www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESU KRISTO GURE JAUNAREN
BIOTZ GUZIZ SANTUAREN DEBOZIO,
TA BEDERATZI URRENA

 

 

ZER DAN, EDO ZERTAN DAGOEN
DEBOZIO AU ADITZERA EMATEN DA

 

        Gure Jaungoiko gauza guzietan miragarri, ta paregabeak, nola Eleiza santa bere Esposa maiteari zeruko beste Debozio asko lengo denboretan agertu diozkan: ala azkenik gure egunetan, Jainkozko Debozio batean, ezti guziak baño gozoago dan Jesus-en Biotzeko Debozioa eman dio: eta au gure biotzak beretzeko, edo bere Biotzaz gureak irabazteko. Ta baldin Debozio onen Izena bera onen gozoa bada, orren Izan, edo Izate, ta egiazko Espiritua, batek bere modura ezagutu, bere biotzean artu, ta bere animaz gustatzea, zer izango da?

        Badakizu, Jesu Kristok, ta aren gauza guztiak, edozeñ estadu, pausotan, edozen misteriotan gure biotzetako erreberenzia, ta amorio guzia beti merezi dutela: Aren Gorputz santuak, aren obrak, pauso, neke, ta penak: Aren Pasioko Aranzak, eta Gurutzeak, ta lenengotik atzenerañoko, [...] ziak, gure fede, adorazio, esker onak, ta gure amorioaren beste señale guziak merezi dituztela. Beraz Jesu Kristoren Biotz guziz santu, ta guziz Jainkozkoak gutxiago merezi ezdu, ezbada ori bera, ori guztia. Alere Biotz au, ta Debozio au orren azaletik, eta kanpotik bezala, artu bear ez degu: aragizko Biotz santu orretan gelditu bear ez gera, ezbada ortik barrenago sartu bear gera.

        Zeruko Ate eder au Jesus maiteak guri idiki zigun ezkero, ta Biotz onen barrengo Ondasun añ aundi, nola orañdaño gordeak, gure onerako agertu zituen ezkero; au nola izan zan, jakin bear degu. Beste Santu, ta Santa askoren artean, bere Biotzeko amorio au, ta Aldareko Sakramentu txit adoragarrian gugandik Jesu Kristok zer nai duen, agertu, ta berariaz erakutsi zion Margarita Alacoque zeritzan birtute andiko Erlijiosa beneragarriari: eta onezaz baliatu, ta Jesusen Konpañiako A. Claudio Colombiere B.a lenengo zorioneko Diszipuloa izan zan: oni Debozio orren gañean Jesus onak Jainkozko mandatu gozo bat gaztigatu zion, eta Jesuita andi señalatu au Debozio ori munduari erakusten asi zan.

        Gure ditxa andiaz ori guztia Jesu Kristoren amoriozko Misterioan, edo Sakramentu santuan daukagu. Biotz maite orren izenetik, edo Jesusen Biotzetik, zeruko Ate idiki batetik bezala, kanpotik barrena; ta azaletik mamira bezala. Debozio onen barrengo Eskriptura sartu bear gera, Jesu Kristori zenbat zor diogun ezagutzeko. Biotzaren izen gozo onetan Jesus-en Amorio paregabea aditzen da: ta Amorio onen Debozioa da Jesusen Biotzaren Debozioa bera. Biotz onen guganako Amorio kabu, ta neurri gabe, ezin geiago alako au, al degun bezela ezagutu, ta adoratzea, oni beroni jarraitzea, ta oni gure biotzak betiko ematea, da Debozio onen izate, edo substanzia egiazkoa, onen bizia, anima, ta Espiritu guzia. Zer Debozio santuago, bearrago, ta ederragorik, au baño?

        Jesu Kristok Aita Eternoari zion, ta guri digun betiko amoria Debozio onek aditzera ematen digu. Bere Aitari obeditzen, Aitaren borondatea egiten, Aitari atsegin ematen, Jesusen bizi guztia beti, ta gauza guzietan izan zan: onetatik, ta onetan bizi zan, onetan zegoen, onetan ari zan, ta onetan zebillen beti Jesus-en amorezko Biotza. Aita Jainkoarekiko amorio irazakiak, ta gurekiko amorio beraa urrikalsuak ainbeste milagro andi bere jaiotzatik eriotzaraño eragin ziozkan. Zer Debozio obeagorik?

        Badakizu, Amorio onek gugana erakarri, ta gure artean geldierazo zuela. Badakizu, Amorio onek Aldareko Sakramentuan zure amorez katibu daukala. Badakizu, Jesusen amorezka Biotzak andik zure biotzera etorri, ta zurekin bere atsegiña iduki nai duela. Nork bestek onelakorik zugatik egin du? Ai! Zer amoriozko milagroak! Sakramentu ori Jaun onek egin zuenean, bazekien ondo, pekatari askok, ta gizonen geienak zeñ gaizki pagatuko zioten, ta amorioaren ordean, zer esker gaistoak beren irreberenzia, sakrilejio, ta ofensa lotsagarriakin emango, edo biurtuko ziozkaten. Zer gauza itsusiagorik?

