www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN PAUSOA

ERRETIROA,
TA PEKATUETATIK IGES EGITEA

 

        G. Jainkoagana ya biurtu dan anima batek lendabiziko egin bear duen gauza zeñ da?

        E. Erretiro santu bat, ta iru gauzatatik batez ere iges egitea.

        G. Iru gauza oriek zeñ dira?

        E. Ikaratzen ez duten demonioak, otsik egiten ez duten kateak, ta iltzen ez duen pozoi, edo benenoa.

        G. Ikaratzen ez duten demonioak zeñ dira?

        E. Adiskide, ta lagun gaistoak.

        G. Zergatik orrenbeste orietatik iges egin bear da?

        E. Zeren deabruak berez ezin egin duena, oriezaz egin oi du.

        G. Otsik egiten ez duten kateak, zeñ dira?

        E. Pekatuen bide, edo okasio, ta peligroak.

        G. Zergatik orrenbeste orien bildur animak izan bear du?

        E. Zeren andienetan erori baño, ta sentitu ere baño lenago, erori ta preso orietan arkitu oi dan.

        G. Pozoi, edo beneno iltzen ez duena zeñ da?

        E. Pekatu benialak, edo ariñak.

        G. Oriek kentzeko, zergatik orrenbeste egin bear da?

        E. Zeren itoitien konturik egiten eztan etxea eroriko dan.

        G. Gaitz guziak kentzeko, zer beste gaitz kendu bear da?

        E. Alperkeria, zeña gaitz guzien atea dan.

        G. Zergatik da gaitz guzietarako atea?

        E. Zeren alperra, ezertan pensatu gabe, guzirako dagoen.

 

EMENDIK DATORRENA

        Zure birtute, ta proposituak beroak ta egin berriak dirala ere, beti peligro andian egongo dira, erretiro santu bat gogotik artzen ezpadezu, edolarik illen batzuetan, kunduko korrilo, bisita, jolas, edo nobersazio bano, ta hitzketa alperretatik, ta egiteko andien tropeletatik, al da guzia iges egiñaz. Munduko arazeak Jainkoaren dei, edo inspirazio, ta gogorik bizienak ere ito oi dituzte, Ebanjelioak dionez. Kristo ezta arkitzen, dio S. Anbrosiok, Tribunaletan, ta ez Plazetan.

        Landare gazte, edo loreak, aize guzietan daudenean, erraz igartzen dira: ta eri bat, zure anima bezala, orañdik argal dagoena, aizetatik gordetzen ezpada, erraz otzak igaro, ta berriro gaitzera biurtzen da. Erretiro onek birtuterako zenbat balio duen, naizu ikusi? Begira, bada, nola Relijio Santu guziak, beren Erregla, ta bizimoduetan añ banaka, edo diferenteak izan arren, erretiro onetan, ori agintzean, ta gordetzean, batez ere asi-berri, edo Nobizioetan, zeñ batean, ta berdin guziak dira.

        Erretiro au gorde ta ere, tentazioz bete, edo estuturik arkitzen bazera, orregatik ez desmaiatu: ori bera da señale ona; bada Jesu Kristo bera ere eremuan tentatua izan zan: eta zure animo andiai gorako Jaunak berak esaten: Ene seme, Jainkoa serbitzera asitzean, bildur, ta justizian sendo egon zaite, ta tentazioak igarotzeko presta zaite. Infernuko zakurrak orrenbeste zanga egitean, señale da, ya aren etxekoa etzerala. Beti bearbada iñon diran pensamentu itsusi, ta ikaragarrienak burura ekarriko dizkitzu Fedearen, Jainkoaren, ta Santuen kontra; baña begira oriek gatik etzaizkala estutu, ta ez naigabetu (zeren ark nai duena ori dan): ez burukadaz erresistitu, ta ez pensatzen egon, lekurik eman diezun, ala ez; zeren orrela barrenago sartzen diran.

