www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESU KRISTO GURE JAUNAREN
PASIOA EUSKARAZKO BERSOETAN

 

Jesusen beraren Biotz Maitesuari
Biotzarekin batera ofrendazen dio
A.S. Ignazio Loiolakoaren Seme

 

                Emezortzigarren bersoa

                Pauso bakoitzaren ondoren

                berriro esan diteke

 

Jesu Kristori kendu ezkero

Bekatuakin bizitza,

Baldin ezpadet negar egiten,

Arrizkoa det biotza:

Guziok lagun,

Kanta dezagun

Bere penazko eriotza.

 

Mundua baño lenagotikan

Señalaturiko eguna

Alderatu zan obratzekotzat,

Gizonaren osasuna;

Argia bera

Alde batera,

Besterik egun illuna.

 

Ostegun Santu afal ondoan,

Bere lagun zituela

Jesusek iru Diszipuluak,

Itz egin zien onela:

Triste nago, ta

Lo ori bota,

Egizute emen gaubela.

 

Jetsemaniko Hortu santuan

Auspaz lurrean jarririk

Eskatzen zion, libra zezala

Aitari, Kaliza artatik:

Jesus penatzen,

Odolez ustzen,

Eta eztet nik negarrik?

 

Izerdi otza arpegian, ta

Biotza penen artean,

Triste anima, gorpuza larri

Agoniako tranzean;

Baña ala ere

Zegoan firme

Aitaren borondatean.

 

Juduak Judas lagun arturik,

Etorri ziran iarunzen

Nazarenoa deritzan Jesus

Emen ote da arkitzen?

Judas orduan

Bake moduan

Dijoa musu ematen.

 

Zenbat dirade Judas bezela

Kristoren adiskideak,

Kanpotik laztan, barrendik saldu

Autsirik bere legeak?

Ha Kristau falso

Animo gaizto

Bekatari traidoreak!

 

Eranzun zuen Jesus maiteak:

Zeiñen billa zatozte ona?

Ona emen nago, ezta besterik

Naiko dezuten gizona:

Juateko eztet nik

Soka bearrik,

Ez eldu lagunok gana.

 

Eskuetatik lotu izan zuten

Guzioen libertadea,

Zergatik au zan nere onean

Jaunaren borondatea,

Ala urratzeko

Anbat urteko

Bekatuaren katea.

 

Diszipuloak, beren Maisua

Zutenean ala ikusi

Bakar bakarrik bera utzi ta,

Juan zitzaizkan igesi:

Pedro zetorren

Bere ondoren,

Bañan au ere urruti.

 

Badaramate Jerusalengo

Sazerdoten aurrera,

Diszipuluen gañean, eta

Doktrinan kontu artzera:

Kaifas gaiztoa

Aurrenekoa

Asten zaio itaunzera.

 

Ez tek nik, dio Redentoreak,

Predikatu ezkutuan,

Ageri zan nere doktrina

Sinagogan, ta Tenploan:

Ez niri galde,

Asko dirade

Enzun nautenak munduan.

 

Respuesta aditu zuen bezela

Soldadu batek bertari

Gora darama bere besoa,

Eta dirauko Jaunari:

Ikas dezazun,

Nola eranzun

Berriz Pontifizeari.

 

Esan, ta egin ematen dio

Bere arpegi ederrean

Belarrondoko portitz bat, zeñek

Ezarri zuen lurrean:

Eta Zeruak

Daude lotuak

Au ikusten dutenean?

 

Noizko dirade, Aita Eternoa,

Tximistak, eta arraioak,

Ez erretzeko an bereala

Esku ain sakrilegoak?

Aingeruak, ea,

Atozte, ega,

Non dituzute egoak?

 

Baldin nik gaizki itz egin badet,

Errazoe eman ezazu;

Bañan ezpadet, dio Jesusek,

Ezertan ere erratu,

Zergatik arren,

Itz egin arren

Onela tratatzen nazu?

 

Indazu Jesus biotzekoa,

Zeure sufrimentu ori,

Jakin dezadan, nola penetan

Emango dedan arpegi,

Barkaturikan

Biotzetikan

Etsairik andienari.

 

Damu det Jauna, biotz guzitik

Zu ofenditu izana,

Ez ez geiago bekaturikan

Nere Jaungoiko laztana,

Lar da kulparik,

Betoz argatik

Pena oriek nigana.

 

Sua zegoan eskapean, ta

Pedro su artan berotzen,

Zerren biotzak amodioan

Otz asko zion sentitzen:

Su arren keak

Bere begiak

Negarrez bete zituen.

