|
Santa Kruz
Bederatzügerren jelkaldia
(Jelki Don Karlos VII. errege, Santa Kruz, Valde-Espina
Don Karlos Horra heltürik zaigüla Güdü hasteko püntüa, Eüskal Herria lot bedi, Behar indarrez düntüa.
Valde-Espina Errege nik biltzen ditit Zük erran manüak oro, Lehen beno lehen ere Ditit jakineraziko.
Dorregarai Abiatürik gütüzü Eüskal Herrian jadanik, Iparraldeari bürüz Müga zaintzen dügülarik.
Lizarraga Gipuzkoan bereziki, Dorrontsorok egin dü lan, Beit daki herrialdeak Zer hontarzünak dütüan.
Belasko Bizkaia ere prest dago Emaiteko eskükaldi; Ez dü behar bazter ützi Zeren beit dü ahal handi.
Santa Kruz Gipuzkoan nahi dügü Larderia alte jarri; Indarrak azkartü eta Güdariak ontsa hezi.
Oilo Nik gaüzak ikusten ditit Santa Kruzen arabera, Bestalditan ez bezala Hots arren borrokatzera.
Don Karlos Etsaiala joan saheska Ez batbatetan güdüka; Bürdüin bideak jauzeraz Eta taigabe zirika.
(Oro joan; jelki Satan eta Asmodeo).
Asmodeo Santa Kruzen trabatzeko Ündülgütsü zira, Satan; Arreba bahi beit dago Liberalen esküetan.
(Satanak dantza eta joan).
Santa Kruz |