|
Uretan idatziak
NEGUKO ARRATS HOTZETAN
Neguko arrats hotzetan,
udako sargorietan
azkal-uzkal dihardut
harrizko bobeda zarbailduko kapera honetan,
Galdez,
etorri ohi diren guztiak legez,
peitu erantzuna dut xede.
Hemengo argitzalak zango-lepoak harrapaturik,
egunez egun
ezagunago ditut aurpegiz
franko monje edankide.
Gure arteko agur-solasak,aldiz,
—idazteke darraiten erlijio-arauak kari—
isiltasunaren bokalera isurtzen dira beti
deblauki
Zinez erakargarri,
nork bere otoitzak aletzeko giroa dario
harrizko bobeda zarbailduko kapera izarniarazleari.
Uretan idatziak |