www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN PAUSOA

BIZIO, EDO PASIO AGINTARIA
SUJETATZEA

 

        Pasioaren izenaz edozeñ biotzeko griña gaisto, edo gaitzeronz anima daraman deseo, edo gogoa aditzen da: ta geiena tiratzen, edo arrasatzen duenari Pasio, edo bizio dominantea, edo agintaria, ta nagusia emen deitzen diogu.

        G. Lasterren, ta seguruena zerura nor allegatuko da?

        E. San Ziprianok dionez, mandazaien gisa, bere bearra obeto egiten duena.

        G. Ori ondo egiteko zer bear da?

        E. Guk degun abere, edo pasiorik gaistoena ondo ezitzea.

        G. Ta abere orren gaizki aziak nola ezi bear dira?

        E. Bereetatik bat egiten duen bakoitzean, pena, edo penitenziaren bat ezarriaz.

        G. Ta zer besterik egin bear da?

        E. Jainoari erregutu, berari itza eman, ta propositua, batez ere goizean, egin.

        G. Zer penitenziak bakoitzean asko serbituko digu?

        E. Seguruena da, Konfesorearen konsejuz, falta, edo kulpa bakoitzagatik obra onen bat, edo orazioa, edo limosna, edo penaren bat, barau, edo lurrari muñ egitea.

        G. Ta baraurik ezin duenak, zer erremedio ar dezake?

        E. Barau bat gasoak ere egin, ta gorde dezaketena.

        G. Barau orren erraz ori zer da?

        E. Begien, mingañ, esku, ta beste sentiduen baraua: gala, joko, erregalo, ta beste gusto geiegietan orobat.

        G. Guraso, ta nagusiak nola etxetik kenduko dituzten juramentu, maldizio, ta orrelakoak?

        E. Berak ez egiñak, ta pena bat egiten dituenari emanaz.

 

ONETATIK DATORRENA

        Eztezu zer uste, espiritua ondo sujetatzea; gorputza lenago sujetatzen ezpadezu. Badakust, barau, zilizio, ta azoteen izenak berak miñ, edo ikara, bearbada, emango dizula: baña beste Nobiziadu, edo biziera berririk, ez beste Zeruko bide jakiñik nik ezin emango dizut, Jainkoak, eta Santuak erakusten dutenak baizik. Eskritura Sagraduan ozta pekatarien konbersiorik kontatze da, edo orretara iñor animatzen ezpada orrelako bidetik. San Pablo Apostoloa bera bere kondenazioaren bildur zan, bere gorputza kastigatzen, ta sujetatzen ezpazuen.

        Baldin zure osasunak, edo beste gauzaren batek gogortasun oriek ezin eraman baditu, edolarik gusto modu asko ukatuaz ezi dezakezu. Baña, diranak dirala penitenziak, bat ere ez egin, neurri gabe, ta Konfesore jakiñaren konseju gabe: eta onek, edo zure argaltasunak (naiz espiritukoa dala) orietarako lekurik ematen ezpadizute; ez orregatik izutu, edo desmaiatu. Orañ nai dizut kamio erreal bat, eta Zerurako bide labur, ta seguru bat erakutsi nai dizut; eta au da zure bizio nagusi, edo pasio agintaria sujetatzea. Ara nola.

        Begira zazu ondo, ta zure Konfesorearekin itz egizu, zer pekatu, edo bizio dan, zure animan geiena agintzen duena, ta kalterik andiena egiten duena. Ote dan oituraren bat juramentu, edo maldizioetan, gezur, edo murmurazio, gaizki esate, edo itz loietan: lapurrena, joko, edo aserre, ta gorrotoetan: ardoan sartzean, edo pekatu itsusi desonestoetan. Orien artean geiena zure animan agintzen duenari, zure peligro, eta etsairik andienari bezala, begiratu bear diozu: anima geienen salbazio, edo kondenazioa pekatu, edo pasio nagusi onetan oi dago, ta emendik etortzen da.

        Onelako bizio batek, oituraz animan sartua, egotez, edo jarri ta bezala danean, geiago ikaratu bear zaitu, esateko moduan, bestelako milla eriotza, ta sakrilejio len egin, ta igaroak baño. Pekatu oiek, diran andienak, ta asko izanagatik, konfesio on batean beren erremedioa badute; bañ kulpa bakar batek, oitura, edo kostunbrezkoa danean, grabea dala, ta emiendarik gabe, konfesioaren erremedio bera pozoi, edo beneno, ta sakrilejioa egiten du. Onek, proposituaren faltaz, zure konfesiak peligro andian ifiñiko ditu, orañdañokoak bearbada ifiñi zituen bezala.

