Santa Kruz
Junes Casenave

1992

 

 

Aintzin solas

 

      Joan den mendean, Espainean, nahiz gaitzeko eta hilkor zafraldia hartu zuten, halarikan ere Napoleonen gudu- osteek hedatu zituzten hemezortzigarren mendeko «Argiak». Eta «Argi» horiek onhartu zituzten jendeek nahi ukan zuten deneri zabaldu hersatuz.

      Horren gatik bi alderdi sortu ziren bat bestearen etsai.

      Alderdi argituan bazen asko handi-mandi, bereziki Espainiako ahalgoa zaukatenak: buruzagiriko gizonak, jakintsun andana on bat, guduosteko agindari nausiak eta ainitz hiritar. Denbora berean alderdi hortan sortu zen eta biziki azkartu ixilikako antolakizun bat: hargin-beltzgintza. Zonbeitzuk deitzen dutena «itzaleko elkartasunen lilia». Hargin-beltzek, azpitik, itzalgaizka, amarrutsuz egin zuten lan nahatsale bat «argien hedatzeko». Ohidura guzien aldatzea egunetik biharramunerat zen jende argituen xedea.

      Bainan, Espainiako basherritar gehienek, jakintsun askok, hiritar multzo on batek, Elizak eta bereziki Kataluńak eta Euskal Herriak, Espainiako eskualde aintzinatuenak, argi horiek ukatzen zituzten. Argien ukhatzaileen buruzagia errege-gai bat zen: Don Karlos.

      Don Karlosen aldekoek, ez nahiz argituen menpian jarri auziak jaio ziren eta gerla odoleztatu batzu piztu: gerla karlistak.

      Gudutoki gogorrena Euskal Herria izan zen. Zertako?

      1.— Lehenik Euskaldunek ez zuten nahi ukan galdu sinestea Jainkoaren baithan eta Elizan.

      2.— Ez eta ere galdu ohiturazko legeak eta askatasunak. Erran gabe doa, Euskaldun lege zaharra biziki zintzoa eta xuxena zela.

      3.— Azkenik, Euskaldun gehienek sinhesten zuten Don Karlos bostgarren, seigarren eta zazpigarrena zuzen-gaizki baztertuak izan zirela beren erregetzatik. Espainiako erregeak ez ziren Euskal Herriko erregeak, bainan ba Er-jaunak Gernikako aritzaren pean hitz-emaiten zutena Euskal-Herriko lege eta ohiduren zaintzea zin eginez.

      Horien guzien gatik Euskal-Herri gehiena jarri zen Don Karlostiarren alde.

      Jadanik Junes Casenave-Harigile aphezak eta Xuberotarrek eskaini daukute pastorala eder bat agertzen duena lehen biziko gerla karlista erakutsiz azken mendetako Euskaldun gudu-oste agindari haundiena: Zumalakarregi. Berriz, aphez eta Xuberotar horiek berek, beste ohiezbezalako euskaldun agindari bat, bigarren karlistadakoa Santa-Kruz apheza, erakusten daukute.

      Santa Kruz aphezaz mintzatzea ez da errex. Zeren sasi-gudari aintzindari hori biziki beltzatua izana baita, bai Argituen edo Liberalen alderditik, bai Karlostiarren alderditik.

      Bestalde, gerla karlisten ixtoria idatzi duten gehienek ere gutiesten dute Santa Kruz, izan daitezen Beltzak ala Karlistak.

      Emeki emeki agindari nausi karlistak Santa Kruzez bekaizti jarri ziren, aphez xoil horrek heiek baino antze gehiago baitzuen, gudako agindarigoan. Eta ere, Santa Kruzek egundaino ez izanik garhaitua gaitzeko omena bildu baitzuen Euskal-Herri guzian.

      Gehiago, aphez oso eta xuxen horrek ez zuen onhartzen zonbeit karlist buruzagien zuzikaria ez eta ere beste batzuen ahulkeria eta ezazolkeria gudako egintzetan.

      Alfonsotiarren edo liberalen aldetik ez zen harritzeko gaizki mintza diten aphez sasi-gudari hortaz, zeren hunek eman baitdizkiete ukaldi beldurgarriak itsumustuan eta ez zezaketen ordainik eman Santa Kruzi hain zen ezinatzemanezkoa.

