|
Uretan idatziak
EZ HARRI ETA EZ HERRI
Ez harri eta ez herri, Gabriel,
dagoeneko euskal munduak ez du ezer zahar ez du
ezer berri, salbu eta lukurarien hamaika interes zerri.
Sarri.
ez beti neurri,
bada, gurean
makina bat hitz larri,
amets zelaiaren ongarri,
ezpainetara bezain sarri
lokamuts ilgarri
bilakatzen direnetakoak bakarrik.
EUSKAL HERRI! ABERRI! ATZARRI!...
zenbat eta zenbat ustezko lokarri,
hitz ustel, huts, apaingarri!
Ez euskal eta ez herri,
Gabriel,
baina, gainerakoan, bai, denetik larregi!
Itxaropena baino ez,
Gabriel,
itxaropenaren egarri!
Eta, betiere, bihotz-minaren dei...
gogoangarri?
okaztagarri?
Uretan idatziak |