Santa Kruz
Junes Casenave

1992

 

 

Hogeitahirugerren jelkaldia

 

(Jelki Liborio Karmelitarra, Karlos errege, esküin).

 

         Liborio

Santa Kruz hastio düzü,

Herra diozü bihotzean.

Zer ote egin ziniro

Hor bazünü aitzinean?

 

         Karlos

Ezpata zorrotz honeki

Arrunt trauka nirokezü.

Nik eman manüetarik

Ehiki baztertü düzü.

 

         Liborio

Jaunak bere kürütxetik

Etsaier züan parkatü:

Arren kirixti bezala

Zük ere parka izozü.

 

         Karlos

Ogenen parkatzea da

Kirixti eginbidea:

Beraz hitzemaiten deizüt

Haren bizirik üztea.

 

(Liborio joan bortala; Santa Kruz sarreraz;
Erregeren esküari pot eman).

 

         SANTA KRUZ mintza

Badakit hügü naüzüla;

Bena bizi bazirade,

Eni zor deitadazüla

Erran nahi neizün ere.

 

Zure gana hanitxetan

Jiten ziren erhaileak;

Zazpi izan dira, Jauna,

Tirokatü dütüdanak.

 

         Karlos

Jaun Apeza, parka otoi,

Aingürü begiraria,

Aitortzen deizüt zonbatetan

Barnetik nizan hunkia.

 

(Santa Kruzi pot eman).

 

         Santa Kruz

Zonbait dira üngürüan

Zure etsai handienak;

Haiek zütüe inganatzen

Erraitez nahi dütüenak.

 

         Karlos

Zük ontsa argitü naüzü;

Orai ikusten dit heben

Ez düdala zerbütxari

Zü beno hoberik üken.

 

(Liborio eta Karlos joan; sar Mendizabal apeza).

 

         Mendizabal

Agur, ene adixkide;

Ordüan üzten gütüzü.

Indianoer Berri Hona

Oihüstatü nahi düzü.

 

         Santa Kruz

Ene hitza eman neion,

Aramaion Jinkoari,

Ameriketan lotzea

Misionist lansailari.

 

         Mendizabal

Aski bihotz üken düzü

Holatan ni bazter üztez,

Aspaldi josi günüan

Bien adixkidantza moztez.

 

         Santa Kruz

Güdü gizon izan nüzü

Eüskal Herriaren maitez,

Ameriketarat banoa

Ene gogotik ez galtzez.

 

Eüskal Herriak beit deitzat

Gogobihotzak hartürik,

Joaiten niz maitarzün minez

Bai oritzapenez beterik.

 

(Biek egin besarka; joan).

 

Santa Kruz
Junes Casenave

1992