www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristabaren bizitza (2. arg.)
Agustin Kardaberaz
1760

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

BIGARREN PAUSOA

KONFESIO JENERALA,
EDO PEKATU GUZIEN
KONFESIO ON BAT EGITEA

 

        G. Konfesio jenerala egitera nor dago obligaturik?

        E. Lenagoko Konfesioak gaizki egin dituzten guziak.

        G. Pekaturik iñoiz ere ixildu eztuenak, egin dezake Konfesio gaistorik?

        E. Bai, A¡ta, zeren damu, edo egiazko propositua askotan falta dan.

        G. Konfesio askotan emiendarik batere etzuenak, propositu ori bazeukan, edo ongi konfesatu zan?

        E. Geienean, ez Aita.

        G. Zergatik, bada, baldin berari baderitza, propositua iduki zuela?

        E. Zeren emiendarik ezpada, aozko proposituak, baña ez obrazkoak izan oi diran.

        G. Pekatuz beterik dagoen batek nola egin dezake Konfesio jenerala?

        E. Naiarekin, edo gogotik deseatzen duela.

        G. Eta bururik, edo memoriarik ozta iduki arren ere bai?

        E. Bai, Aita, borondatea badauka, ta alegiña egiten badu.

        G. Bere pekatuaz akordatu, edo oroitzeko, zer egin behar du?

        E. Alegiñezko Esamen bat, bakoizaren bizimodua danez.

        G. Ta beste konfesioetan isillik utzitako pekatuak konfesatzea, asko izango da?

        E. Ez Aita: orietan konfesatuak ere billatu, ta berriro konfesatu bear ditu.

        G. Zergatik, bada, len konfesatuak badauzka?

        E. Zeren orobat dan, nola konfesatu ezpalitu.

        G. Damu, ta propositu artzeko zer bide, edo medio da onena?

        E. Jainkoarekin eraldizka erretiratu, berari erregutzera, ta zenbat ofenditu dezun pensatzera.

 

EMENDIK DATORRENA

        Baldin zure igaroko urteetara, ta konfesioetara begiak biurtzen badituzu bearbada ikusiko dezu, zu salbatzeko konfesio jenerala egitea txit premiazko gauza dezula. Begira ondo, orietan pekaturen batzuek, edo zirkunstanziak, nola diran aurtasuneko zure lagun, edo ideakin egindako pekatu itsusi, edo gauza desonestoak, lotsaz, edo jakiñik utzi ziñituen, estali, edo gutxitu: ta oietan ta geroz orrela egiñetan, konfesio andi jenerala da txit bearra. Begira denboraren batean, edo konfesio askotan emienda, ta propositu eragille gabe ibilli zeran, bizio, oitura gaisto, edo okasioren batean sarturik: ta oietan konfesio jenerala da premiazkoa.

        Baña demagun orrelakorik izan ez dala: zure gaztetan zer kontu, edo juizio egiten zenduen, damu, ta propositu egiazkoa zer zan, ta Penitenziako Sakramentu au noiz zan? Ta konfesio aiek nola joango ziran? Konsidera zaitez, bada, zure eriotzako orduan, eta konfesio jeneral bat egin naiko zendukean. Begira, bada: nola ordu ura egien ordua dan, ala da gaitz, edo neke askoren ordua: ta Pater noster bat ondo errezatzeko, ozta egongo zeranean, pekatu guzien konfesio au egitea soseguz, erraz izango ezta.

        Orrez guztiaz ere, Konfesore oitu, ta jakinsuaren iritzi, edo juizioan, puntu onetan egiaz eskrupulosoa bazera, konfesio jeneralak eztu zurekin itzegiten, ta zure Konfesoreari onetan obeditu bear diozu, nai ezpadezu, zure onerako dana, zure pozoi biurtzea. Beste gañerakoai Santuak asko akonsejatzen die, batez ere deboziozko biziera berri bat asitzeko. Onetarako S. Franzisko Sales-ek dio: Konsideratzen det txitezko probetxosoa asiera honetan izango dezula, ta konfesio jenerala egitea, alegin guztiaz agintzen dizula.

        Ezin au egingo dezula, pensatzea, deabruaren lazo bat, anima asko nasturik daukatziena, da. Jainkoak ez dizu agintzen, pekatu guziaz oroi zaiteala, ezpada oriez akordatzeko zure alegiña dagizula: ta ori zure aldetik egin ezkero, milloi bat pekatu aztuagatik, Konfesioak alde orretatik peligrurik eztu. Ondo presta zaitezke era onetan. Ar ezazu lenengo Mandamentua, gero bigarrena, ta besteak: orrela zure biziko pauso, ta okasioai jarraituaz zoaz, zazpi urteetatik amabostetaraño: amabostetik ogeiraño, ta beste zure urteetan: Zenbat gezurrezko juramentu, gutxi gora bera illean, edo astean, egin zinduen.

