|
Santa Kruz
Hogeigerren jelkaldia
(Jelki Santa Kruz, Kaperotxipi, Arbelaiz,
Urruela Lizarraga jaunak dütü Artoak iaurri zureki. Oroek behar düzüe Joan aitzina algarreki.
Valde-Espina Hortarako ütz niroke Ene zanko hau moztera. Lizarragareki lehia Bakearen egitera.
Santa Kruz Nik jadanik erran diot Haren menpeko nizala. Haatik hiru baldintza hoik Bete behar dütüala.
Izkiribüz ken epaia; Ütz bekitzat güdariak; Agert gezürrak direla Hedatü salakeriak.
Kaperotxipi Eta hau deizü ordüan Ihardetsi Lizarragak: Kofesatü, meza eman, Ez beste lanik apezak.
Valde -Espina Aitzindarien meneko Jar ezazü zure bürüa; Utz ezazü bühürtzea; Hau erregeren manüa.
Santa Kruz Nik gogoa emaiten dit Eüskaldünen bideari. Indarrak eskentzen ditit. Herriaren biziari.
(Urruela, Valde-Espina joan.
Santa Kruz Ez tirorik hoier bürüz, Gurekilakoak dira; Ez date gure ogena, Nahaskeriak badira.
Arbelaiz Etsaiari bürüz beno, Jin dütüzü gure gana; Lizarragari zor leikio Heben zehaldi bat hona.
Santa Kruz Leheneko Karlistadan Dakizüena agitü zen. Egün hala zateala Beti erraiten neizüen.
Jadanik galdürik gira, Gure altekoek saldürik; Bakoitxa gure gaintialat Joan gitean oraidanik.
(Oro joan).
Santa Kruz |