        Orañ, bada, esan dan Amorio au barrendik ondo ezagutu, ta pensatzea, Jainkoaren aurrean konsideratu, ta pisatzea: eta emendik, berez bezala datorren, ta jaiotzen dan eranzuera onaren frutua gogotik zure biotzean artzea: au da, ta ez besterik Jesusen Biotzeko amorio, ta egiazko Debozioa. Onen asiera, ta sustraia da amorioa, onen kausa, ta gaia da amorioa: onen bidea da amorioa; onen fin, edo kabua da amorioa; ta onen saria, ta koroa da amorioa. Jesusen Biotza guzia, ta alde guzietatik da amorioa: eta Jainkozko amorio santuen, gozoen, garbien, ederren, bearren, ta probetxosoena.

        Orretarako gauza bi gugandik Jesu Kristok nai ditu, ta bere gloriarako, ta gure onerako eskatzen ditu. Lenengoa. Zeren gure bakoitzaren biotzeko Jaungoiko, ta jabea dan; eta gure guztia izan nai duen: Deus cordis mei, & pars mea Deus in aeternum: nai du amorioaz amorioa guk pagatzea, ta aren Biotzeko amorioari gureak bere amoriaz eranzutea. zeren Sakramentu miragarri au guri zigun amorioak eragin zion, nai du, zeruko mai soberano orretan bera artzera gu allegatzea; bere amorioaz deitzen, ta agintzen digu: ta Biotz onen deseo, naiera, ta atsegiña da, guk artu, ta gurekin egon, ta gure biotzetan atsedetea, eta amorioz berekin gu lotu, ta betiko unitzea, edo bat egitea. Amoriozko Misterio gozo au guk ezagutu, ondo estimatu, ta gure amorio guztiaz pagatzea, da lenbiziko gauza.

        Bigarrena da: Jabe amoroso onen onra, ta amorioari, al degun modu guzian guk begiratzea: Sakramentu adoragarri orretan Jaun aundi oni orañdaño egin zaizkan ofensa, agrabio, ta injuria andi itsusi guziak, ala infiel, ta hereje, nola Katoliko gaistoen artean, gure fede, humiltasun, errespeto, debozio, ta beste Relijioko akto, obsekio, ta señale santuakin desagrabiatu, ta erreparatzea. Jesusen Biotzeko debozio, ta amarioa au da; baña da debozio bat txitez mea, espirituala, ta barrengoa.

        Ta nola Jaunaren Pasioko pena, ta tormentu agirian, ta kanpotik bere Gorputzean gure amorioz eraman zituenak, aditzera emateko; Llaga, Gurutze, ta Aranzen señaleaz Eleiza baliatzen dan: ala Jesusen Amorioa, ta onegatik bere Espiritu, edo Animan eraman zituen penak aditzera emateko, ta gure begien aurrean presentatzeko, Biotzaren Izenaz, ta Imajiñaz, Amorioaren señale, edo sinbolo egokiaz bezala, gu baliatzen gera.

        Jesu Kristoren Pasioko tormentuak onratzeko, Gurutze santuaren, ta Aranza sagraduen debozioa Eleizak arturik dauka, ta orien memorian festak zelebratzen ditu. Salbadorearen bost Llaga preziosoak, nik au eskribitzen dedanean, gaurko egunean, zeña Garizumaren lenengo Ostirala dan, Gure Konpañian debozio andiaz onratzen, ta beneratzen ditugu: orrela bere Gorputz santuan gugatik artu zituen tormentuaz gu oroitzeko, ta señale agiri oriekin gure begien aurrean, ta biotzen erdian ifintzeko.

        Onela, bada, espiritu, fin, eta intenzio onekin, eta ez bestela, Jesusen Biotza, onen Imajiña, ta Izena, aren Biotzeko Amorioaren seña, edo sinbolo bat bezela artzen da; zeren Amorioaren seña, edo sinbolorik egokien, ta berezkoena Biotza dan. Debozio gozo onetan Biotza, ta Amorioa guztia da bat: ta gure espiritu, amorio, ta egiazko deboziorako, ta ez bestela, Biotzaren Izena emen artzen da. Eta gure esaera moldakaitzean, Debozio onen Izena, azala, edo aragizko Biotz santua onen gozoa bada, ta gure amorio guzia merezi badu: Debozio onen barrengo mamia, izana, Espiritua, edo Jesusen Amorio guzia, zer izango da: ta zer mereziko eztu?

