Santa Kruz
Junes Casenave

1992

 

 

Hogeitabigerren jelkaldia

 

(Jelki Santa Kruz, Antuxe kapitaina, Luxia, Gurbide, esküin).

 

         Gurbide

Nausia, Lizarraga da

Asteasuko elizan.

Bere aitzindarieki,

Hots, ditzagün han atzaman.

 

         Santa Kruz

Antuxe, behar dizügü

Heben algarreki bildü.

Lizarragari errozü

Nahi düdala mintzatü.

 

         Antuxe

Banoazü berehala

Ea zer dion Lizarragak.

Eder lükezü biek sarri

Egin ditzazüen bakeak.

 

(Antuxe joan, sar Margarita mezülaria).

 

         Margarita

Lizarragak igorten naü;

Antuxe preso hartü dü.

Aureki hitzartü beno,

Nahiago dü gerla galdü.

 

(Margarita joan).

 

         Luxia

Hona gure kuntre dütü

Bere gizonak igorten.

Hebentik ihes joaiteko

Ez deigü eperik üzten.

 

(Sar Lizarragaren gizonak, esküin).

 

         Santa Kruz

Orai artino bezala,

Ez hunk aurride odola.

Goatzan arren oro gibel

Billabona hiriala.

 

Betidanik ezarten diitüt

Nik orotan goragoak

Eliza eginbidea

Bai eta gure Foruak.

 

(Santa Kruz joan bere lagüneki, besteak ere joan).

 

Santa Kruz
Junes Casenave

1992