        Erregla bi oiek ar itzatzu, ta gutxi bana orietatik libratuko zera. Bata da: tentazioak berriz, ta berriro etorriagatik, ez kasorik egin. Beste erregla da: bota zugandik orrako bildur guziegi on, zeñaz bearbada ikaratzen zaituzten, ta zeña dan sustrai, edo bidea tentazioak saltatzeko. Konsentitu dituzun, edo ez, begiratzea, sua piztutzea da. Demagun, leku eman diozula: esaiozu bada Jainkoari biotz guziaz: O nere Jauna, ta zeñ damu dedan zu ofendituaz! Zuk utziko baninduzu, zenbatez geiako ofendituko zinduket! Onela Fedearen, edo Jainkoaren kontrako tentazio izugarrietan egizu, ta aurrera pakean zoaz, ta ez orietara biurtu. Beste tentazioetan, nola diran aragiaren edo lujuriakoak ori bera askotan konbeni da; baña iges egiten duenak benzitzen du. Pakea galtzea, edo inkietatzea beti da gaisto. Zure antsia guziak bear du izan, zuek biderik ez ematean, begiaz, bullan, edo askorekin egonaz, ta zure iritzi, edo uste banoaz.

        Gaizkiago, ta peligro andiagoan iñor ere eztago, gaitzaren, edo peligruaren bildur eztana baño. Etxe artan sartzea, urliarekin egotea, utzitzen ezpadezu, zeren intenzio gaistorik ez daramazun, edo propositu andiakin senti zeralako, peligrorik andienean orduantxe zaude. Zer da antsi intenzio gaistorik zuk ez idukitzea, baldin deabruak badauka? Zure propostuak noiz añ balienteak izango dira, nola San Pedrorenak, zeñak bere bizia Kristogatik eskeñi zuen? Ta orregatik ere, San Pedro, San Pedro izanik, erori zan, eta andre bateri boz argalaz, zeren okasioan sartu zan. Zer seguridade promestu dezakezu zuk?

        Zurekiko arako kontua egitean: Zer inporta du onek? Au zer da? Au ezta pekatu. Kasi galdutzat zere burua emazu. S. Krisostomok dio, ori dala kalte, ta gaitz guzien asiera. Pekatuan deabruak beñere sartzen ez gaitu, ezpada, pekatu eztiran gauzetatik asiaz: soñeko bat urratzen ezta, ezpada ari batetik, edo orrela asiaz. Santa Teresak zion: Pekatu txiki, edo benialaz kaso gutxi egiten nuen, ta onek galdu ninduen. Begira ondo, norekin zabiltzan; bada zure aurtasuneko lenengo pekatuetara begiak biurtzen badituzu, orduan ikasi zenduen bizio orretara, edo nasturik iduki zinduen lazo orretara, bearbada arkituko dezu, onelako, edo beste lagun gaistoa, zeñekin oi zenbiltzan, izandu zela.

        Guztien gañean alperkeriatik iges egizu, bada pensamentu gaisto, guzien buruko, edo almoada, ta animaren ordoia au da: eta aldi askotan ondo, ta bitorioso irten bazera ere, ez beti ere zere buruaz fiatu. Obeto au ejenplo andi onetan ikasiko dezu. Santiago Ermitaño miragarria, berrogei ta bost urte, ta geiago zuena, edo zulo batean eremuan bizi izan zan, demonio asko gorputzetatik aienatzen, ta beste milagro asko egiten zituela: oien artean txikiena izandu etzan, arako deabruzko emakume galduagandik atera zuen triunfoa.

        Demonioak, eta demonioa baño gaistoago ziran gizon batzuek, Santiago orañdik gaztea zala, andre bat erakarri, ta gaitzera mugitu zuten. Santua zegoen lekura joan zan au gau batean, gezurrez ziola, nola eremu artan gau ark artu zuen. Santuak lenengoan bereala atea itxi zion. Baña nola andrea deadarrez asi zan, basoko abereren batek an puska zezakeala, Santua mugitu zan, zeren alako abere asko baso aietan oi zebiltzan. Atea idiki zion; baña lenbiziko atartean andrea utzi, ta bera barnengo zeldatxo batean sartu, ta itxi zan.

