Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002

 

 

ISURKAI-MIN

 

Utzidak

hirekin bat egiten!

Utz

hiregan urtzen,

utz,

ene baitan bada ere!

 

Isurkari bilakatu,

inon,

idurizko ontzian

hertsirik

lotuta bezain konprimatuta

aske egon ahal izateko.

 

Utzidak

zorion bidea hartzen!

Higan ardotzen! Heure baitan murgiltzen!

Barnetik kanpokoa

esperantzaren berdeaz tindatuta atzemateko,

hontzaren eta saguzaharraren gidatzeko,

ni bezalako

battel noragabeen

kriseilu

bihurtuz, berunezko ur-hodeietan idazteko:

 

                              Izargi

                              isurkarian!

 

                              Izardi

                              ortzian!

 

Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002