        Kontu, edo numero jakiñik onela ezin atera badezu, daukazun duda esazu, edo zer oitura zenduen, al dezun bezala, ta asko dezu ori. Beste Mandamentuetan, ta zure urteetako pekatuetan, kontu ori bera egizu: ta beste betarik ezpadezu, edolarik zure eskuotako bearra egiten dezun artean. Bigarrena: orrez gañera, egunen batzuetan zure biotzean sartu bear dezu, Jainkoarekin bakarrean pensatzera, Jaunaren ofensa zer dan, ta zure pekatuak zenbat kosta zitzaizkan, nola oriekin Zerua galdu, ta infernua irabazten dan: edo egiazko damu, ta propositura obeto, ta geiena mugitzen zaituen konsiderazioren bat. Ta zuk bearren dezuna, ta Jainkoari geiena eskatu bear diozuna biotzeko damu au da.

        Begira emen ondo: Anima engañatu asko bezala izan bear ez dezu: oien antsia guzia, da desbutxatzea, edo pekatu guziak esatea, ta geroz, beste egitekorik eztala, uste dute. Konfesio jenerala egitea, bada; bertatik artu gabe, Kristabaren biziera berri on bat egiteko, bear diran bide, ta neurriak, anbat da, nola zimenduak ateratzea, etxea ez jasotzeko. Nagitasun aitzakia gabea; ta are geiago emen, Zeren Konfesio jenerala berez dan zimendu bat, birtuteen etxea jasotzen, ta aurreratzen, asko laguntzen duena, berekin dakartzien probetxu, ta frutu andiak gatik.

        Konfesio jeneralaren frutuak dira: Animari bere salbaziorako ematen dion lotsa, ta bildur santua; Jainkoarekiko ezaguera, ta esker ona; ta lengo konfesioetako arantza, ta kezka askotatik libratzea. Konfesio jeneralak errazago, ta seguruago dakar, ta ematen du egiazko damu, ta propositua, biotza lasaitzen du, espiritua bizierazotzen du, grazia geitutzen du, ta pena gutxitzen du, Jainkoaren asarrea gozatzen du, pake, ta konsuelo andia lajatzen du: azkenik Konfesio jeneralak bitoria oso bat demonioagandik alkankatzen du, urrengo ejenploak esango dizun bezala.

        Bona-ko errian izan zan Andre bat Aleida zeritzana: bizitzan txit gaizki Sazerdote batekin amanzebaturik. Beñ batean, kanpotik etxera biurtu zan; ta orra non adiskide gaisto ori bere burua urkaturik arkitu zuen. Arako triste-ura ikusi zuenean, negarrari, ta deadarrari eman zion: Ai, Aleida, Aleida! Zer da au? Ai ene ditxagabea! Ai! Ire pekatu itsusi guziak Jaunaren tribunal aserrean irten ditun. Onenak egin du, ta onek erremediorik eztu; nik bai. Jainkoaren abisoa den au: bera billa dezadan, ta penitenzia dagidan. Erioak begiak gorri. Esan ta egin, ta gogotik artu zuen. Zegoena zegoen lekuan utzi, ta infernuko etxe artatik iges joan zan, Zeruaren billa, ta Konbentu batean sartu zan: Eriijioan penitenziazko, ta deboziozko bizimodu santu bat artu zuen.

        Deabruak enbidiaz Aleidaren biziera berria ezin eramanik, gau, ta egun persegitzen zuen beti. Askotan guziz izugarria agertzen zitzaion, golpeka botatzen zuen lurrean, ta beñ putzu batean ito nai zuen. Erremedio santuak ematen ziozkaten: batak Gurutze aren señalea egiteko, besteak ur bedeikatua botatzeko; baña orrez ere ezin libratu zan. Erlijiosa zar batek esan zion, demonioa agertzean, Abe Maria deadarrez erreza zezala. Ala egin zuen. Arako demonioak, Abe Maria aditu zuenean, saieta batez josi balute bezala, ariñ iges egin zuen esanaz: arraio gaistok erre dezala izi ori erakutsi diñan aoa. Geroz ere agertzen zitzaion, baña urrutitik.

        Azkenik Jainkozko Gizon batek esan zion: Aleida: Konfesio jeneralik iñoiz egin badezu? Ez, Aita, eranzun zion. Bada; nere konsejua ar ezazu: pekatu guzien konfesio on bat orien egiazko damu, ta proposituaz egizu; ta seguru demonioetatik libratuko zera. Ala izan zan. Aleida txit ondo prestatu zan, ta Konfesio jenerala egitera zijoala, demonioa bidera irten zitzaion, ta deadar egin zion: Nora oa Aleida: nora oa? Aleidak eranzun zion: Noa, Jainkoaren aurrean nere burua lotsatzera: ta iri burua ausi, ta lotsatzera. Bildur gabe bere bidean joan zan, demonioa miru itsusi baten gisa zerraikiola: Konfesio jeneral ori bear bezala egin zuen: eta non betiko demonioetatik libratu zan, oiek geiago atrebitu etziran, ta Aleidak animako pakea arkitu zuen.

 

aurrekoa hurrengoa