www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Arranegi
Eusebio Erkiaga
1958

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Arranegi, Eusebio Erkiaga. Itxaropena, 1958.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ATADIAN

 

        Ene jaioterri kutuna, iñoiz neurtitzez goretsi izan arren, noizbait itz lauez ere, ederresteko zorra neban gogotan artua.

        Ipuin edo elebarri onen gertaleku, Lekeitio ta bere mugak dira; toki-izenak bai egiazkoak dira, baiñan jazokunak eta lagunak asmaurikoak. Ildako batzuen izenak aitatzen dira, batzuk goragarriak diralako oso, ta besteak, gomutan izan ditugulako.

        Oraintxe, Euskera beste izkuntzen menpean eta euskaldunen zabarkeriz gero ta galtzenago dogun egunotan, gure mmintzaira zaarrean taiuturiko lan apal au dot opari xume ta urri; maitetasunez betea, ostera.

        Bere izkuntza nai ezik, aaztutzer ta galurren dauan Euskal-Erri gaiso onengana, isuri begi Jaunak bere erruki azkenik bagea.

1950 uztaillean

 

aurrekoa hurrengoa