 

Zerren ollarrak etzuen eman

Bi bider bere soñua

Non iru aldiz ukatu zuen

San Pedrok bere Maisua:

Ezta besterik

Okasiotik

Ateratzen dan pagua.

 

Kaifasek berriz galdetzen dio,

Eginik juramentua,

Esan zadazu, Jesus, bazera

Mesias prometitua,

Ala ezpada,

Zertako izan da

Engañatzea mundua?

 

Baziakian Jesusek nora

Zijoan konfesioa;

Billatzen zuen kondenatzeko

Kaifasek okasioa,

Eta arekin

Nai zion egin

Iltzeko akusazioa.

 

Ala ere baietz eranzuten du

Aitari begiraturik;

Bai ta Kaifasek ere deadar

Soñekoak urraturik:

Blasfemoena

Da onen pena,

Ya dago kausa eginik.

 

Jaikitzen dira Konziliotik,

Eta artzen dute bidea

Amargurara non Pilatosek

Zedukan bere etxea:

Zan Erromako

Denbora artako

Juduen Presidentea.

 

Juezak dio, emango badet

Gizon au eriotzara

Ekazkitzute kausa Justuak:

Ezpadirade, zertara

Narabilzute,

Eramazute

Or Herodes aurrera.

 

Aita Eternoaren Jakiundea

Dauka munduak zorotzat,

Argatik dio Errege orrek

Janzi tunika zuri bat:

Bestela nola

Zeruko estola

Erosiko zan zuretzat.

 

Esan zioten Pilatoseri

Juduen Sazerdoteak

Uste al dezu ez ditugula

Guk ere gere legeak?

Blasfematu du;

Merezi ditu

Eriotza, ta azoteak.

 

Onek esan du, izanik Arotz

Pobretxo baten Semea,

Dala Jaungoikoaren Seme, ta

Judeako Erregea:

Iltze ezpadezu

Etzera ez zu

Zesaren adiskidea.

 

Gura zukean Juezak Jesus

Eriotzatik libratu,

Zergatik bere inozenzia

Ondo zuen ezagutu;

Bañan Juduak

Zeuden itxuak,

Etzioten permititu.

 

Eriotza bat egin ta, dio,

Dago Barrabas karzelan,

Nor nai dezute, Nazarenoa,

Edo a libra dezadan?

Da kostunbrea

Bat libratzea

Zeuen Pazko egunean.

 

Ozta aotik atera zuen

Asi ziraden deadarrez:

Libra ezazu Barrabas; bañan

Jesus Nazarenoa ez:

Orrek bear du.

Ondo penatu

Abe batean dolorez.

 

Berriz galdetzen du Pilatosek:

Bañan zer kausa eman du?

Israeleko Errege bada,

Esatea da bekatu?

Aiek deadar

Errege Zesar,

Ori Gurutzean ifintu.

 

Justiziako lege guziak

Utzirik alde batera

Salbadorea kondenatzen du

Kruelki azotatzera:

Zeru altuak

Ze dekretuak

Datoz ortikan lurrera!

 

Jaungoiko ura, zeñek dadukan

Mundua lorez janzirik,

Deskorteskiro bere erropak

Tunikaraño eranzirik,

Larru gorrian

Egun argian

Utzi zuten lotsaturik.

 

Nora zerate gaba, to odeiak,

Illuntasuna non zera,

Nola etzatozte Birjinearen

Seme eder au estaltzera?

Ola Eguzkia

Zeure argia

Bidal ezazu atzera.

 

Bost milla azote, eta geiago

Loturik kolumna baten

Asi ziraden iru borreru

Bere espaldetan ematen:

Ibai bat nola

Ala odola

Abiatu zan itxurtzen.

 

Arriak, eta Salbadoreak

Biak alkar ziruditen,

Zergatik etzan onen aotik

Sentimenturik aditzen;

Marmolak berak

Golpe kruelak

Zituztenean sentitzen.

 

Pilaretikan biziro Jauna

Soldaduak eskaturik,

Dijoazkio adoratzera

Burlaz Errege eginik

Bere Koroa

Aranzazkoa

Buruan agitz josirik.

 

Mantu zatarra soñean, eta

Kanabela bat eskuan:

Onela Jesus tratazen zuten

Bekatariak munduan.

Mundua bera

Redimitzera

Jauna zijoan orduan.

 

Jesus onela ikusi, eta

Pilatos errukiturik,

Dio berriz: nik eztet arkitzen

Gizon onegan kulparik

il ezazute

Nai badezute

Erroman ezta legerik.

