|
Santa Kruz
Hemeretxügerren jelkaldia
(Jelki Santa Kruz, otsoa, Kaperotxipi,
Arbelaiz Endarlatzako hiltzetzaz, Lizarraga gaiztü düzü. Gaüza horren epaitzeko, Auzialat deitzen zütü.
Santa Kruz Lizarraga jenerala Lotürik da guntzetan. Hobe lüke lagüneki Agertzea güdüketan.
Otxoa Liberalek bezala düe Zure omena zikintzen, Zernahi bortizkeria Düzüla han hor hedatzen.
Otegi Sakramentüen sokorria Ükatzen düzüla diozüe; Bena nik erran dezaket Gezürra sakatzen dizüe.
Santa Kruz Bego egia agert dadin. Karlos errege oker doa; Eüskaldüneki behar dü Hartü bide hobeagoa.
Kaperotxipi Ozetarik abiatürik, Araotz herria gainti, Abadiñon, Elorrion, Egiten deizüe batzarri.
Kattalin Ataunen eta Lazkaon, Jentea da kantan jarten; Zeinützüliaren dangaz Boztario erakusten.
Beasainera heltzen zira, Jenülea da haidürü. Gaihaje egiten deizüe Aranatzez zinka, oihü.
Santa Kruz Amorebieta güdükan Zer egin züen aitzindariek? Auziala nik bezala, Agertü behar düe denek.
Lizarraga, Dorregaraik Utzi nündüen nihaur Aian. Epaitürik izan bite Horik ere güdülauzian.
(Oro joan; Satanak).
Santa Kruz |