      Santa Kruz sortu zen Elduainen 1842 urthean. Gazteitzeko aphezikastegian egin-eta ikasketa hoberenak «Meritissimus» mereziz. Hogei ta zortzi urthe zituen Hernialdeko erretor ordarizelarik Gipuzkoan.

      Orduan, 1870-ko urthearen urrian, jakinez Santa Kruz zoin etsai zen heien alderat, ez baitzuen bere ustekundea estaltzen, Liberaleek bahitu zuten mezatik landa. Bainan hunek, biziki artexki, ihes egin zuen. Itzurpen horrek, ornen haundia eman zion Santa Kruzi Gipuzkoan.

      Geroago, 1872 maiatz hastapenean, karlistak jazarri ziren Madrideko buruzagiriaren aitzi, bainan gaitzeko zanpaldia hartu zuten Naparroan, Orokietako gataskan eta Liberalek Don Karlos zazpigarrena gutiz bahitzen zuten. Ez zen harritzeko Karlist gudariak, lekhat bakhar batzu, ez ziren makhilez baizik tresnatuak. Makhilekin zer egin xixpen edo sutunpen aitzi. Zer arhinkeria eta ezazolkeria Karlist buruzagien aldetik!

      Orokietako itxes hori gertatu zelarik, Gipuzkoan, Segurako alderdian, Rekondo eta Aranbururen gudari taldean, Santa Kruz aphez gisa zen bakharrik.

      Orduan, gudariek ikus-eta beren aintzindarien ahulkeria eta Santa Kruzen jitea eta gemena, hautatu zuten aintzindaritako. Hunek nahiago zuen aphezgoko lanari jarraiki; bainan ikus-eta zoin gaizki aginduak eta tresnatuak ziren Karlistak, azkenean, bortxaz onhetsi zuen.

      Orokietako gataskatik landa, Karlistek eta Liberalek bakia egin zuten hitzarmen bat eginez Amorobietan. Halere, Santa Kruzek, hogei ta hamar bat gudariekin, bakharrik jarraiki zuen gerlari eta azkarki kitzikatu Beltzen guduostea.

      Lehenik, Segurako ondoan, ozartasun haundi batekin zelata bat aphaindu-eta Liberalen hartu zuen zizpa eta tiro- gai andana on bat. Gero, zorigaitzez, bakharrik zelarik, bere sasi-gudari bat zauritua gordetu ondoan, bahitu zuten eta ereman Aramaiorat, Arabako alderdian. Han, besta haundi baten erdian, biharramunean, tirokatu behar zuten Primo de Ribera Liberal guduosteko agindari nausiaren aintzinean. Nahiz bazter guziak azkarki zainduak ziren eta nahiz Santa Kruzen itzalpea biziki gora zen, herriko etxe gainean, hunek ihes egin zuen guziz amarruki eta ozarki. Bigarren itzurpen horrek gaitzeko omena bildu zion Santa Kruzi Euskal Herri guzian.

      Eta Gipuzkoako gazteri gehienak nahi ukan zuen haren menpian jarri.

      Guduoste liberal guzia haren ondotik zabilan geroztik. Bainan, Santa Kruz agertzen zelarik Bastango alderdian, biharramunean Bizkaiako zoko batean zen edo Arabako toki urrun batetan. Zonbeitzutan ehun kilometra baino gehiago ibiliz, gelditu gabe, hamazazpi orenez. Askotan mendiz mendi. Eta bethi hala, ukaldi gogorrenak emanez etsaiari.

      Azkenean, Aguirre diputatu liberalak Santa Kruzen burua saristatu zuen diru multzo baten ordain. Orduan, Frantziatik, Gipuzkoako Karlist agindari nagusiak, Lizarragarek eman zuen ordainez saristaturik Aguirren burua. Geroztik, zorigaitzez, bigarren guda karlistak, lehenak bezala, itxura itsusi bat hartu zuen, barkamendurik gabekoa bilakatuz.

      Eta zonbat salhatari eta barrandari ez ziren sortu Santa Kruzen buruaren saristapenaren irabazteko.

