www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

SAN FRANZISKO XABIERREN
BEDERATZIURRENA

 

        Santu onen Debozioa bere bederatzi egunetako, nola amar Ostiraletakoa Induljenzia andiakin Aita Santu Klemente Amabigarrenak onratu zuen. Debozio au, Nobenako era onetan gurekiko da guzien artean lenen, edo aurrenekoa: ta bearbada Euskarazko Nobenen artean lendabizikoa. Nobena onetan, bestetan bezala, dira abiso, ta egin bear diran obra onak: konfesatzea, ta komulgatzea, egunoro Meza enzun, ta beste orrelakoak: eta lenengo euskaraz egintzan bezala, era onetan egin dezakezu. Santuaren aurrean ziñatu, ta egizu

 

AKTU KONTRIZIOKOA

        Nere Jesu Kristo Jauna, Jaungoiko, ta Gizon egiazkoa, nere Kriadore, ta Redentorea: Zu zeranagatik, ta zeren amatzen zaitudan gauza guzien gañean: damu det, Jauna, damu det biotz guztitik Zu ofendituaz, propositu firmearekin, ez geiago Zu ofenditzeko, pekatuaren okasio guzietatik apartatzeko, konfesatzeko, ta ematen zadan penitenzia kunpiltzeko. Eskeñtzen dizkizut nere bizitza, obrak, ta nekeak nere pekatuen satisfazioan. Nola erregutzen dizudan, ala konfiatzen det zure miserikordia fin gabean, zure odol prezioso, pasio, ta eriotzagatik barkatuko dizkidatzula, ta emango didazula grazia ondo bizitzeko eriotzako orduraño, ta betiko. Amen.

 

SANTUARI EGUNOROKO ORAZIOA

        San Franzisco Xabier gloriosoa, Indietako Apostoloa: Jainkoaren gloriarako, ta zure onrarako bada, guk iristea nai deguna, ta Bederatziurren onetan eskatzen deguna alkanza zaguzu Jaunagandik grazia au: ta ezperen gure eskaria zuzen ezazu, ta eska zaiozu guretzat ondoen dagokiguna, beraren gloriarako, ta gure animen probetxurako.

 

LENENGO EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko Aingeru guzien Jauna, zeñai gizonak gordetzea agintzen diezun: eskeñtzen dizkizugu Espiriru Soberano oien merezimentuak, ta zure Serbitzari San Franzisko Xabierrenak, zeña bere garbitasunagatik aingerutzat iduki izan zan, ta zeren Aingeruak bezala, gorputz, ta animako peligro askotatik gizonak gordetzen zituen. Arren iguzu zure Apostolo santuari eman ziñion anima, ta gorputzeko garbitasuna, baita ere Bederatziurren onetan eskatzen dizugun grazia, zure onra, ta gloriarako. Amen.

        Emen iru Pater noster, ta iru Abe Maria errezatzen dira, ta gero urrengo

 

EGUNOROKO ORAZIOA

        Aita San Franzisko Xabier Santu guziz andia, aur txikien aotik zure alabantzak ateratzen dituzuna: Jesusen odol preziosoagatik, ta Birjiña Maria Jainkoaren Ama santaren Sortze garbiagatik, zure karidade andiari erregutzen diogu, Jaunagandik akantza diezagun, gure eriotzako ordua datorrenean, gure biotza beregandu dedilla, ta munduko gauzetatik alde egin dezala, beraren amorio irazaki batera, ta Zeruko bidera: orañdaño gaizki erabilli gaituzten gauzak utzirik, alegin guziaz billa dezagun, ta osoro arki dezagun gauza bakar, ta bear ura, zeña dan ondo illtzea, eta pakean atsedetea Ama Birjiñaren anparoan, Jesus bere Seme bedeikatuaren Biotzean, ta gure Jaungoikoaren laztan guziz gozoan, ta zure presenzian, zeñen erreguz grazia au uste degun. Baña Jainkoak gu bizitzea nai duen artean, eske gaude, gure Bitarteko txit maitea, erregu zaiozula, bizi gaitean gu, ill bear degunak bezala, zure birtuteai jarraituaz, ta gure Jaunaren borondatea beti egiñaz, emengo eriotza Zeruko biziaren atea izan dedin: eta azkenik alkantza zaguzu Bederatziurren onetan eskatzen dizuguna, Jainkoaren gloriarako, ta gure onerako bada. Amen.

        Orañ bakoitzak bere konfianza, alegin guziaz, pizturik Santuari eskatuko dio nai duen mesede, edo faborea. Gero Santuari ori obeto eragiteko, esaten da San Franziseo Xabier-ek berak Jentil-en konbersioagatik egunoro egiten zuen orazioa.

        Aita Eterno, Gure Jainko, gauza guzien Egillea: Oroi zaitez, Zuk bakarrik infielen animak ezerezetik zure antzera egin ziñituela. Begira, Jauna, nola zure desonran bezala, infernua oriezaz betetzen dan. Akorda zaite Jesu Kristo zure Semeaz, aiek gatik bere odola emanik ill zanaz. Ez, arren, Jauna, utzi, zure Semea; ta gure Jauna infielen artean geiagoren geiago ofenditua izan dedilla ezpada zure Santuen, ta Eleiza zure Semearen Esposa bedeikatuaren erreguz bigundurik, zure miserikordiaz oroi zaitez, ta gaistoen usuera, ta idolatriaz azturik, ezagu-erazo zaiezu Zu bialdu zenduen Seme Jesu Kristo, zeña dan gure osasuna, ta betiko bizia, zeñagatik libratzen, ta salbatzen geran; berari gloria sekula guzietan. Amen.

        AÑA. Hic vir despiciens mundum, & terrena triumphans, divitia coelo condidit ore manu.

