Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002

 

 

OTOITZA

 

Ameriketako indioa,

erreserbatan zaudena,

santu izan bedi zure izana,

taberna zokotan,

ardotan,

wiskitan,

alkoholetan

garbitzen duzuna...

etor bedi zure erreinua.(erreinu ote

lau belar txar hazteko laga dizuten eremua?)

 

Brasileko mutikoa,

fabelatan sortua,

etxe ziztrinik ere ezagutu ez duzuna,

kraka arnasteko indar aski baino uzten ez dizutena...

 

Bosniar gizagaixoa, ugandar besagabea,

Etiopear gosetua, afganistandar idortua,

Edonondar jasankorra..,

egin bedi zuen... nahia?

suzko botila hustu horren ipurdia agertzean!

Eta zuen jainko abstemioek barka diezazuetela

bizirauteko indarra damaizuen edabe bakarrerako jaidura!

Amen.

 

Uretan idatziak
Patxi Salaberri

Kutxa, 2002