 

 

NOIZ, NON, TA NOLA
DEBOZIO AU AGERTU ZAN

 

        Fedeko artikuloa da, Eleiza santaren Burua dala Jesu Kristo: Onen Amorioa dala guziz Jaungoikozkoa: ta beste Debozio guztien artean onen Debozioa da Eguzkia bezela: da Debozio guzien asiera, ta koroa: da guzien Biotza, Anima, ta Espiritua, ta Debozio guzien iturri ugari bat. Berria dirudien Debozio au da berez, ta egiaz Debozio guzien artean anziñako, ta lenengoa: bada jaio zan Jesu Kristoren Biotz amorosotik. Gure esaeran Ostegun santu gabean gure artean agertu zan: ta Jaun onek biziaren azkenean, paregabeko bere amorioa, bere naiera, ta deseo txit irazakiak erakutsi zituen, ta Amorio guztizkoaren Sakramentu miragarria egin zuen, ta gure artean amorioz geratu zan. Ala diote Ebanjelistak. Orduan, bada, bere Eleizari, ta guri Debozio, ta amorio au agertzen Jesus ona asi zan.

        Baña nola gure Jaunak Misterio aundi eskutatu guziak batetan, edo beñgoan Eleizari eman, edo agertu ez diozkan, ez bada banaka, bakoitza berak obeto dakien denbora, ta lekuan, eta ori fabore, señale, ta milagro andiakin; ta nola Relijiosoen Ordena Santuak banaka beren denboretan bialdu, fundatu, ta kanonizatu dituen: ala bere Biotz sagraduaren zeruko Debozio gozo au, len sartu askori, ta era askotan erakutsia, gure denboretan, ditxa andiz, Biotzaren izen eder onekin agertu, ta eman digu.

        Larogei urte igaroak dira, Franzian, Paray deritzan Erri batean, bere sierba maite Margarita-ri, fabore, rebelazio, ta promes andiakin, Jaunak bere Debezio au erakutsi, ta munduari publikatzea agindu zion. Beste askotan ere bai, baña beñ batean erakutsi zion bere Biotza, amoriozko su, ta gar ederrez guzia betea, ta gure amorioz irazakia: Biotz onek Gurutzea gañean, Aranzak biribillan, ta Lanzak egin, edo idiki zion Llaga zeukatzien: iru señale, edo insijnia oriekin Jesusek bere Biotzeko penak adierazotzeko.

        Relijiosa oni berak esan zion, nola bere Aldareko Sakramentu artan gure animen amorioz beti irazekia, ta erretzen zegoen; ta orregatik ere zeñ gaizki geienak pagatzen zioten: nola aren amorioari eranzun bearrean, oztasurez beterik, ta zeñ azturik bizi ziran: Gure biotzetako esker gaistoak, ta bere Sakramentuan egiten diozkaten irrebezenzia, injuria, ta ofensa lotsagarriak, ta are geiago gaizki bizi, ta komulgatzen diranak. Beste gauza asko esan ziozkan, Margarita-ren Bizitzako Libruan luzaro, ta ederki daudenak.

        Esan zion: Corpus Christi egunetik bederatzigarren egunean bere Biotzeko Amorio onen Festa, ta egun señalatu andi bat egitea, ta zeiebratzea nai zuela: Oktabako zortzi egun aietan, ta urtearen beste denboretan, ta Eleiza guzietan aren Amorioari egiten zaizkan ultraje, ta ofensak erreparatu, ta erremediatzeko. Erakutsi zion, nolako fede, debozio, onra, ta amoriozko pagua, ta esker onak gure biotzetatik arenak nai, ta eskatzen dituen: zer Ejerzizio, zer birtute, nolako moduan, zer intenziorekin, ta zer finetarako: nola nai zuen bere Biotzaren Antz, edo Imajiña, Margaritak ikusi zuen bezala, ta orañ Aldareetan ikusten ditugun bezala, guk orietan bera adoratzeko, agirian guzienzat ifintzea.

        Promes andiak, ta guziz erregalatuak egin ziozkan, Biotz, ta Amorio au ongi ezagutu, barrendik konsideratu, ta Deboziorik gozoen au beren biotzetan artzen zuten fielen fabore: Ta esan dan bezala, Jainkozko Biotz ori adoratzen dutenai, bere         Amoriozko bendizio gozo, ta zeruko ondasun fin gabeak, Jaungoikotasun aren Iturri bizi orretatik beti isuriaz, ta txit ugari emango zieztela. Margaritari esan zion, Debozio au munduari arrerazotzeko bere Konpañiako Jesuitaz baliatu nai zuela, eta promes au ala ikusi, ta kunplitu da, ta Jesuitakin mundu berriraño igaro da. Beste Ordena santu, ta Relijioak ere txit zelo andiaz onetan lagundu dute.

