|
Santa Kruz
Hamahirugerren jelkaldia
(Jelki Santa Kruz, Makatzaga Orioko erretora,
Makatzaga Aia hartü behar dügü; Han gotorgüne bat egin. Hori segürta dezagün Gerlan barnago joan aitzin.
Lizarraga Gü ere aitzindariak Algar hitzartü gütüzü; Uste dügü behar dela Itsasbide bat zabaltü.
Santa Kruz Nik ez dit ontsa ikusten Jartea güne batetan. Jada gordagia badügü Arixulegi bortütan.
Lizarraga Santa Kruz, gure manüak Behar dütüzü jarraiki; Zure lagün gütükezü: Zük jo zure indarreki.
Santa Kruz Ez dit aski tirokeirik: Nola joan güdükala? Goit genetzake etsaiak Armaz bagünü ahala.
Najera Has zure borrokaldia Eta ekürü egürük; Behar dütüzünak oro Igorriko dütügü gük.
(Lizarraga, Najera joan).
Santa Kruz Mutilak, beti bezala, Goitüko dügü etsaia; Ez üken arren düdarik, Arma dükegü nasaia.
Makatzaga Hona güdari saldo bat: Hegoaldetik horra dira. Segür Lizarraga daite, Jiten gure lagüntzera.
(Sar Loma, Moriones, Urdanpilleta jeneralak eta etsaiak, exker).
Moriones Orai bürüz bürü gütük, Hona Santa Kruzen aldi; Egün leher eginen dük Orokietaz orit hadi.
Santa Kruz Ez güntüan Orokietan; Heben güdari haütüak! Ago! han izan baginen Galdüko zünütüen güdüak.
Loma Lizarragak koditü hai; Oso üngüratürik hiz. Sarri diagü garaipena Goraipatüren azaliz.
(Sar Maria mezülaria, paseia).
Maria Ez lagüngoarik egürük; Lizarragak jo dü Itziar. Armarik ez zaizü jinen; Zihaurk ikus zer xede har.
(Maria paseia, joan).
Santa Kruz Ene haurrak, bil indarrak; Jo ezazüe esküin, exker. Egizüe ahal bezala, Bizi elkitzen giren ber.
(Egin güdüka, etsai zonbait erho,
Urdanpilleta Hau boztario dügüna: Santa Kruz lehentze goitü! Bena galtze üken dügü, Bera ihesi joan zaigü.
(Oro joan; lagün hilak eraman; etsai hilak ziloalat).
Santa Kruz |