Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

ULERTERRAZA ULERTEZIN

 

Erdi zabalik dagoen ateak

ateratzera edo sartzera gonbidatzen al gaitu?

Leihoak kanpotik barnera edo barnetik kanpora

begiratzeko eraikiak ote dira?

Baguette erdia erosteak

argaldu nahia edo bakardadea adierazten al du?

Larrosak arantzak dituen bezala,

oteak loreak ditu

baina hizkien naturan zein ote da poetikoagoa?

Oinutsik edo tematutako txarolezko zapata garesti horiekin

ote zaude erosoago?

Erantzunen bidez galdetzen

eta galderen bidez erantzuten dugun egunean,

elkar ulertuko dugu harreman ulergaitz honetan.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016