www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOST-GARREN PAUSOA

SAKRAMENTUEN FREKUENZIA,
EDO USUERA

 

        Onek esan nai du, Konfesio, ta Komunio Santura usuro, maiz edo sarritan allegatzea, zeren gure animaren bizia, ta biziazko grazia, guzien iturriak diran.

        G. Birtutea nola errazago, ta sendoago egingo da?

        E. Onra onak bere ordu, ta egun jakiñean, ondo egiñaz.

        G. Zer praktika, edo obra illoro frutu andikoa izango da?

        E. Ejerzizioen egun bat, bakarrik Jainkoarekin animarenzat.

        G. Asteoro, edo amanbostean beñ zer gauza guzien gañean artu bear dezu?

        E. Nagitasun, ta arazo, edo egiteko guzien kontra konfesatzea, ta komulgatzea.

        G. Esaminaz gañera, lenagoko egunean zer egin bear da?

        E. Orazio aldi, edo gutxi bat, limosna, edo penitenzia bat.

        G. Komulgatu ta bereala Eleizatik dijoazen, ta beste gauzetara, Jainko utzi, ta biurtzen diranak gatik zer esango degu?

        E. Judasen anza dutela: bada komulgatu, ta bereala au kanpora irten zan.

        G. Komulgatzen dan egunean, zer beste esker on dira animarenzat txit egokiak?

        E. Kontu, ta modestia andia begi, mingañ, ta beste sentiduetan.

        G. Guraso, ta Nagusiak beren etxekoen animen kontu ona nola eman dezakee?

        E. Illean beñ bakoitza konfeserazoaz, ta bezperan Libru santu bat, aiek enzuteko, irakurriaz.

 

EMENDIK DATORRENA

        Zure salbaziorako beste deboziotan fede geiago iduki bear ez dezu, nola Sakramentuak debozioz, ta askotan artzean. Beste obra on, barau, Errosario, ta orrelako debozioak, Eleizan txit ondo artuak, ta ifiñiak daude, baña Sakramentuak guzien zimenduak dira, ta joia, edo ondasun, Jesu Kristok berak bere amorez utzi zizkigunak. Beñ batean Gizon Santu bat demonioa konjuratzen zegoela, onek aitortu, eta esan zuen: Jaungoikoaren Eleizan gauzarik ezta, gure indarrak ala desegiten duenik, nola sarri, edo askotan konfesatzea.

        Ta zuk zerorrek bearbada au ikusi dezu, ta ala iñoiz ere atzerapen, ta enbarazo geiago etsaiak ifiñtzen ez dizu, konfesatzeko zaudenean baño. Baña, edo txit katibu, ta egitekoz betea zaude, edo ez? Baldin ez bazauden, eskusarik ez dezu. Baldin bazaude: orregatik beragatik konfesatzea bearrago dezu: bada Jainkoaz, ta Zeruaz gutxiago iñoiz ere oroitzen etzera, lurreko egin bearrak arrastatzen zaituztean baño. Zazpi eun ordu, ta geiago ditu ill bakoitzak: ta illoro orietatik goiz bat, edolarik ordu pare bat zure salbazioarenzat izango ezta? Ez amabost egun, ta ez zortzirik ere alkandora aldatu gabe igarotzea, ta sala garbitu gabe, nai eztezu: ta zure animak, soñeko erropak, edo oñ-peko lurrak baño gutxiago mereziko dizu?

        Pensatzea, Konfesio, ta Komunioa dirala bakarrik, pekatuan erorten zeraneko, engañu bat da, zeñaz zure burla deabruak egiten duen. Jesu Kristok gure animai utzi ziesten erremedio, ta janari bearrena oiek dira: eta animak, gorputzak bezala, beti bear dute beren janaria, bizi, edo indarrik ez dutenean, kobratzeko: eta daukatenean, ez galtzeko. Zure konzienziako bazterrak konfesioaz askotan garbitzen ez badituzu: nola naizu, autsez, arrez, ta amamaz ez betetzea?

