|
Uretan idatziak
ENDLESS DREAMS
Paradoxak ditu maite gizakiak
eta itzalgaizka dabilen oro du erakargarri.
Urtez urteko zoriontze errituak betetzean,
bere buruaren jabeago agertzen da gizona,
bizi-aldia urte gehiagoz hornitzen uste doakio
eta, iduriz —hala aldarrikatzen baitu berak!—, denbora ere metatzen,
Baina paradoxak maite dituen gizakiak
paradoxak maite ditu, ez etsipen-zama goibel-larriak,
itzalgaizka dabilenaren erakargarritasuna
itzaletik aterarazteko gaitasuna bada ere.
Denbora-errituak betetzen dituenetan,
leihoaz bestaldetik begiratzen dio gizakiak bizitza hastanduri,
gero eta iristearrago baitu
leihakumeak hersteko garaia.
Paradoxak ditu maite gizakiak,
batez ere bere buruari lakatza sartzeko egoki direnak.
Uretan idatziak |