        Nai badezu, bada bitoria, ta Zerua irabazi, animatu bear dezu, ta gogotik peleatu, batez ere Goliat, edo zure bizioen Jigante orren kontra; andien ori beñ azpiratu ezkero, beste pekatuen txusma erraz sujetatuko dezu. Andien ori bera benzitzea, geiago kostako etzatzu, ezpada Santuak ematen dituzten urrengo erremedio biak ondo gogotik artu, ta firme gordetzea.

        Lenbizikoa: Trinidade guziz Santaren izenean, ar itzatzu iru aste, iru ill, edo iru egun: goizoro propositu firmea egizu, bizio nagusi, edo pekatu orretan Jainkoa ez ofenditzeko: berari grazia eska zaiozu, ta fin orretarako zerbait errezezazu. Bigarrena: Konfesoreari eska zaiozu, edo eman zere buruari lege, edo pena bat, denbora orretan erortzen zeran bakoitzean, pekatuaren penan egiteko: nola dan barau, limosna, edo zilizioren bat, edo orrek izutzen bazaitu, bakoitzean mingañari ozka egin, edo lurrean ori arrastatu, gurutze bat egin, eta Kontriziozko aktu bat: besoak gurutzean zabaldu, ta zerbait errezatzea, Elizaren batean Ama Birjinari, edo Santua orazio egitea: onelako fruta, edo gustoko gauza, edo ardorik egun artan, edo urrengoan ez probatzea, edo onelako bat: ta pena, edo lege ori kontuz beti kunplitu bear da.

        Denbora ori igaro, ta kontuz bazabiltza, sentituko dezu probetxuren bat: ta nola eria, ondo dijoakion erremedioaz, aurrera baliatzen dan, ala zuk ere beste iru aste, edo ill Ama Birjiñaren izenean ar itzatzu, ta lena bera egizu. Gero beste Santuen onran erremedioa ar ezazu, ta beste bizioen kontra ori bera kontuz egizu, eta seguru zaude, orietatik laster sendatu, ta libre ikusiko zerala. Eta emen S. Krisostomok diona: Zu eroriagatik bi, iru, ta ogei bider ere, desmaiatu etzaiteala, ezpada berriro jaiki, ta gogotik berriz erremedio au artu, ta guzia egin, ta benzituko dezu. Au dio Santu onek.

        Baña asi orduko aspertzen bazera, edo oiek, edo onelako beste erremedio añ errazak, ta gogo, edo kontu puska bat baizen kostatzen ez diranak artzen ezpadituzu; nola konpontzen dezu, zure animaren salbazioa egiaz deseatzea, ta zure konfesioetan proposituak eragilleak izatea? Esango dezu: ezin dateke, onelako bizio edo pasioa, nik sujetatzea. Baña begira ondo, nola ezin andiagoak, eta gaitzak egunero garaitzen, edo benzitzen diran, itza eman dalako, edo zeren interesen bat atrabesatzen dan. Ori obeto ikusiko dezu urrengo ejenploan.

        Milla, ta seieun, ta bigarren urteronz, Ostende-ko Sitioan, Soldatu bat, oi dan bezala, arkitzen zan txit gaizki oitua, ta itzoro juramenu, ta deabruak botatzen zituena, beti madarikatzen, ta gaizki esaka zebillena: eta abisatuagatik, maña infernuko ura utzi zezala; askok bezala, zion ezin erremediatu zala. Baña Misionero Jesuita zeloso, ta jakinsu batek ondotxo artu zuen, ta esan zion: ara, dobloi au zuretzat, baldin ordu betean, ez geiago, kanpo onetan nerekin, juramenturik egin gabe ibiltzen bazera. Atera zion dobloia: eta Soldaduak dobloia ikusi, ta zaletu zan, ta Jesuitari esan zion: bada nai duenak nai duena esan dezala, ni ibilliko naiz ixillik, ordu betean zurekin, ta dobloia neretzat.

        Ballera, edo rantxo batetik bestera zijoan Jesuita, dobloia eskuan, ta Soldadua, txakur bat ogiaren usian bezala bere ondoren zuela. Joaten ziran jende artera: ta nola guziak aren berri, ta konziertoa ere zekiten, burlaka, ta farraz tentatzen zuten. Soldaduak, oitu nola, gaizki esaka asi nai zukean; baña Jesuitak dobloia erakutsi, ta mututzen zan, ta isiltzeko mingañari ozka egiten zion. Beste rantxo batera joan, ta andik bestera, eta Aitak dobloia erakutsi, ta Soldadua juramenturik gabe zijoan. Onela firme, itz gaisto bat atera gabe ibilli zan, eta Jesuitak bere Saria, dobloia eman zion: onekin erakatsi, eta esan zion, nola gutxi bana bere maña, ta oitura gaistoa, nai bazuen kendu zezakean. Eta onelase bizio agintaria sujetazeko dira, ta artu bear dira erremedio errazak, eta seguruak.

 

aurrekoa hurrengoa