Santa Kruz
Junes Casenave

1992

 

 

Hamazortzigerren jelkaldia

 

(Jelki Santa Kruz, Kaperotxipi, Kruz Otxoa, Hilario,
Xabalo txülülaria, Xango dantzaria eta lagünak, esküin;
Benabides, Garzia lotenantea, Endarlatzako karabineroak, exker).

 

         Garzia

Karabineroak oro

Endarlatzako tinian;

Noiz hona jinen ziraen

Haidürü gira batian.

 

         Xango

Zoko hortan tinkatürik,

Lagüngoarik ez egürük;

Desara llabürrik gabe,

Porrokiko zütüegü gük.

 

         Basabides

Ez deüs ürrüntzütü tzarrak,

Gük zütüegü erhoko;

Egün hau igaran gabe,

Saien arakei üzteko.

 

(Egin güdüka; Karabineroak gibel. Santa Kruz eta lagünak han egon).

 

         Hilario

Ez zinkakee hortik abia;

Eman itzagüzüe armak.

Gorritüko dü sarrixe

Bidasoa züen odolak.

 

(Karabinero batek oihal xuri bat altxa).

 

         Santa Kruz

Bürüak küpüxten dütüe

Orai karabineroek.

Hüilant gitean hen ganat;

Armak apaltürik etxek.

 

(Armak apalt; gero karabineroek tiroka eta Xango erho).

 

         Santa Kruz

Hori da itxuskeria

Güdarien eretzetik.

Herrokan jar denak oro;

Erho itzazüe bixtatik.

 

(Oro erhaiten, etsaiak sar ziloan).

 

         Xabalo

Ene lagün hoberena,

Dantzari haütüa, Xango!

Badüketa aski hatsik

Jagoiti txülülatzeko?

 

(Eraman Xango hilik).

 

 

Kanta txülüla, atabala

 

            Errepika

      Maskarada, Pastorala,

      Dantza, herriko bestala

      Josten da beti txülüla

      Eta ere atabala.

 

Txerrero ala gatüzain,

Enseinari bai zamalzain;

Satanen ere dira zain,

Oro beit dütüe beren gain.

 

Txülülak bere hüstüa

Airez aire joiten düa?

Atabalak dü bildüa

Bere jauzi haütatüa.

 

Arrano, belatxa, biak

Gora behera zelütik;

Gure bi sonü joileek

Dantza jelkitzen lürretik.

 

Xuri, berde eta gorri,

Bai beltz, urdin ala hori,

Ungürükan dira ari,

Oro beit dira dantzari.

 

Zeren düen, algarrondozka,

Püntü, frisat eta jauzka,

Emaiten aitzina pika,

Gora aranatzen zinka.

 

(Satanak).

 

Santa Kruz
Junes Casenave

1992