      Bainan, Santa Kruz ezinatzemanezkoa zen. Harek ere bazituen zelatari onak. Erraiten zuten agindari milinga, xahu eta azkar horrek ederresgarriki ibiltzen zela oinez. Ezinezkoa zen haren azarkatzea. Hortakotz harekin ibiltzen zirenek zioten lo egiten zuela begi bat idekirik, erbiak bezala.

      Egun batez neguan, elhurra azkarki bazelarik, aphez horren gudari taldea Elduaineko eskualdean hiru gudari talde liberalek arrunt inguratu zuten. Orduan, Santa Kruz eta bere mutilek ez herrestarik uzteko elhurrean, goizeko bietan sartu ziren «Leizarran» ibaian eta uraren barnean gerriratartio, lauzpabortz orenez ibili, gauaz, ihes egiteko. Beste aldi batez, Santa Kruz eta bere mutilak Aian zaudelarik, Lizarragarek eta Ollok, Gipuzkoako eta Naparroako agindari nagusiek hitzeman zioten lagunduko zutela gizonez eta tiro-gaiez, buru egiteko Primo de Riverari. Zorigaitzez, agindari nausi horiek hitza jan zuten eta beren salkeriak Santa Kruz eta haren gudariak atheka gaixtoan ezarri. Zorionez, Santa Kruztiarrak amarruz jalgi ziren atheka txar hortarik. Eta berehala, ziuntan, otso batzu bezala sartu Deban eta han beltz guduosteko tresneria eta tiro-gai guziak hartu.

      Geroztik, nehoren menturan ez egoiteko, Santa Kruzek, Aritxulegiko harpetan gordetzen zuen gudako tresneri behar zena.

      Bainan, Aiako salkeriatik landa, Santa Kruzen eta Lizarragaren artean ihardukimenak gaizkuratu ziren. Ez zen harrigarri. Zeren samurtzeko bideak ez baitziren eskas.

      Hala nola, Lizarraga eta Ollo Bizkaian zoatzilarik beren bi guduosteak gutiz sunsitzen zituzten Liberalek ez balitz izan nekezari bat ohartarazteko nun, hurbil hurbila, zagon etsaia heien beha. Hori Lizarragaren hutsez, ez baitzuen begirantza izpirik ezarri gudu osteen inguruan. Agindari nagusi hori hala zabilan gogohurri eta ezazol. Beharbada zaharregi zen agintzeko. Hortakotz, ardurenean, Gipuzkoako Karlist guduostea alter zagon.

      Gauza horien gatik Santa Kruz bere gain hasi zen gerlan. Eta haren ospegintz ozarrek ainitz itzal egin karlist agindari nagusier.

      Erran ditzazkigun zonbeitzu.

      Erregearen eta Lizarragaren agindueri jarraikiz izialdururak emaiten ditu liberaler burdin bideak moztuz. Andoaineko gelditokia eta beste batzu erretzen ditu. Ormaiztegiko zubi haundiaren makoak galmentan ezarriz zarta-gailuekin Liberalak larderiatzen ditu jauz-araziko duela; eta izialdura ikharagarri bat emaiten.

      Egun batez, liberalek bere arreba bahitu-eta Tolosan, Santa Kruz bizpalau mutilekin nekezariz mamuturik hiri hortan sartzen da ozartasun haundi batekin eta bere arreba askatzen.

      Beste aldi batez, Alegia hiria hartzen du liberaleri ximixta bezain laster.

      Bestalde, barrandariak eta saltzaileak begitan ditu eta atxemaiten dituenean, gerla-legeri jarraikiz, tiroka-arazten ditu.

      Bainan, hainbeste itzal egiten zuen bere agindari nausieri eta Lizarragarek mugatu zizkion borrokan artzeko tokiak.

      Hori ez zuen onetsi aphezak. Orduan, Lizarragarek saristatu zuen Santa Kruzen burua. Eta diruaren peitarekin saltzale batzu jaio ziren.

      Hala nola, Egozkue bare menpean zen aintzindari bat, saldu zituen bi ehuntalde karlist atheka txar batetan ezarriz gero Santa Kruzez bahitzeko. Erran gabe doa Egozkue tirokatua izan zela.

