Santa Kruz
Junes Casenave

1992

 

 

Zazpigerren jelkaldia

 

(Jelki Santa Kruz, hurean gorderik).

 

 

         Santa Kruz (kanta)

Heben kinta txarrean niz,

Hur hotzak hartürik;

Lüzatzen bada orano,

Ez neinte egon bizirik.

 

Ene Ama zelükoa

Ene lagün hel zakitzat!

Zin egiten dit joaitea

Misionist Amerikalat.

 

(Aingüriak sar).

 

         Aingürüak (kanta)

Maria zelüko Amak

Entzün dizü zure deia.

Hebentik elkiko zira

Nork egin liroke peia?

 

Bazter horik ützi aitzin,

Behar dükezü egin lan;

Karlista lagünak berak

Dütükezü beti tranpan.

 

(Aingürüak joan).

 

(Sar Untzueta, esküin).

 

         Santa Kruz (agertüz)

Santa Kruz apeza düzü

Ikusten ezin bestean;

Har nezazü zurekilan

Eta ezar beropean.

 

(Sar Madina anderea, Gainzaga nausia, Gainzaga anderea).
(Untzuetak eraman Santa Kruz besteer bürüz).

 

         Untzueta (mintza)

Baganakizün oroek

Gainti hoietan zinela;

Etsaia errabiatürik

Orotan da zure bila.

 

         Madina anderea

Esperantxa, Jauna, heben,

Azkar dezazüla etxek;

Beren etxen zütüe

Hartüko Gainzagakoek.

 

         Gainzaga anderea

Hainbeste egon ondoan

Errekako hur hotzean,

Tziauri arren bero zite

Eta zerbait jan gustüan.

 

(Eman jatera).

 

         Gainzaga jauna

Elorrion den harpean,

Egonen zira gorderik;

Gure semeek zirate

Behar bezala zaintürik.

 

         Gainzaga anderea

Jauna harritürik nago

Bizi beit zira orano;

Arren gurekilan zaude

Ontsa bixkortü artino.

 

         Santa Kruz

Züen artean, zelüan,

Sendi dit ene bürüa;

Hala zainkatü naizüe

Nola artzainak antxüa.

 

(Sar Pildain güdaria, esküin).

 

         Pildain mintza

Botzik gütüzü jakinik

Salba zirela ihesi;

Otoiztü dügün Mariak

Deigü hori ardietsi.

 

         Santa Kruz

Egün hoberen haidürü,

Zoazte Iparraldealat;

Urruela jauna ganat,

Banoa ni ere harat.

 

(Oro joan).

 

 

ĞIhesiğ (kanta)

 

Etsaiarekilan

Sartü nintzan gerlan;

Lotsa gabetarik,

Borrokan hasirik,

Gaü egünak oro

Igaraiten harro.

 

Hürrün ala hüilan,

Ene armekilan,

Lagünak kantüan,

Güdükatzen nintzan;

Indar bat banüan

Gaitza bihotzean.

 

Bena egün batez,

Bortüak traukatzez,

Etsai esküetan

Ez erortekotan,

Joan nintzan berez,

Abiatü atünez.

 

Etsaia gaiztürik,

Beit zagon bildürik,

Gainti orotarik,

Ni üngüratürik

Hantik elki nintzan

Eta ihes joan.

 

Ediren nütüan

Jente honak bertan,

Sütondo xokoan,

Txinkor arraultze jan,

Berotü ondoan

Gaü ezti igaran.

 

Haiek jakin züen

Arrixküen hartzen.

Begiratü nündüen

Behar zeno etxen,

Artoski zainkatü

Behardün ürgaiztü.

 

            Errepika

      Ihizlariak ondotik, orkatza

      Basati sartzen da oihan beltzean;

      Ihesiak, adixkide etxean,

      Betohil gordatzen dü bere atza.

      Ala dela bizitze latza!

 

Santa Kruz
Junes Casenave

1992