Izoztu zitzaigun negu hura
OROITZAPEN LIXATUAK
Zure arropa zaharretan hondoratu dut aurpegia eta indarrez bertako usainak neureganatu nire malko bakartiek kotoizko zelaian lur hartzen duten bitartean. Zure gorputzaren forma duten arropak tolestu eta plastikozko poltsetan sartu ditut behartsuek beren premia ase dezaten. Baina badakit hondoratu zaidan gorputz atal bakarra ez dela aurpegia izan eta premia larrian eta biluzik dagoena nire bihotza dela. Plastikozko poltsa ilunetan zure arropekin batera tolestu eta sartu dudan hori.
Izoztu zitzaigun negu hura |