        Animoa egizu, bada; ta zure on guzia dijoakizun gauzan bezala, gogo firme eragile bat ar ezazu, ta al dezun Konfesorerik onena billatu, eta onek esaten dizun egunetan beti konfesa zaite: zortzian beñ, amabostean, edo illean beñ gutxiena; eta au zure onagatik, edolarik, zeren denbora luzeko konfesioak ainbeste kostatzen zaizkitzun: edo ez asko kosta agatik, zeren oiek peligro andia dute. Baña begira: zure konzienzia esaminatuaz, kontentatu bear ez dezu.

        Non da pobrerik, bere adiskide, edo kanpoko etorkari andi bat uste duenean, etxea garbituarekin beste gabe, kontentatzen danik? Aurrena, bada, zure biotzean ifiñi-ezu, Komunioko bezperan, Jaunaren amorioz, limosna bat egitea, edo penitenzia bat, onelako Eleizatara joatea, edo alako gusto utzitzea. Bigarrena: ordu erditxo artu Jainkoarekin bakarrik pensatzeko, aren Pasio, Eriotza, edo Pausoren batean: ta ori zure kulpen damua, ta zure Jainkoa artzeko ondoen dagokizuna, ta guziena mobitzen zaituena.

        Zer lastima andiagorik, Sakramentuak, askok oi duten bezala, frekuentatzea, edo usu artzea; baña batere prestatu gabe, emienda gabe, Jaun andi ari dagokion fede, errespeto, eta prebenzio gabe: komulgatzera oitu, ta ez bestegarik, edo besteek baño gutxiago ez izateagatik. Baña ai! Oien artean guzienak, Jainkoaren juizioa, S. Pablok dion bezala, tragatzen dute!

        Familiarik baldin badezu, ez arren utzi, iñor ere illean beñ konfesatu gabe geldi dedilla: ta bezperan Libru santu bat guzienzat irakurrierazo ezazu, dotrina, ta gauza onak errepasatu, orrela ondo presta ditezen. Baldin zure morroi, edo kriadurai sufritzen ez badiozu, bere kontura daukan zaldi, edo mandoari, egun bakar batean, jaten ez ematea: Jainkoak zer kontu eskatuko dizu, baldin zure ume, ta familiakoen animak, bere odola kosta zitzaizkanak, zure kargura utzi, ta zuk illabete osoetan zeruko ogia gabe, goseak illik bezala, badauzkatzu? Zure etxean abereak, animak baño lenago izan bear dute? O! ikusten bazendu ondo, zugandik abere bategana zeñ gutxi dijoan, zure animari, ta zure etxekoenai Jainkozko ogia kentzen, edo ukatzen diezunean!

        Ejenploak au obeto esango dizu: S. Antoniok kontatzen du, debruzko gizon batek andre ezkondu bat gaitzera berekin ekarri nai zuela: berearekin ezin irten, ta andre aren borondate irabazteko alegin guztiaz, ta azkenik gaizkiñaz baliatu zan: oiekin, Jainkoak ala esku emanik, egin zuen, andre ori, zekuzten guzien begietan, biurtzea beor baten antzera. Desditxa au ikusi, ta estuturik txitez aren senarra, soka batekin eraman zuen Ejiptoko San Makariogana: eta erregutu zion arren bien penaz lastima zedilla, ta beor ura bere andrearen lengo itxurara biurteko, Jainkoari eska ziozala. Santuak eranzun zion: Au beorra ezta, ta antzik ere eztu, ezpada zuen begiak zaldien begiak dira: ur bedeikatuaz Santuak eman zion, ta len zan bezala, andrea geratu zan. Baña esan zion: Jainkoaren kastigu, ta abisoa da au, zeren bost aste oietan komulgatu eztan, ta Eleizan gutxi sartu dan. Onela emandatzeko bidea emanik bialdu zuen: eta zuk ere ori bera ikasi, ta egizu.

 

aurrekoa hurrengoa