|
Santa Kruz
Azken hitza
Algarreki bizitze hau Entzün eta ikusirik; Joanen gira Santa Kruz Hobeki ezagütürik.
Gizon gogorra izan zen, Bena ere beti xüxen; Hareki bizi izanek Hortakoz züen maite üken.
Botzik lagüntzen zütüan Esteiari, behardünak; Herrian bizi zirenak, Gero ere indianoak.
Bakoitxaren biziari Lehenta emaiten züan; Eta berea askitan Üken züan galtzekotan.
Besteena ez bezalako züan Bere güdüerabilka. Gizon apürreki han hor Zoan etsaiaren joka.
Ohi züan erraitea Zumalakarregireki Aitzinetik agitüa Hala zateala haieki.
Bekaixti beit ziren Karlista bürüzagiak, Haren egotxi beharrez Hitzartü ziren güziak.
Gure züen gana jiteko Nabasitarzünarentako, Parka galtatzen deizüegü, Eta egin hütsentako.
Hona herria
Errepika Nork ez dü ezagützen Santa Grazi? Ahüine, Orriren artean bizi. Xoradüra, osagarriren azi, Hona jitea beit da irabazi.
Sartzen ahal zidee heben, Gure arroiletan barnen; Ehüjarre ikus arren, Kakueta mira lehen.
Gero ikertü beharra Gure eliza zaharra; Berritü eta bizkarra Eman dizagün indarra.
Egün hoik ützirik bazter, Gogoeman herritarrer; Oroer dükegü esker Guri sogiten düzüen ber.
Bakoitxak jakin dezala Herriak nahi düala, Oraiartino bezala, Beti iraün hala hala.
Santa Kruz |