      Berdin, Endarlatzako gazteluxkako beltz zaintzaleeri ere, ez zuen barkatu heien zimarkhua. Zeren amor eman-eta, bandera xuria goratua izanez ez baitzuten itsu-mustuan tirokatu behar garhaitzaria.

      Hots, Santa Kruz, aphez xoil horrek, ez izanik ere guda lanbidekoa, beste agindari haundiek baino gehiago arrakasta ukan zuen.

      Hortakotz, karlist agindari nagusi guziak hartaz bekaiztitu ziren. Eta Liberalek bezala beltzatu zuten. Eta zonbat beltzapen!

      Azkenean, erregeak erran-arazi zion Santa Kruzi menperatzeko. Eta hau joan zen menperatzerat. Bainan, ez zen erori Valde Espinaren listor-ziloan. Bidasoako Beran, hunek garbituko baitzuen bakharrik joan balitz aurkhitokirat. Herri hortan, Santa Kruzek, Gipuzkoako guduostearen agintaritza hartzen ahal zuen nekerik gabe, zeren gudariz eta tresneriaz puska haundi batean azkarrena baitzen. Bere gudariek othoiztu zuten nigarrez agintaritza horren hartzeko. Bainan, Santa Kruz aphezak ihardetsi zieten: «Ez dut nahi euskaldun odolik ixuri». Herbestu zen Franziarat uztailan. Urthe berean, 1873-ko abenduan itzuli bat egin-eta Espainiarat, berriz herbestu zen bethikotz. Gero ohartu-eta Lizarragaren gaitasun gabezia Karlos zazpigarrenak kendu zuen Gipuzkoatik eta hautatu Santa Kruzen gerla egiteko antzea. Bainan berantegi...

      Liburu alimale bat behar liteke Santa Kruzen ospegintz guzien aipatzeko. Aintzindari zuzen gabea izan balitz hainbeste kausitze ez zuen ardietsiko gerlan eta ez zen hainbeste maitatua izanen herritarren aldetik. Eta bere gudariek ez zuten jarraikiko.

      Bestalde, Santa Kruz ez balitz izan barne onekoa ez zen izanen izan den aphez saindua, bai Jamaikan, bai Kolonbian, berrogei ta hamalau urthez herbesturik eta lauetan hogoi urthetan sarturik Jesuita eta bethi eginez lan gaitza Jainkoaren eta jenden zerbitzari. Hortakotz, Karlos zazpigarrenak eta Alfonso hamahirugarrenak eta Kolonbiako buruzagiriak erakutsi zioten beren ikhustatea.

      Santa Kruzen iragana, Euskal Hernian, bere ethorkizunaren bahia baizik ez ziteken izan Ameriketan. Bainan, hori beste ixtorio bat da.

      Itzul gaiten Euskal Herrirat azken hitzentzat

      ...«Santa Kruzek egiten zuen guda saindua, herriek egiten duten guda nekezariek utzia dutelarik beren ereintza eta artzainek beren arthaldia. Guda saindua, erregen burupe, dudako antze eta buruzagi haundiak baino gorago dena...»

      ...«Bere anima denen arlmekin elkarganatzen zen, ixiltasunean. Bazakien azkarrenak non ziren, zoin pitzbulta kartsu batean erretzen zen, nor borrokatzen zen itsutuki eta bazakien ere amarrua, behialako jite hori, zoinek zuten. Heien agintzeko eta heien erabiltzeko, motaka emanak zituen: otsoak, gatuak, axeriak eta oreinak. Bat bakharrik izendatzen zuen urretxindorra, zeren bertsularia baitzen. Egundaino hori bezalako buruzagi bat izan ez zen hainbeste elkar hartu zuenik bere animan, bere gudari guzien arteko anima. Euskal hatz guziko odolak aintzindari korodun ohiezbezalako honren kaliza bethetzen zuen. Eta ibilaldi erdian, noiztenka gelditzen zelarik, ahapetik ohihalako gudari baten sineste suharrarekin othoizten zuen:

      Jauna begira nezazu etsaietarik»...

Jean IRIBARNE kolonela

 

Santa Kruz
Junes Casenave

1992