Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

OTSA(H)ILA

 

 

I

 

                    Hil motz

                    Hil hotz

                    Hilotz

 

                                                            Eri hotz

                                                            Eri hots

                                                            Heriotz

 

 

II

 

Kolpatu nau kazkabarrak

eta euriak busti.

Eguzkiak erre,

ortzadarrak itsutu,

lainoak beldurtu

eta ordoskak gortu.

 

Lurra gehiegi berotu zaigun mende honetan

bihotza izoztu zait.

Zeruak hodeiei ixkin egin

eta inoiz baino oskarbiago dagoen sabai urdin honetan

begiak lausotu ahala

behin eta berriz bustitzen ari naiz

lur idortu hau.

 

Kolpatu nau kazkabarrak

eta euriak busti.

Eguzkiak erre,

Ortzadarrak itsutu,

lainoak beldurtu

eta ordoskak gortu.

Baina isobarek, antizikloiek

eta eguraldi onaren kontzeptuak

zentzurik ez daukate

iragarpenik gabeko mapa ilun honetan.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016