Santa Kruz
Junes Casenave

1992

 

 

Hamabigerren jelkaldia

 

(Jelki Santa Kruz, Esteban Indart,
Zinkunegi, Eizagirre, Maria mezülaria eta lagünak;
hiru presoner estekirik, esküin).

 

         Esteban Indart

Ustegabe hatzamanik

La Libertad kolonela,

Arameleko zübüan

Askatü düzü berala.

 

         Santa Kruz

Nahi neieri erakutsi

Ez girela haien lotsa;

Ez nizala ere nihaur

Uste düen bezain basa.

 

         Eizagirre

Haatik behar ginizün

Etsaiak bezala egin;

Oro bahi begiratü,

Arreba libratü aitzin.

 

         Esteban Indart

Hoik soldadoak zütüzün;

Ez zitakean bahitü;

Haien hiru adixkide hoik

Tolosan dütügü hartü.

 

         Santa Kruz

Muinagorri, eta Egues,

Eta Garakoetxea,

Anartean ez dükezüe

Orano libertatea.

 

(Mariani).

 

Zoaza liberalen gana,

Errezü hor dütüdala;

Bizirik nahi badütüe,

Ene arreba aska dezaela.

 

(Maria paseia, exkerreko bortala joan, san Josefareki).

 

         Maria

Nausia, hona arreba;

Eman dizüe neke gabe;

Zuretako hitza hitz dela

Ez zütüzün jakingabe.

 

         Josefa

Hatsarretik banakizün

Ez nündüzüla ütziko;

Asmatzen hasten zirade,

Traba bat sortü ordüko.

 

         Santa Kruz

Hebentik beharzü galdü,

Iparraldealat joan.

Nihaurk lagüntüko zütüt

Bizi zitean bakean.

 

(Oro joan).

 

Santa Kruz
Junes Casenave

1992