 

 

EUSKALDUNEN JESUSEN BIOTZEKO DEBOZIOA,
TA KONGREGAZIOAK

 

        Debozio au Franzian agertu, jaio, edo asi zan; baña gure Españan, esan diteke, azi, anditu, ta zabaldu dala, emengo biotzetan bereala artu zuen geiaz, edo aumentoaz.

        Bilboko Uri noblean lenengo, nerekiko, Jesusen Biotzaren Festa au Pulpituan aditzera eman zan, ta gero laster Españan. Euskaldunen artean, Erromako Bulda, ta Induljenziakin, lenengo KONGREGAZIOA, Bizkaiko Señorioan, Elorrioko Jaun, ta jente noble debotoak fundatu zuen.

        Gure Probinzian aurreneko Kongregazioa, Tolosako Erri Nobleak, alde aietako jende guziakin, txit ederki, ta atsegin, ta frutu andiaz artu zuen. Araban, Salbatierrak, ta aren Ergoienetako jende piadosoak ori bera geroago egin zuten. Nafarroan, Maisoakin, ta Libru debotoakin, ta orobat Gaztelan txit Kongregazio asko, Probinzia oietan bezala, arrezkero egin dira: ta aietarako, ta oietarako, Erromako Bulda txit asko nere eskuetatik etorri dira.

        Jainkozko Debozio au, guziz berea bezala, bendizio liberal andiz Jaunak bete du, eta Amorioak egoak emanik, itxaso guziak ere gure Jesuitakin ariñ igaro ditu. Aita Santu Klemente amargarrenetik asi, ta ondorengoak, Obispo Jaun, ta beste Eleizako buruak, txit gogotik artu, ta beren Buldetan Fiel guzia eman die, Jesus Sakramentatua egunoro obeto ezagutu, estimatu, amatu, onratu, ta adoratzeko. Ta orretarako dira urrengo mandatuak.

 

 

AMORIOZKO BIOTZ ONEN DEIA

 

        Ea, bada, Euskaldunak, gure animetako begi, ta belarriak argi ditzagun, ta gure biotzetako fede ona bizierazo dezagun, Jesusen keja amorosoak, ta sentimentuzko deiak aditzeko: oriek aditu, ta ez arren zuen biotzak gehiago gortu, gogortu, sortu, ta arritu. Orañgo aldian Jaun onek zuekin du. Onen itzketa, edo konbersazioak samintasun, ta nekerik batere ez du, ezpada zeruko atsegin, ta poza.

        Noiz artean, bada, bere Eskritura sagraduan esaten digu: noiz artean gizasemeak, ta emakumeak: noiz artean orren itsu, ta biotz pisukoak izango zerate? Noiz artean, edo zergatik nere egiazko ondasunak utzi, ta banidade utsa nai dezute: ta egia utzi, ta gezurra billatzen dezute? Noiz artean orrela erren, edo batera, ta bestera ibilliko zerate? Ni zuen Jauna, zuen Jaungoikoa banaiz, niri jarrai zadazute. Ni zuen Aita banaiz, nere onra non da? Ni zuen Jauna banaiz, nere bildurra non da?

        Ni, ni nerau, ta Ni nerez, zuek merezi etzendutela, ta Nik zuen bearrik ez nuela ezertako, ezpada zuei on egiteko: Ni zerutik jatxi nintzan. Ni, ez besterik, zuek gatik Gizon egin, ta lurrean jaio, ta agertu nintzan: giza artean jardun nuen, ta bizi izan nintzan. Nik, Gurutzean ill baño len, nere Amorio guztiaren Sakramentu au zuenzat egin nuen, eta munduaren atzeneraño gau, ta egun zuekin emen nago. Nik nere Majestade, aunditasun, ta gloria guzia nerekin daukat zeruan; baña nere gozo, atsegin, ta pozaldia zuekin daukat lurrean. Nik zuekin egon nai det, ta zuen biotzetan beti bizitzea deseatzen det.

        Ta orregatik ere zuen biotzak nerearenzat orrelakoa! Orren otzak, orren illak, ta orren guziz nizaz aztuak! Ni zuen amorioz beti Sakramentu onetan zuen begira: ta orregatik ere gau, ta egun bakarrik, ta onen utzia! Ni zuen Bizi egiazkoa, Ni zuen zeruko Argia; Egia, Bidea, ta Atea. Ni zuen Janari gozoa, ta Gloria bizia: eta zuek Nizaz azturik, nere igesi, ta Ni bakarrik utzirik! A, Kristabak! A! Zenbat, eta nolako naigabe, ta sentimentu Biotz maite onek, Eskritura santuan dauzkan esanik? Ta orañ ere zenbat amorezko, ta dolorezko keja Sakramentu orretan zuen kontra iduki, ta eman ditzake?

