|
Santa Kruz
Hogeitalaugerren jelkaldia
(Jelki Egaina Jesuita, Aranobegi indianoa, Oihanlili
Santa Kruz Jinik da ene goihentza Indianoen erdian; Botzik niz hilen beit niz San Iñazio lürrean.
Oihanlili Zoin maite üken gütüzün Gük ahatz ez genezake; Hunki egin badeigüzü, Egari düzü bai neke.
Aranobegi Gureki egon zirade Hogeita hamabost urtez, Indianoak bezala Orotan bizi izatez.
Santa Kruz Enetako, lür hontako Misionist lanetik landa, Hileko nizan egün hau Grazia handiena da.
Egaina Hala da: egin dütüzü Segür lan Kandi handiak, Kolonbian bai Jamaikan, Betez Jinkoak nahiak.
Santa Kruz Jinkoaren nahia zen Beti ene boztarioa; Ele eta eginetan Eman diot bere balioa.
Oihanlili Eüskal Herriarentako Hanitx borrokatü eta Badakigü gure gana Jin zinen hitz eman eta.
Santa Kruz Gerla garrazki egin dit Ez errege batentako, Bena Elizarentako Bai Eüskal Foruentako.
Eskerrak ere zor dütüt Loiolako Iñakiri; Zahartü eta hartü nai, Jesuita herrokan jarri.
(Sar Aingürüak eta kanta).
Lotü zinen borrokari, Frütü eman Herriari, Ebanjelioko lanari Ber garra ere ekarri.
Aspertü dütü Jinkoak Züntüan gose beroak. Indiano salbatzekoak Ezin ütz zure gogoak.
Ezagütü düzü neke; Ez orai izan ahalke; Ekürü egon zaiteke Üken dezazüla bake.
Santa Krüz kanta
Eüskaldün beit gira ere Eskerrak eman Jinkoari Gero eta haboro niz Etxekirik Herriari.
Ene mutilen berriek Lagüntzen naie hiltzen; Egünez egün, taigabe, Jinkoari estekatzen.
Haier igorriko deiet Soka lüze bat zelütik; Hari azkarki lot eta Igan ditean hartarik.
(Hil, eraman).
Santa Kruz |