www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ONDO KOMULGATZEKO EJERZIZIOA

 

        Konfesioa, Jainkoarekin batean, zure modura fede, ta borondate onaz egin ezkero, Komuniorako ondo prestatzen, zure alegin guzia ipintzu. Beste kezka guziak alde batera utzi, ta zure biotzean sar zaitez, eta zeruko Mai artan zer egin, edo nor artu bear dezun, txit ondo pensa ezazu.

 

 

IRU KONSIDERAZIO

 

        I. Konsideratu, nor datorren Komunioan zugana: Jesu Kristo Gure Jauna, Jainko, ta Gizon egiazkoa, eta bera dan guzia Hostia Santuan dator, ta ematen zatzu.

 

AFEKTOAK, EDO ORAZIOA

        O Zeruetako Errege, Jaun andi, nere Jesus maitea! Zu, ta nigana zerutik jatxi zera? Au zer da? Nori onelako gauzarik, zure amorioari baizik gogoratuko zitzaion? Izan diteke, ta fedeko egia da, nik, ta Zu, nere Jaun andia, Hostia txiki batean nere biotzean artu bear zaitudala! O Misterio guziz eskutatu, ta guziz miragarria! O amoriozko Sakramentua! Zer egin al dezaket nik, ezpada zure aurrean arritu, humillatu, ta nere biotzeko ateak zuri pozik idiki, nere animako ostatu pobre onetan Zu Erregerik andiena artzeko? O zeruaren garbitasuna nork lukean! O Aingeru, ta Santuen Espiritu guzia, ta Ama Birjiña zurearen birtuteak, Zu orañ bear bezala artzeko, nork litukean!

 

        II. Konsideratu, Jaun au norgana datorren. Zugana dator. Ta zu nor zera, edo zer zera? Kulpa, ta pekatuen leku itsusi bat, ta desditxaz alde guzietatik betea.

       

AFEKTOAK, EDO ORAZIOA

        Nere Jesus maitea! Egia da, ni pekatari galdu bat naizala. Baña, Jauna, Zu zera nere erremedio guzia. Atoz, bada, atoz miserikordia guzien Jabea: ordu onean atoz, zeruko Medikua, ni sendatzera, ta salbatzera: zure osasuna, ta biziera berria nere animari betiko ematera.

 

        III. Konsideratu ondo, Sakramentu onetan zertara datorren, Zure bearrik ezertako eztuela, amorioz, ta ondasunez bete, ta dator, zuri guzia ematera, eskatu, ta artu nai badituzu.

 

AFEKTOAK, EDO ORAZIOA

        Nere Jabe guziz aberatsa? Zure Ontasun kabu gabeak, ta zure eman naiak enpeñatu, ta erakarri zaitu zerutik lurrera, zure ondasunak zurekin batean niri emateko. O fabore paregabea! Badakizu, Zure diña ez naizala: ta alere orregatik zure amorioak zakarki nigana. Badakizu, zeren premia daudadan: txit bearra nago. Indazu fede bizi bat, esperanza firme, ta Karidade irazaki bat, Zuk naien dituzun beste birtuteakin, Zu nere animan ondo artzeko, ta aurrera obeto amatu, ta serbitzeko.

        Komunioa artzeko denboran, fedezko, ta amoriozko afektorik al dituzun bizien, ta beroenak egin bear dituzu. Komulgatzeko lekuan ondo jarrita arako Sazerdoteak barkazio, ta bendizioa Aldarean ematean, zuk ere ori Jaunari biotzeko eskatu bear diozu: Jauna eskuan artzen duenean, Sazerdotearekin batean, iru bider zuk ere esazu.

        Jauna, ez naiz ni diña, Zu nere etxean sartzeko; baña asko da zure itz bat, nere anima sendatzeko.

        Onela iru bider esan, ta Hostia, edo Forma Santua artzeko, debozio, ta modestiaz geldi geldi egon bear dezu: burua altxatu zuzen, begiak lurrean, edo itxi ta era onean aoa zabaldu, miñgaña piska bat atera, ta orrela komulgatu.

        Graziak emateko, Komunioa artu ta bereala leku on batean erara jarri zaite, ta atsegiñaz ez beste gauzari begiratu; ezpada zure Jaun andiarekin bakarrik debozioz, zure barrenean sartu: ta denbora prezioso orretan, zure begiak, beste sentidu, ta alegiñak barrena bildu, ta zure biotzera etorri dan Jesus maiteari eskerrak emateko, esan:

 

ORAZIOA

        Ongi etorri zerala, nere Jaun andi, ta nere guztia. O nolakoa dan zure amorioaren indar paregabea! Nori sekulan gogoratu, Jauna, zuk niri onelako faborea egingo ziñidala? Ai nere Jesus guziz ona! Ezin Jauna, ezin, bear bezala, ni zure diña izan! Ai ta zer etxe, zer ostatu pobrea, nere biotzean artu dezun! Baña Zu zera bakarrik zeruan, ta lurrean, nere guztia, edo nere Jaungoikoa: Zu asko zaitut bakarrik, ta zurekin nago txit aberatsa.

        Ea bada atozte barrena, atozte nere begiak, nere eskuak, eta beste sentiduak, atozte guziok, zuen Jabe amoroso oni ongi etorri ematera, ta guziak Jesusen Biotzean, ta beraren antzera santifikatu, ta biziera berri bat egiteko bear dezutena eskatzera. Zuen guzien erremedioa da bera. Nere memoria, adimentu, ta borondatea, atozte guziok batean, ta betiko zuen Jabea adoratzera, ta alabatzera.