 

 

SENTIMENTU OIEI ONDO ERANZUTEKO BIDEA

 

        Obra gabeko fedea ¡lla da: obretan dago fedea, obretatik bizi da, ta obrakin bizierazotzen da. Gure fede onak amoriozko obrakin Jesusen Biotzari eranzuteko, birtutezko, ta deboziozko obrak bear dira. Oien artean Ejerzizio zuenzat bearrena, ta zeruko Botikan arkitzen dan erremediorik seguruena da Sakramentuen usuera, edo frekuenzia. Onetan zuen arimak eguroro, ta obeto Jesu Kristo ezagutzen, ta amatzen ikasiko dute: eta Lekzio erraz, ta bear au da Biotz santu orren azken fin, eta frutua.

        Lekzio au era onez, ta atsegin andiaz, dakuskun bezala, Kongregazioen Ejerzizio santuetan ikasten da. Jainkoaren Ministro fiel zelosoenzat, ta Kura Jaunen animetako kargu andi, ta pisuaren deskargurako, badirudi, beste arte, medio, edo inbenzio ederragorik ezin idoro zitekeala, Kongregazioetako Ejerzizio oiek baño. Orduerdi bateko Leturan, sentitu gabe, Dotrina andia erakusten da: Konfesio, ta Komunio aren gañean; nola prestatu, nola graziak eman, nola Eleizan egon bear dan: nola etxeko pakea, ume, ta etxekoen aziera, edo krianza ona, eta beste Mandamentu, ta gauza bearrenak Ejerzizio oietan ematen dira.

        Nik ez dakit, oiek zer grazia partikular, edo zeruko biska berekin duten; bada, nai ta naiz ez, esan diteke, edo nola ez dakitela, Kristau on guziak Biotz ark beregana dakartzi, ta pozik dijoaz argana: eta Jaun Sakramentatua patente, agirian, edo begien aurrean daukatela, asko da aren begirada bat, biotz guziak beregantzeko; eta orduan iñoiz ere baño obeto bere Sakramentutik, Dotrina ematen duen Ministroaren aotik bere bozari birtute aren boza ematen dio; ta amorioaz biotzak mobitzen ditu.

        Ejerzizio oiek Jesusen Biotzeko festa nagusian, ta beste Igande edo, Domeka arratsalde batean egin oi dira. Garizuman, Paskoa igaro artean egiten ez dira, zeren orduan Kurak, eta orien lagunak beste Sermoi, ta Konfesioetan, ta Dotrina erakusten, egiteko asko duten. Baita Garizumako partez, Iñauterikako, edo Aratosteen Igande, edo Domekan Ejerzizioak beti egin bear dira.

 

 

JESUSEN BIOTZEKO NOBENA

 

        Kongregazio askotan au egiten da: baña baserrietako Nekazari on, beren izerdiaz jaten ematen digutenak, beren salbazioa Biotz onetan seguratzeko, oriek gatik bederatzi Jaiegunetan egiten da. Eta beste Nobenak ere, orrela bederatzi Jaietan, ta Santuaren eguna baño len egitea, Festa andirako prestatzeko askoz obe da. Lezoko Santuario ondo jakin, ta guziz beneratuan dago Kongregazio bat, ta Erromako pribilejio andi, edo iru Buldarekin: betiko Induljenzien, betiko Aldare pribilejiatuen, eta San Juan Letrangoaren Agregazioarekin, Jesusen Biotzeko Nobena bat bederatzi Jai egunetan egiten da an, Mezatan, ta Nobenan Sakramentua patente, ta Sto. Kristoa agerturik, solemnidade, ta Majestade txit andiarekin, ta erri askotako jendedi, andi ta guzien debozio, ta konsueloaz.

        Bederatziurren onetan egin bear diran gauza señalatuak dira. 1. Egun orietatik batean, al dan deboziorik andienaz konfesatu, ta komulgatzea, urteko falta guziak erremediatzeko, ta Jesusen Biotzari zurea osoro emateko. 2. Egun oietan al dezun guzian Eleizara joan, ta Biotz ori bere Sakramentuan adoratzea, ta ari lagun egitea. 3. Debozio au bizierazotzeko, Jesusen Biotzeko Libruren bat irakurri, edo enzutea: limosnaren Jaunaren izenean pobreai ematea, ta orrelako beste Nobenetan egiten diran debozioaren señale, edo obrak.

 

 

JESUSEN BIOTZARI NOBENA

 

        Sakramentu Santuaren, edo Jesusen Biotzaren Imajiñaren aurrean fede bizi batez jarri, ta biotzeko amorioaz adoratu, ta Debozio au asitzen da: ziñatu, ta Nere Jesu Kristo Jauna, edo Kontriziozko aktua egin, ta egunoroko Orazio modu onetan esaten da.

        O gure Jesus maitearen Jainkozko Biotza, zeñean Trinidade guziz Santuak zeruko grazia, ta doai guzien ondasunak gorde zituen! Iguzu, Jauna, zurearen antzeko biotz garbi bat, eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure onra, ta gure onerako bada.

