|
Santa Kruz
Hamekagerren jelkaldia
(Jelki Arana jenerala, Urdanpilleta jenerala,
Lojendio Bahi ekarten deitzüet Bai Santa Kruzen arreba, Eta Sasiain apeza, Hain maite düan osaba.
Arana Anaiak bere borroka Guri kuntre ütz artino, Ez haite hebentik elki; Arren egonen hiz preso.
Urdanpilleta Gü Azkoitian haidürü, Bera aldiz Azpeitian; Gü Azpeitian haidürü, Hau Ernialde gaintian.
Ezin hatzamanez gira; Behartüko zion etsitü. Hi bertan erhoko haigü, Güdüka üzten ez badü.
Josefa Santa Kruz Ene askatzeko dütü Eginahalak eginen; Bena Manuel xüxen beit da Ez dü Herria saldüren.
Erhaiten banaizüe ere Harek zütüe garaitüko; Jente xehea maite dü Herriak dü lagüntüko.
(Oro joan).
Santa Kruz |