Santa Kruz
Junes Casenave

1992

 

 

Hamabostgerren jelkaldia

 

(Jelki Lizarraga, Dorregarai eta lagünak, esküin).

 

         Lizarraga

Apezen egitekoa

Eliza barnean dago;

Jada Erromara jo dit

Santa Kruzen salatzeko.

 

         Dorre Garai

Güdalaitzindari bakoitx

Ikusten düe Gipuzkoarrek;

Herrian honartzen dizüe

Bai goraipatzen güziek.

 

(Santa Kruz sar bi lagüneki, esküin).

 

         Lizarraga

Ekarrarazi zütügü,

Jaun Apeza, gure gana;

Bergaran gure ondoan

Zirate nausi lehena.

 

         Santa Kruz

Ekintzetan nüzü laket

Batere ez jargietan.

Ene lanbidea düzü

Ene gizonen erditan.

 

Montserrat kolonelari

Ediren deiot paper bat:

Nola fida? Nahi naizüe

Züek tirokatü orozbat.

 

         Dorregarai

Zure Aiako oldarra...

Ez zen hola egin behar.

Bazanakian han zela

Primo de Ribera azkar.

 

         Santa Kruz

Züen manüa düt nik bete;

Züek naizüe han ützi.

Jinkoari esker deiot

Begiratü beit nai bizi.

 

         Lizarraga

Zure erhaitea ere

Honartü düe Liberalek.

Zük egin abrekeriak

Aipatzen dütüe oroek.

 

         Santa Kruz

Ez dirade nihaurtarik;

Erregeren errana da...

Zure üngürüan, Jauna,

Aileditiarra nausi da.

 

Zurekilakoak dira

Ohointzari lotü;

Hortakoz Amilibiak

Oloak eraiki dütü.

 

(Santa Kruz eta bi lagünak joan).

 

         Lizarraga

Bühürri dago Santa Kruz;

Ezin daite iholaz bil.

Oroer nik diozüet:

Gizon horrek behar dü hil.

 

(Oro joan).

 

Santa Kruz
Junes Casenave

1992