Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

Besteen mina

mina baino gehiago

besteena da.

Karmele Jaio

 

 

ZORIONEKOAK GU

 

Zorionak konparaketetan hartzen ditu

forma, bolumena eta kolorea.

Ondokoaren zorion ezak marraz dezake gure zoriona

eta -ago atzizkiak

zorioneko izendatu

pertsona altruista eta bihotz onekoa.

Ondokoa ni baino -ago izanik

ni ondokoa baino -ago naizela ondoriozta dezaket

eta gertukoari so

nire gezurrak elikatu.

 

Zoriontasunaren bila gabiltzanez,

zoriontsuak ez garela ondoriozta genezakeen arren,

gertukoari so jarraituko dugu

temati,

alferlanean,behar bada,

gure hezurrak gezurrez elikatzeagatik bederen.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016