 

LENBIZIKO EGUNEKO ORAZIOA

        Jesus-en Biotz Amorio sagraduaren Bizitza gozoa, gure biotzen oztasun, ta leortasunak zure Amorioaz bizierazo nai dutuzuna! Arren gure pekatuen epeltasun guziak irazaki, ta desegin itzatzu, Jauna, gure biotzak zure amorioan beti bizi ditezen. Iguzu grazia, zure Biotzeko Amorioari ordaña, bear bezala, biurtzeko, ta Sakramentu orretan egin zaizkan injuria, ta ofensa guziak, gure alegiñaz desagrabiatzeko: eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure gloriarako, ta gure onerako bada. Amen.

        Emen iru Aita gure, iru Abe Maria, ta Gloria, Jesusen Biotzeko pena guzien reberenzian errezatzen dira, Jainkozko Biotz oren Gurutze, Arantza, ta Llaga sagraduaren izenean. Gero Aita Eternoari erregutzen zaio egunoro modu onetan.

 

EGUNORO ORAZIOA

        Aita Eterno. Gure Jaungoiko guziz ona: Jesus zure Seme maitea, ta gure Bide, Egia, ta Bizitza bitarteko artu, ta Zugana gatoz, Jauna. Onen Biotz adoragarriaz Zu ezaguturik, gure biotz guziaz adoratzen, ta amatzen zaitugu, orandaño Zu ezagutu gabez, edo beren borondate gaistoz, adoratzen, ta amatzen etzaituzten guziak gatik. Biotz santu onezaz guzien zorrak pagatu, ta zure diñako ordaña nai dizugu biurtu. Oiekin zure Semearen odol preziosoaz erositako animak eskeñtzen dizkitzugu: eta Biotz maite onegatik diranak Zugana erakarri ditzazula eskatzen dizugu. Gure Jesus ona ezagutu gabe, ez arren, Jauna, iñor munduan utzi. Eragizu, bada, guziak gatik ill zanarenzat guziak bizi ditzala. Biotz onetan gure aide, adilkide, ta ongille guziak enkomendatzen dizkitzugu, ta Zure Espiritu Santuaren doaiez guziak betetzea erregutzen dizugu: Biotz amoroso onen anparoan beti lurrean bizi ditezen, ta Biotz orretan beti Zu alabatzen zeruan egon ditezen. Amen.

        Emen isillik puska bat bakoitzak bere biotzean orazio egiten du, Jesusen Biotzagandik nai duen fabore, edo mesedea alkanzatzeko; ta bere salbaziorako geiena konbeni zaiona konfianza guziaz eskatu bear da.

        Anima Christi da Debozio, edo orazio A. S. Ignaziok txit usatua, ta Ejerzizioetan agindua. Kongregazioetako Nobenan; ta beste Ejerzizioen azkenean beti egiten da: ta Komunioan Jauna artu, ta biotzetik beti esaiozu onela.

        Jesusen Anima santifika nazazu.

        Jesusen Biotza irazaki nazazu.

        Jesusen Gorputza salba nazazu.

        Jesusen Odola graziaz bete nazazu.

        Jesusen Biotzeko ura garbi nazazu.

        Jesusen Pasioa senda nazazu.

        O Jesus ona! Enzun nazazu.

        Zure Llaga-en artean gorde nazazu.

        Zugandik irteten, utzi ez nazazu.

        Etsai gaistotik libra nazazu.

        Nere eriotzako orduan deitu zadazu.

        Zugana etortzea agindu zadazu.

        Santu guziakin zu alabatzeko.

        Sekula guzietan, beti, ta betiko. Amen.

        Azkenik urrengo Jakulatoria, edo afektoa esazu ta berrogei eguneko Induljenziak irabazten dira, esanaz:

        Nere Jesus guziz gozoa! Nik ematen dizut nere biotza zure Biotzeko amoriozko finezen eranzueran, ta berezkiro Aldareko Sakramentuan egin dizkidatzunak gatik.

        Gero Sazerdoteak esaten du:

        AÑA. Inproperium expectabit Cor meum, & miseriam; & sustinui, qui simul contristaretur, & non suit; & qui consolaretur, & non inveni.

        V. Discite a me, quia mitis sum, & humilis corde.

        R. Et invenietis requiem animabus vestris.

 

ORATIO

        Domine Iesu, qui ineffabiles Cordis tui divitias Ecclesiae Sposae tuae, singulari dilectionis beneficio, aperire dignatus es: concede propitius, ut gratijs coelestibus ex hoc dulcisimo forte manantibus, corda ditari, ac recreari mereantur. Qui vivis, & regnas, &c.

