Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

HUTSUNEAREN DOINUA

 

Etxeko kuku erlojuak

urteak pilatu ditu

jakin gabe bera dela

metatze horren erantzule bakarra.

Gotelearen pikor gogorrak

umeldu eta errestaka beheiti doazela dirudite.

Udako eguzkiak

balkoiko gortina zuriak erre ditu,

sukaldeko irrati zaharrak

faltan somatzen du irrati esatariaren goizeroko marmarra

eta isiluneak

garai bateko solasak irentsi ditu.

Kukuaren ku-ku hotsa bertzerik ez.

Ku-ku.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016