|
Uretan idatziak
UBI SUNT?
1
Non dira, Alexandro, zure oste leialak?
Non, hogeita hamar mila oinezko ausartak?
Non, lau mila zaldizko haizea baino azkarragoak?
Non dira berrogeita bi mila ezkutari kementsuak?
Non, arerioen aurkako garaipenak harrotzen zizkizutenak?
Non dira, gizon gisa, banan-banan irudikatuak?
Non, Alexandro bihurturikgoratuak?
2
Non dira, Alexandro, zure konkistetan akabatutako etsaiak?
Non, esklabu hartu zenituen haurrak?
Non, zure gudarosteek bortxatu emakumeak?
Non, erre zenituen herriak?
Non, arranditsu xurgatu zenituen odolak?
Non dira,Alexandro?
Zein oiroimenek ditu gordeak?
3
Non dira emazteak, non lagunak?
Non, haurdun alargunduak?
Non, gurasoak eskuzabal eskeini zizkizuten seme-alabak
Non dira, non, zure itzal handia mamitu zuten arimak?
Zein poetak kantatuko ditu haien ekintzak?
Zein Plutarkok ehunduko ditu haien bizitzak, nortasunak, familiak?
Ubi suntAlexandro? Ubi sunt?
Uretan idatziak |