 

EDO ORI EUSKARAZ ORAZIO ORI BERA

        Gure Jesu Kristo Jauna, zure Biotzeko, esan al baño, andiago diran Ondasunak Eleiza zure Esposa maiteari, paregabeko amorioaren onegitez agertu, ta eman dizkatzuna: Iguzu, Jauna, grazia, iturririk gozoen onetatik isurtzen diran doaiaz gure biotzak aberasteko, ta Zugan beti atsedeteko. Amen.

 

AMA BIRJIÑAREN BIOTZARI ORAZIOA

        Gure Jaungoiko guziz piadosoa, pekatarien salbazio, ta tristeen anparorako Ama Birjiña MARIA gozoaren Biotz garbia, JESUS zure Semearen Jainkozko Biotzaren antz añ andikoa bere maitetasun, ta piedadean, egin zenduena. Iguzu, arren Jauna, Biotzik gozoen, ta maiteen onezaz oroitzen geranak, Jesusen Biotzaren antzekoak beti izan gaiteala. Amen.

 

        Bigarren egunean, ta besteetan orobat Nobena au egiten da guzian, ezpada bigarren Orazio: O Jesusen Biotz, asitzen dana, zeña egunoro banaka aldatzen da, ta da urrengoetatik bat, errenka bakoitza bere egunean.

 

BIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        O Jesusen Biotz guziz maitagarria, ta zeruko Atea, zeñetatik goaz gu Jainkoagana, ta dator bera gugana. Arren onzat ar ezazu, gure amoriozko suspirioenzat Ate au beti idikirik idukitzea, Zugandik zure Aitagana sartu, ta Zu obeto serbitzeko, aren bendizio ugariak ar ditzagun.

        * Iguzu grazia, zure Biotzeko amorioari ordaña biurtzeko, ta Sakramentu orretan egin zaizkan ofensa guziak, gure alegiñaz desagrabiatzeko: eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure gloriarako, ta gure onerako bada. Amen.

        Egunorako Orazio au, edo orrelako bakoitza era onetan, * izartxotik asi. ta akabatzen da beti.

 

IRUGARREN EGUNEKO OTOITZA

        O Jesusen Biotz guziz santua, gloriarako bidea, ta ango ur biziaren Iturria. Arren iguzu indarra, zeruko Bide zuzen oni beti garraizkan, ta egiazko birtute, ta debozioaren ur gozoa zugandik edan, ta lurreko gauzen egarria ill dezagun. * Iguzu grazia, &c.

 

LAUGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        O Jesusen Bitotz guziz garbia, ta kristalezko ispillua, zeñean txit eder santidade, ta perfekzio guzia agertzen dan. Arren iguzu gure biotzetako argia, bear bezala Zu ikusi, ta gure erregu, obra, gogo, ta itz guziak Zure antzera egiten ikasteko. * Iguzu grazia, &c.

 

BOSTGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        O Jesusen Biotz guziz eztizkoa, ta Trinidade santuaren Organo ederra, zeñak gure obra pobre, ta berez ezer ez diranak, balioso, ta merito andikoak egiten dituen. Zure kontura ar itzatzu, Jauna, gure biotzeko alegiñak, ta borondate guzia: Zuk gure utsak beterik, ondo egiñak, ta zure iritzi onekoak izan ditean. * Iguzu. &c.

 

SEIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        O Jesusen Biotz guziz zabala, ta Jainkoaren Tenploa, zeñean gure animak beren alegiñ, ta sentiduakin bizi diteala agintzen dezun. Eskerrik asko dizugu, Jauna, Etxe eder onetan arkitzen degun ditxa, ta atsegiñagatik: eta or beti zurekin bizi nai degu. * Iguzu grazia, &c.

 

ZAZPIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        O Jesusen Biotz guziz beraa, Jainkoaren Pakelekua, zeñagatik Aita Eternoak gure erreguak beti enzungo zituela esanik daukan, dionean: Jesus nere Seme maitearen Biotzagatik eska zadazu: Biotz onegatik adituko zaitut, ta eskatzen dezun guzia emango dizut. Zuk dakizu, Jauna, obeto, guk zer eskatu bear, ta zer frutu Biotz onetatik atera bear degun. * Iguzu grazia. &c.

 

ZORTZIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        O Jesusen Biotz guziz ederra, Su-gar argizko Tronoa, zure amorioan gu erretzeko beti irazakia. Jainkozko su-gar orietan irazakirik nai degu beti bizi; ta mundu guziak Zu ezagutzea, ta guzien animak zure amorioan erretzera. * Iguzu grazia, &c.

 

BEDERATZIGARREN EGUNEKO ORAZIOA

        O Jesusen Biotz guziz doloratua, Itxaso ondo gabekoa, ta pena andiz betea: eta zure Biotzeko Gurutze, Arantza, ta Llagarekin zure amoriozko dolore guziak erakutsi zinduena. Arren, Jauna, gugatik eraman zinduen penai begiratu, ta gure biotz leorrak Itxaso orretan bigundu itzatzu, guk ere pena orietan zuri laguntzeko.

