|
Santa Kruz
Bigerren jelkaldia
(Jelki Santa Kruz, Urrutikoetxea nausia, Urrutikoetxea
Santa Kruz Liberal ihiztariek Üngüratü düe etxea; Kapitainak manüa dü Egün ene bahitzea.
Urrutikoetxea anderea Erabaki bat arruntaz Hartü behar dügü orai; Etsaiak arrano balde Kanpoan dütügü erpai.
Urrutikoetxea nausia Horien aztaparretan Ahalaz, Jauna, ez eror. Ea, ikus dezagün arren Nolatan aburreil igor.
Santa Kruz Uste dit behar dükedan Zure jauntsiekilan joan; Apeza sotena gabe Elkiko da behinkoan.
(Biak joan; agert Lorenzo kapitaina, Gonzalez, eta soldadoak).
Lorenzo Donostin diagü sartüko Sarri preso Santa Kruz. Ez dük haboro ariko Elduain herritik oihüz.
(Santa Kruz, jauntsi arrunteki eta nausia berriz jin).
Urrutiko etxekanderea Segürrago izateko Ezar zare bat bürüan; Zerrailükara bezala Igitei bat har esküan.
(Eman zare eta igiteia).
Santa Kruz Enetako jente honak Otoitze ttipi bat egin; Banoa Iparraldealat Beit düt segürki bihozmin.
(Hüstülotsez, eskü keinü bat egin liberaler; gal tiatre zolatik).
Lorenzo Askari hori lüze dik Santa Kruz Jaun erretorak; Abil barna erraitera Han ütz ditzan jatekoak.
(Gonzalez joan eta arrajin).
Gonzalez Kapitaina, hau dügüla: Santa Kruz ez düzü barnean. Txoria kaiolatik joan Etxekoek ez dakie non den.
Lorenzo Gizonak, egin züen lana, Txoria atzaman arte; Ez dü hürrün izan behar, Bila nor den horren alte.
(Oro joan).
Santa Kruz |