        V. Justum deduxit Dominus per vias rectas.

        R. Et ostendit illi Regnum Dei.

 

OREMUS

        Deus, qui Indiarum gentes B. Francisci Xaverij praedicatione, & miraculis Ecclesiae tuae aggregare voluisti: concede propitius, ut cuius gloriosa merita veneramus virtutum quoque imitemur exempla. Per Dominum nostrum.

        Bigarren egunean, ta besteetan orobat egiten da Nobena au, ezpada bigarren Orazioa, zeña da urrengoetatik bat.

 

II. EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko, Arkanjel guzien Jauna, zeñai zure gloriarako, ta gure onerako egitekorik andienak agintzen dieztezun: eskintzen dizkitzugu Espiritu eragille oien merezimentuak, ta zure serbitzari S. Franzisko Xabier-enak, zeña egintzenduen zure gloriarako, ta anima askoren salbaziorako Mandatari. Arren iguzu grazia, zure borondate santuak agintzen dizkigun gauza guziak ondo egiteko, baita ere Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure onra, ta gloriarako bada. Amen.

        Iru Pater noster, ta iru Abe Maria, ta beste guzia, lenengo egunean bezala.

 

III. EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko Prinzipadu guzien Jauna; zeñak beste Aingeruakin batean, argituaz, erakutsiaz, eta aginduaz, gure onari begiratzen diote, Zuk agintzen diezun bezala: eskiñtzen dizkitzugu Espiritu zeloso oien merezimentuak, eta zure serbitzari San Franzisko Xabier-enak, zeñak berez, ta bere Dizipulo, ta lagunakin, Aingeruak bezala, argitu, ta konbertitu zituen Erreino asko, ta orietan guziz anima asko. Arren iguzu, Apostolo Santu onek animen salbaziorako iduki zuen zelo, ta Egarria, ta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun grazia, zure onra, ta glozia andienerako. Amen.

 

IV. EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko Potestade guzien Jauna, zeñai emn ziñien demonioak lotutzeko esku andia; eskeñtzen dizkitzugu Espiritu guziz poderoso oien merezimentuak, eta zure serbitzari S. Franzisko Xabier-enak, zeñek zeukan gorpuz, ta animetatik demonioak ateratzeko indar paregabea. Arren iguzu zure grazia, gure etsaien tentazio guziak garaitzeko, eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure onra, ta gloria andienerako. Amen.

 

V. EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko, Birtute guzien Jauna, zeñakin egiten dituzun zuri dagozkizun mirari guziz andiak: eskeñtzen dizkitzugu Espiritu miragarri oien merezimentuak, eta zure serbitzari San Franzisko Xabier-enak, zeña egintzenduen Miragille berri bat, Apostoloen señale, ta milagroak berrituaz, jende berri askori zure Legea erakusteko. Arren iguzu Santu onen humildadea, zeñarekin ainbeste milagroren artean billatzen zuen bakarrik zure onra, eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun grazia zure gloria andienerako. Amen.

 

VI. EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko Dominazio guzien Jauna, zeñak beste Aingeru, zu Probidenziaren Ministro guzien aurretik dauden, berak zure borondateari sujetatzen dirala, ta ori egiteko beti prest daudela: eskentzen dizkitzugu Espiritu andi oien meritoak, eta zure serbitzari San Franzisko Xabier-enak, zeña askoren agintari izanik, zegoen beti zure ordekoen bean, aietata zure Majestadeari begiratuaz, eta aien aginde, ta esanak beti egiñaz.. Arren iguzu grazia zure ordeko guziai, zuri bezala, obeditzeko, eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure onra, ta gloriarako. Amen.

 

VII. EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko Trono guzien Jauna, zeñetan zauden zure gloriako trono, ta zure Majestadearen jarlekuan bezala: eskeñtzen dizkitzugu Espiritu guziz altu oien merezimentuak, eta San Franzisko Xabier, zure gloriaren trono, ta zure Izen santua jende askori eramateko ontzi ditxoso eskojituarenak, zeñak munduko gauzak utzi, ta bere burua ukatu zuen, Zu bakarrik bere biotzean artzeagatik. Arren iguzu grazia zugatik munduko gauza guziak utzitzeko, ta zugan bakarrik atsedeteko; eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun mesedea, zure onra, ta gloria andienerako. Amen.

 

VIII. EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko Kerubin guzien Jauna, zeñak jakintasun guziz aundiaz apaindurik dauden: eskertzen dizkitzugu Espiritu jakinsu oien merituak, ta zure serbitzari S. Franzisko Xabier-enak, zeña jantzi, ta betezen duen jakintasun miragarriaz, ta zure misterio eskutatuak erakutsi ziñiozkan, berak anima askori zure fede, ta legea agerteko. Arren iguzu zure bildur santua, ta jakintasun egiazkoa dana, eta gure ejenplo, ta itzaz besteai guk zure legea gordetzen erakastea, eta Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure onra, ta gloriarako. Amen.

 

IX. EGUNEKO ORAZIOA

        Gure Jainko, Serafin guzien Jauna, zeñak amorio txitez irazakiaz amatzen zaituzten: eskeñtzen dizkitzugu Espiritu zure amorioz bete oien merezimentuak, eta San Franzisko Xabier, Serafin baten gisa zure amorioan irazakiarenak, zeñak benzitu zituen, ezin esan alako nekeak, ta biziaren peligroak, Zu amatzeagatik, ta ezagutu gabez ofenditzen zinduztenak Zu ama zinzaten. Arren iguzu grazia, amatzeko Zu gure Jainko, ta Jaun bakarra, eta al ditugun guziak zure amoriora erakartzeko: baita ere Bederatziurren onetan eskatzen dizugun faborea, zure gloriarako. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa