Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002

 

 

AITORRA

 

Poeta natorkizu

—handikeria ote?—,

ene gogoan bahetutako hitz xumeak larrazkeneko lore-sorta gisa eskaintzen.

 

Poeta etorri ohi natzaizu

olerki bat burututako guztietan,

nahiz izendapen hutsal horretatik —badakizu— herraz aldendu izan naizen betiere.

 

Baina inoiz aitortuko ez dizudan arren,

poeta nauzu,

poeta,

paperik eta tintarik gabe,

mutu,

ezer idatzi ez

edota hitzak aliritzira lerrokatzen baditut ere.

 

Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002