 

AMA BIRJIÑARI, TA SANTUARI ORAZIOA

        Zeruetako Erregiña, Ama Birjiña, Santa Maria, nere Salbadore, ta Jaun andi onen Ama maitea: Zeruko Aingeru, ta Santuak, atozte, nere etxe pobre onetan, zuen Gloria guztia, nerekin batean, nere biotzean adoratzera, ta bedeikatzera, ta nere uts, edo falta guziak betetzera. O nere biotzeko Jaungoikoa! Zure Santu guziak beti bedeika zaitzatela niri egin didazun miserikordia, ta fabore onegatik. Ezer eztet, Jauna; Zuk dakizu nere pobrezaren berri: Zuri eskerrak emateko, zer eskeñi, edo agindu ez daukat, ezpada, nere biotz otz, edo ill au. Orra, Jauna, dana. Nik dedan, ta ni naizan guzia zurea da, ta ordu onean izan bedi betiko zurea.

        Ai Jauna! Zeñ gauza laburra, zeñ gutxi dan biotz bakar bat, ta ori añ epela, ta ezereza, nola dan nere au! A zeruko Santu, Aingeru, ta Serafin irazaki guzien Espirituak, ta munduan diran, ta al diran guziak nik banitu, zu beti adoratu, ta amatzeko! Guziak nai nikuke, ta diranak, Jauna, zuretzat: Zure amore onez guziak eskeñtzeko, ta eskerrak emateko.

 

ORAZIO, EDO ESKARIA

        Ea zeruko nere Etorkari aberats, ta emalle ugaria. Bada etzera ostatu pobre onetara alferrik allegatu, ta ez utsik nigana etorri; ezpada ondasunez beterik, nere Jaberik onena bezala: Ondo zure beartua nago. Badezu nigan, non zure doaiak ondo enpleatu. Ona, Jauna, zure oñetan, ta begien aurrean nere anima triste bearra: orra nere begiak, miñgaña, eskuak, ta beste sentidu galdu eragabeak: diranak zuk erremediatu, zure bendizioz bete, ta zure antzera egiteko.

        Nondik, eskatzen asi eztakit, Jauna. Zuk nere berri obeto dakizu, ta zuri gusto emateko, zer ondoen dagokidan. Zu serbitzeko, Zu amatzeko, zure borondate gozoa nere gauza, ta asnase guzietan beti egiteko, zure grazia indazu, ta orrekin aberats, ta zori onekoa beti izango naiz. Amen.

 

BESTE ORAZIO, TA ESKARIA

        Zeruko ondasun guzien Jabe, eztizut utziko, nere animaren etxe pobre onetatik irteten: eztizut utziko nigandik joaten ni utsa, pobre, ta beartua utzirik. Ez, Jauna, nere ostatu onetatik joango etzera, ni zure bendizioz bete artean, Guzien Jabe zera, ta eskeko guzien Ongillea badezu nigan ondo egin. Orra, Jauna, nere anima lur leorra bezala, zure euri gozoaren eske, orra ontzi utsa bezala, Zuk graziaz betetzeko. Badakutsu, zure antzeko humildade, pazienzia, karidade, modestia, anima, ta gorputzeko garbitasunaren zer premia andia daukadan: Orien gañean, bada, indazu zure bendizioa, nere biotz au, nere begiak, mingaña, ta beste sentiduak zure gustora zuzendu, ta moldatzeko. Zure Biotz santuagatik biotz berri garbi bat indazu; zure gisa biziera berri bat egiteko, nere alegin guziaz zuri jarraitzeko, zure borondatea, zeñean nere zoriona baitago, orañ lurrean egin, ta gero zeruan beti egiteko. Amen.

        Anima Christi, Orazio jakiña, Aita S. Ignaziok Ejerzizioetan usatua, berariaz bezala dator emen.

        Jesusen Anima santifika nazazu.

        Jesusen Biotza irazaki nazazu.

        Jesusen Gorputza salba nazazu.

        Jesusen Odola zure onez bete nazazu.

        Jesusen Biotzeko ura garbi nazazu.

        Jesusen Pasioa senda nazazu.

        O Jesus ona! Enzun nazazu.

        Zure Llagaen artean gorde nazazu.

        Zugandik irteten, utzi ez nazazu.

        Etsai gaiztotik libra nazazu.

        Nere eriotzako orduan deitu zadazu.

        Zugana etortzea agindu zadazu.

        Santu guziakin zu alabatzeko.

        Sekula guzietan, beti betiko. Amen.

        Erarik onena zuretzat, ta besteenzat bear dezun grazia eskatzeko, zure Jaungoikoa biotzean daukazun ordu ditxoso au da. Emen zure Aide, ta adiskide, ta besteenzat naizun guzia eskatzeko lekua, ta denbora. Fede ori bizitu, ta Komunioko ordu prezioso onetan alperrik ez egon. Emen zure erregu, zure eskari, ta proposituak, nai bezala egin, ta berotu biotzean.

        Emen kontuak zure Jaunarekin atera, ta ajustatu: zer birtute bearrena dezun, ta zeñ bizio zure agintari, ta etsairik andiena: orren gañean Jainkoari itza emateko, grazia eskatzeko, orren kentra biziro, ta alegiñaz peleatzeko. Ta atzeneko puntu au da Jaunak zugandik naien duena, ta Komunioari berari agindu, ta eskatu bear diozuna.

 

aurrekoa hurrengoa