        Alere enbustera ori laster negarrez, ta deadarrez andik asi zan: Jesu Kristoren odolagatik, gizon santua, arren Gurutzearen señalea nere gañean egidazu, zeren biotzeko miñ, ta antsiaz iltzen nago. Leiotxo bat Santiagok idiki, ta emakume ori lurrean zetzala bisaje, ta siñu guzizkoak egiten ikusirik, karidadean ez faltatzearren, ta bere burua peligrotik libratzeko, su andi bat irazaki zuen, eta olio bedeikatuaz biotzaren gañean, eskuiaz egiten zion artean, ordu bete, ta geiago bere ezkerreko eskua surtan iduki zuen, eskuko beatzak erre, ta urturik erori arteraño. Mirari andi au ikusi, ta arritu zan andrea: bere biotza Jainkoak, jo zion ta troku zan: bere kulpa konfesatu zuen, ta aren Majestadeagana egiaz, ta gogotik biurtu zan.

        Baña ai! Nor bere biotzaz fiatu, edo segura diteke, dan Santuen, ta balienteana izan bada ere? Andik denboraren buruan, Santua ya edadekoa zala, donzella bat, gizon aberats baten alaba, atormentatzen zuten demonio, edo gaizkiñetatik milagroz libratu zuen. Obeto bearrez, ta seguratzeko, deabruak biurtu etzekiozkan, Santuari aren gurasoak erregutu zioten egun bian geiago alaba ori berekin iduki zezala: ta Santuak au ontzat artu ezkero, berak etxera biurtu ziran. Onek etzekien, zer kaltea bere buruari ekarri zion. Arako eremu artan donzellarekin bakarrik ikusi zanean, deabruak lujuriako su, ta gar infernukoak ainbesteraño irazaki ziozkan, non Jaungoikoaz, ta bere igaroko bizitzako bitoria guziaz azturik, zeldatik kanpora irten zan ta pekatuak itsuturik, donzella ori, ta nai etzuela, galdu zuen: ta bata bestea baño gaistoago, ta gaitza gaitzaren gañean egiteko, gero iltzuen, ta aren gorputza, sekulan agertu etzedin, ibai batean bota zuen. Orra peligruan sartzeak zer dakarren.

        Santiagok bere burua onela ikusi zuenean, alako tristeza gogor, ta naigabe etsiak biotza artu zion, non eremua betiko larga, ta mundura biurtzeko gogoa artu zuen. Baña, nola Jainkoaren ontasunak guztiro lajatzen ez dituen pekatari bera lajatzen dutenak, Santiago galdu, ta zijoanari bidean erremedioa eman zion. Jainkoaren sierbo, ta adiskide bat bidean topatu zuen, ta onek txit animatu, ta alaitu zuen, Jauparen miserikordiaz baliatu, ta egiazko penitenzia egitera. Añ gogotik Jainkoagana biurtu zan, non bide bazter batean illen obi zar bat zegoela ikusirik, antxe Santiago penitentea sartu zan: an illen ezur, ta buru-ezur aien artean amar urtean sartu ta egon zan, bere kulpa andien penitenzia gogorra egiten. Geroenean Jainkoak, len bezala, bere Ontasuna, ta Santiagoren birtutea munduari erakutsi zion, onen biziera berrian milagro berri, andi asko egiten zituela, ta Santu iltzan. Ejenplo onetan ikusten da, peligroan sartzea, zer dan: nola iges egin bear dezun, zugan ez fiatu, ta pekatuen penitenzia egitera, nola animatu bear dezun.

 

aurrekoa hurrengoa