 

Aiek deadar: Jauna dalako,

Pilatos beldur bazera

Datorkiela geren animai

Orren odola gañera:

Ezkera ardura,

Gere kontura

kondena ezazu Grutzera.

 

Juez gaiztoak Sazerdoteen

Esana egiteagatik,

Publikatzen du sentenzia bat;

Ez iñork okerragorik;

Ala ere nai du

Libre gelditu

Jaungoikoaren odoletik.

 

Alfer alferrik Presidentea

Garbitzen dituk eskuak,

Juez justutzat iduki azan

Hipokritori munduak:

Loiturik ago;

Bañan geiago

Hi baño ere Juduak.

 

Grutze batean mundu guziko

Bekatuak zituela

Abiatu zan Kalbariora

Jesus lapur bat bezela:

Artu Gurutzea

Au da bidea,

Galduko gera bestela.

 

Salbadorea pausu bat ere

Ezin emanik aurrera

Arbola astunak azpiraturik

Benzutu zuen lurrera.

O bekatua

Zure pisua

Karga guzia zu zera.

 

Ezin bakarrik eraman zuen

Zalako guztiz astuna,

Eta argatik eman zioten

Zireneoa laguna:

Ditxazko gizon

Zerade, Simon,

Nork leukake zure eguna!

 

Bide onetan zijoanean

Kalbarioko mendira,

Bere Semea kontenplatzeko,

Ama zegokan begira:

An dira penak

An tormentuak,

Martirioak an dira.

 

Ama Birjina aflijitua

Itxi itzatzu begiak

Estali zaite, aingabe ere

Asko darama Semeak

Tormenturikan;

Bat ere itzikan

Eztizu utziko negarrak.

 

Bidaltzen ditu Amak begiak

Semearen ikustera;

Bañan biotzak sufritu ezin ta

Biurtzen dirade atzera:

Datoz argatik

Begietatik

Biotzak itz egitera.

 

Semearenak esaten dio:

Badakizu Ama maitea

Asko sentitzen badezu ere

Onela ni ikustea:

Bestela ezin

Zeruarekin

Egingo dala bakea.

 

Nere Aitaren borondatean

Zeurea bedi daukazu,

Aren esanak narama: Agur,

Bendizioa indazu;

Nere ordeaz

Bekatariaz

Kontua zeuk idukazu.

 

Zoaz nere Seme maitea, Amak,

Iltzera ordu onean;

Banan nola ni utzi nai nazu

Bakardade ain tristean?

O nola bai nik,

Eta ondo pozik

Jarraituko nizukean.

 

Salbadoreak onela penaz

Eginik bide erdia,

Beronikaren karidadeak

Kendu zion izerdia:

Obra onen pagu

Jaunak uzten du

Pinturan bere arpegia.

 

Zeramazkian bere laguntzen

Jerusalengo Alabak

Penaren andiz begietatik

Urturik beren biotzak;

Eta eurakana

Biurturik Jauna,

Dio: Ai emakumeak!

 

Arbola eze au erre badu

Bekatuaren su garrak,

Nola eztitu abrasatuko

Su orrek egur igarrak?

Ez niri negar,

Eztet nik bear

Bekatuari negarrak.

 

Eldu ziraden Kalbariora,

Non zeuden prest borreruak

Mundu guziko Egilleari

Josteko oinak, ta eskuak,

Ikusi zezan

Bigarren Adan

Arbola artan munduak.

 

Nork ditu esku oiñ orietan

Burniarekin idiki,

Gorrotoak, edo Amodioak

Odolezko lau iturri?

Bularretikan

Ate eginikan

Amodioa da ageri.

 

Belzez janzirik ezkutatzen du

Zeruak bere arpegia

Lotsagatikan gelditzen dala

Gorriturik Illargia:

Gau illunean

Zegoanean

Altuena Eguzkia.

 

Austen dirade arriak, nola

Daude biotz osorik,

Abe batean dolorez iltzen

Gere bizitza ikusirik?

Bekatariak

Gora begiak

Negar iturri eginik.

 

Gogotik negar egingo ditut

Jarririk zeure oiñetan,

Nere Jaun ona, zaitudalako

Ifini Gurutze:

Daukat damua

Zu ofenditua

Gauza guziez gañean.

 

Izanagatik, Jesus maitea,

Nere bekatua andia,

Preziosoa da zeure odola,

Au dakidala balia:

Piedadea

Nere Jabea;

Jauna miserikordia.

 

aurrekoa hurrengoa