Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

BIZITZAREN PERIMETROA

 

Beldurra ematen dit gehiegizko askatasunak,

helduleku ezak

eta bat-bateko aldaketak.

Ikara ikaratzeko formula zein ote da?

Buruan klik txiki bat bertzerik ez omen da iraultza,

baina hankak dardarka izaten ditut unea iristerakoan.

Eraiki dudan bizimodu errepikakor honek,

maizter izanen nau bihar berriz ere.

Urtetan eraiki ditudan mugen azaleran mugituko naiz.

Perimetroaren bertzaldean amildegiak omen daude.

Sakonak. Sakonegiak.

Iratzargailua goizeko seietan jarri dut.

Bihar, bertze lanegun berri bat izanen da.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016