Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

BAKEA

 

Hobe eskolako apaleko hiztegi lodi eta pisutsua

arinagoa eta argalagoa izan balitz.

Ezabatu jipoi, tortura eta mehatxu hitzak,

ezabatu burla, ubel eta ostiko

eta bakea eman bakeari.

Ezjakinagoak izanda ere,

gehiago hurbilduko ginen

hainbertze desitxuratu dugun

hiztegi barruko BAKE hitzaren definiziora.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016