Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002

 

 

INDIA: SAIO DODEKAFONIKOA HIRU MUGIMENDUTAN

 

 

                  1

 

Ehun mila

mundutik joanik!

Ehun mila gizaki

haur,

emazte,

agure,

gizon!

Hamaika puskatan leherturik!

Bizi beharrean, hilik,

Gizarte (?) aurreratuak (??) eragindako bizitz-omen-etxetan lurperatuak!

 

Diru-goseak, botere-gogoak gizatasun ezak eraikitako etxeak:

garaiak                                                      —espazio aprobetxamendua dela eta—

azalera gutxikoak                                                —errentabilitate irizpidea kari—,

albait jende gehiena pilatzeko pentsatuak,                          —ekonomi arrazoiak—

gaizki eta ziurtasun neurririk gabe burutuak                —merkatuko materialeak!—

haize bolada huts batek botatzeko modukoak!            —naturaren indar naturala!—

 

Mendebaldearen hondamendiak

Indiaraino zabalduak ditu bere beso-ezpainak,

irudiz maitekor

zinez basati,

beso itotzaileak,

ezpain xurgatzaileak!

 

Izpiritualtasunaren aberrian,

sufritzen dakien tokian,

Urtetan, mendetan, miseriak eta oinazeak jasan izan dituen lekuan,

Irripar zintzo eta lasaia kutsatzen duen jendearen herrian!

 

Lurraren orroea!

Orroe eskerga eta izugarria,

gorpu-sortzailea

soil-soilik!hirugarren mundua» denean!

 

Prentsak, telebistak, irratiak...

oro

hondamendiaren irudi-eskaintzaile,

triskantzaren samintasun-erakusle,

mendebaldearen eskupekoen

eta azken orduko laguntza eta elkartasunaren berri-emaile

zoriontsu

eta doilorl

 

Mendebaldeko tele-ikusleon kontzientzia-lasaigarriak,

odol eta suntsipen irrika-asegarriak!

Gizakion karitatezko senaren berpiztaileak:

lurrak gizakiak irentsi bitartean,

egongelako besaulkian

afari «globalizatua» (pizza, hanburgesa) irentsi ahala,

mendebaldeko senar-emazteei hamarmila pezeta X bankuko Z kontu-korronte

solidarioan

sartzea erabakiarazten dietenak!

 

«Gizagaixoak!

Urrikal gakizkien!»

 

 

                  2

 

Hondakin eta arruietan,

ezin arnastuzko usain kirastuen artean,

haur baten eskua ageri.

Bizirik,

nahiz gangrenak zango-mozturik

utzia,

eta madarikazioaren egunak

gogo-buruan

izua

iltzatua,

 

Irri gogoak galdu zitueneko eguna,

gurasoak, familia, lagunak betiko joan zitzaizkionekoa,

bizirik bezain ezindurik gertatu zenekoa!

Jainkoen haserre latzaren eguna,

Itxaropen gabeko harrien ulu eta marrumena!

 

Indiar haurra,

hanka gabe ere,

bizitza jarraipena xede,

etsipenari eginez aurre

eta sendagaitzeko arima-zauriei muzin,

drama gordin,

ahaztezin,

betirakoa

bere baitan,

beretzat,

gordez

 

 

                  3

 

Turismo bidaiatik ekarri argazkian,

muturrean,

monumentu —ze pena!— lurrikarak? gudetako batek? hondatuaren irudia

hondatzenago duen —bera gabe, hobe!— haurra,

ile goiz urdindua,

mutildurik,

zarpaildurik,

gogo-samina —ezin begiz ikus!— ultzera odoltsu bilakaturik,

hanka-zango-has,

eskua, bizirik,

iraupen-txanpon-eske

doi luze,

irripar zintzo-lasaia

ezpainetan

nekez!

 

Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002