|
Santa Kruz
Zortzigerren jelkaldia
(Jelki Arbelaitz, Kaperotxipi idazkaria, Magaertza, Roteta,
Kaperotxipi Hona hilabete zonbait Iparrean hürrüntürik, Santa Kruzeki girela Güdükatzera lotürik.
Mugaertza Lehen bi sarraldietzaz Gure aita argitü eta, Orai etsai tzar horiek Handi ükenen düe zarta.
Arbelaitz Zer arren! Etsaientako Gogorrago behar lüke; Lagün dütüen oroer Lotsa gabe eman neke.
Mugaertza Ontsa gaztigatzen dizü Herriaren salzalea; Ikara barrasta dago Orotan salazalea.
Arbelaitz Oloak eraiki eta Zale dütüe ahazten; Pegesa hoiek nik uste Ez düe beldürra hazten.
Roteta Gihaurk ere badakizügü Nausiaren bihotz hona; Nahi lüke ejerki bildü Gaztigatü behar düana.
Kaperotxipi Gützaz arrenküra dago, Hain maite gütüala eta; Aho batez egiazki Deitzen dügü gure aita.
Roteta Leher eginik nündüzün Zaintzale nintzan gaü batez; Utzi nindizün lotzera, Kantüan bera zain jartez.
Xango Gureki dükegülarik Eginen deiogü batzarri; Laket beit zaio berari, Presta gitean dantzari.
(Xango dantza, Xabalo txülülari, Tolosa tabalari). (Oro joan).
Santa Kruz |