Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016

 

 

HARAGIAREN IZANA

 

 

I

 

Malkoak non izkutatzen dira begietatik urruntzen direnean

eta irribarreak non ahoa giltzapetzean.

Begiradak nora joaten dira betazalak erortzean

eta ametsak nora pertsianak zabaltzean.

Bakar-bakarrik dakit,

uneek indarra galdu dutela oroitzapen bihurtu direnean,

minutuek zentzua kuku erlojuaren doinuan,

eta zure izana inoiz baino fisikoagoa dela

haragizko gorputz horretatik ihes egin zuenetik.

 

 

II

 

Haizeak malkoak idortuko balitu,

elurrak beltzuneak glaseatu,

kazkabarrak iragana kolpeka birrindu

eta ostadarrak begizulook koloreztatuko balizkit,

euriak eta eguzkiak

udaberri honetan ilusioa ernatuko lukete

haragizko eremu antzu honetan.

 

Izoztu zitzaigun negu hura
Jon Barberena

Denonartean, 2016