|
Uretan idatziak
URETAN IDATZIAK
Poema-uztarketa hau
urez
idatzia izan da
uretan.
Ur-jauzi baten soinupean jaiorik,
errai-poemok harri jaurtikiak sortu uhinak bezain leunkiro dostatu dira
gero
istilean,
zentrutik zabaldu-urrundutako biribil isiletan,
Eta zalantza izpirik ez da
elur-urtze garaiko uriolak baino lehen
desagertuko direna
betiko,
oroimen ezaren surtan erreak.
Uretan idatziak |