Hamazazpigerren jelkaldia
(Jelki Urdanpilleta jenerala, Loma, Nabarra, Gorria, exker).
Loma
Gure karabineroak
Endarlatza jauregian
Azkar dira plantatürik
Santa Kruz han jo nahian.
Gorria
Halere kasü emazüe,
Hain da gizona haxeri.
Ikusiak ikusirik,
Badakigü haren berri.
Urdanpilleta
Han diren gure gizonak,
Güdülari trebatüak.
Ez dirade haien beldür;
Ontsa ere armatürik.
Handia
Bena entzüteak berak
Lazdüra bat deit ekarten,
Santa Kruz ez da lehentze
Oroen goitzale jarten.