Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002

 

 

REQUIESCAM IN PACE

 

Iraganaren eta orainaren seme

naiz. Etorkizunean ere haiena naizate

 

Iraganak erakutsi bideetatik barrena

nabil. Orainak agintzen didana dagit.

 

Aurrekoek utzitako lurraldea

dut gune. Hura ereinda uzteko itxaropenak narama.

 

Antzinatik datorkidan mintzairan

dihardut.Arestian jaurtiki irainak besterik ez dantzut.

 

Behinolako zuhaitz-belar berdeak erreta

dakuskit. Basamortuaren irudi malmutzak oratuta noa.

 

Ene lagunek bere

naukate. Etsaiek erdeinuz narabilte.

 

Maitasunak, gorrotoak, herrak zulatutako bizihobian natza.

 

Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002