen dizu.

        Bigarrena da, Meza santa enzutea: are geiago au enkargatzen dizu Santuak, ta Mezari deitzen dio. «Espirituzko Ejerzizio guzien Eguzkia, Kristau Relijioaren Zentroa, Debozioaren Biotza, Piedadearen Anima, ta Misterio inefable, edo ezin esan ditekeana. Ta azkenik esanen dizu: Alegin guzia egizu, bada, Mezaren Sakrifizio Santua debozioz enzuteko». Ta ez esan, ezin dezula, edo lekurik ez dezula: goiz jaikitzen bazera, izango dezu: [...]rago naiz, zure nagitasun, edo etxeko gauzen zure billa bear geiegia dala. Baña nola naizu, Jainkoak oriek bedeikatzea, guzitu, ta egun guzian ondo gordetzen, Meza baterako ordu erdi batean, beraren kontu, ta kargura utzi nai ezpadiozkatzu? Ara ejenplo ederra.

        Gizon andiak kontatzen dute, ofiziale bi ofizio batekoak erri batean bizi zirala. Batak, Gurasoak, emaztea, ta umeak zituen zer mantendu: orregatik egunoro Meza, falta gabe, enzuten zuen, ta bere bearrarekin guzienzat sobra zuen, zeren Jainkoak onik asko egiten zion. Beste gizonak, emazte bakarra baizik etzuela, gau, ta egun bearra, bai ta Jai egunetan ere egiten zuen: Meza gutxi ikusten zuen: ta orregatik ere beti pobre, beti goseak bizi zan.

        Ikusten zuen onek, enbidiaz, ta ezin ikusiaz bazan ere, beste lagun ari zeñ ondo zijoakion: ta beñ batean galdetu zion: Nondik orrenbeste irabazi ateratzen dezu, ta ainbeste jenderenzat, nola etxean dezun? Nik nere andrea baizik ez det: bear geiago, zuk baño, egiten det, ta alere, zuk baño askoz gutxiago det, edo ezer ez det. Orduan beste gizon Mezaren debotoak esan zion: urrengo egunean erakutsiko ziola, nondik bere ondasunak ateratzen zituen. Urrengo goizean joan zan au bestearen etxetik, ta berekin Eleizara eraman zuen: Meza enzun, eta adio esan zion, beste gabe. Bigarren egunean beste ainbeste egin zion.

        Arako irugarren egunean joan zanean bestea Elizara eramateko, pobre onek esan zion: Adiskidea: nik Eleizara joan nai badet, zure bearrik ez det: badakit ondo bidea. Nik eskatu nizuna zan, nongo urre obi, edo minatatik ateratzen zinduen zure ondasunak, niri erakusteko. Gizon debotoak eranzun zion: ark bere bear zuena ateratzeko, beste urre obirik etzuela, Meza Santa baño, ta gero bere bearra: ta baldin berak ere egunoro Meza enzuten bazuen, beste ainbeste seguratzen ziola. Besteak, bere billa bear geiegiaz damuturik, konsejua artu zuen, gogotik Meza egunoro enzutera egin zan, ta Jainkoa bere bendizioak, ta are bear zituen ondasunak ematen asi zan. Konseju au zuk ere ar ezazu, ta egunoro obeto joango zatzu.

 

aurrekoa hurrengoa