        Iguzu grazia, zure Biotzeko amorioari ordaña biurtzeko, ta Sakramentu orretan egin zaizkan ofensa guziak gure alegiñaz desagrabiatzeko: eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure gloriarako, ta gure onerako dan bezala. Amen.

 

 

JESUSEN BIOTZARI KANTA,
EDO ALABANTZAK

 

                Eztago Zerura

                beste biderik,

                Jesusen Biotza

                bezalakorik.

 

        Zeruko gloria

        grazia egiñik

        lurrera etortzen da

        Biotz artatik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Aita Eternoa dago

        begira goitik,

        bere ispillu eder au

        ikusteagatik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Espiritu Santu

        guzia andik,

        Aitak ematen du

        Semeagatik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Jaungoikotasuna

        dago or jarririk,

        Biotz ori trono

        eder egiñik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Zerua, ta lurra

        daude arriturik,

        Biotz eguzki eder

        argi orregatik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Birjiña Amak eztu

        beste atsegiñik,

        Biotz onez baño

        andiagorik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Aingeruak daude

        zeru guztitik,

        Biotz eder oni

        ondo iritzirik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Jesusen Biotza

        begiraturik,

        guretzat ez dauka,

        erruki baizik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Paradisu au dauka

        beti zabalik

        pekatarienzat

        itxi gaberik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Naizute, Kristabak,

        sartu bertatik:

        zerurako eztago

        bide oberik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Ate au idiki, ta

        gu artzeagatik

        Sakramentu orretan

        dago itxirik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Gau, ta egun daukagu

        beti bakarrik,

        jatxi bazagu ere

        guri zeruti.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Gurutze Santua

        dauka gañetik,

        arantzak, ta llaga

        alde guztitik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Su gar amoroso

        dolorezkotik,

        konsolatzeko iñor

        eztu lagunik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Amorioz, penaz,

        dolorez, illik:

        nola daukazute,

        orren azturik?

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Beraz eztu izango

        alibiorik,

        gure biotzak bere

        egin gaberik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Fedez, ta amorioz,

        gu irabazirik,

        Jesus geratzen da

        konsolaturik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Ori eskatzen digu

        bere Aldaretik:

        billa dezagula

        gure onagatik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Iges dabillenak

        Jesusegandik;

        gero eztu izango

        zeruko aterik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Eztago munduan

        beste Biotzik,

        gureak artzeko,

        bere parerik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Biotzen Jabea,

        ar bitz emendik,

        guzien biotzak,

        bereagatik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Or iduki bitza

        bere aldetik,

        zeru eder orretan

        ondo gorderik.

 

                Eztago zerura, &c.

 

        Adora dezagun

        biotz guztitik

        Biotz santu ori,

        orañ, ta beti.

 

                Eztago zerura, &c.

 

 

JESUSEN BIOTZARI
BESTE KANTA, EDO ALABANZAK

 

        Jesus onaren Biotz maitea,

        gauza bat arren indazu:

        zugandik iñoiz aparta ez nadin,

        zuregan artu nazazu.

 

        Ezin du iñork esango, Jauna,

        eztakiela bidea:

        Soldaduaren lanza gogorrak

        idi ezkero atea.

 

        Kanpoko lore guziak baño

        ederragoa izanik:

        zergatik, nere lore ederra,

        zaude arantzaz beterik?

 

        Alde guztitik artzen zaituzte

        aranzak, eta gurutzeak:

        oiek dirade lur gaisto onek

        eman dizkitzu loreak.

 

        Idikirikan zure Biotza,

        sartu nai nazu zeruan:

        Zeru orretan nai det nik bizi

        orduan, eta puntuan.

 

        Sakramentuan katibu daukat,

        ai! nere Redentorea!

        amorioaz: ezta besterik,

        an preso daukan katea.

 

        Santuen gozo, Santuen sari,

        Santuen zorion guzia,

        Biotz onetan gorderik dago

        Santu guzien gloria.

 

        Amorioaz amorioa

        pagatzen bada munduan:

        zorionean ordaña naizu

        nigandik, Sakramentuan.

 

        Pena bat beti idukiko det

        len Zu ez ezagutuaz:

        atzerapenak aztuko ditut,

        aurrera Zu billatuaz.

 

        Orañdaraño ibilli banaiz

        Gurutzeagandik igesi:

        Gurutze orretan josirik nai det

        betiko zurekin bizi.

 

        Egondu bada nere biotza

        bizi guztian idikia:

        Zu artu, eta idukiko det

        beste guzienzat itxia.

 

        Au da, Jabea, ill arteraño

        ematen dizudan itza:

        au ausi baño lenago, Jauna,

        galduko nuke bizitza.

 

aurrekoa hurrengoa