Izoztu zitzaigun negu hura
ITSASOAREN EZPAIN GAZIAK
Elurra itsasoa besarkatu nahian dabil aurtengo neguan berriz ere, Kontxako turisten selfietan eta albistegietan protagonista bihurtu nahi du. Hodeiak belztu dira, haizea indartu baina alferrik! Itsasotik hirurehun metrora gelditu da mendigainak eta asfalto beltza irindu eta gero. Nekatua bezain triste dago. Etzana, abaildua, leher eginda...
Iruņeko Udaleko langileek gatza bota diote gainera autoen eguneroko joan etorria errazteko. Eta elurrari itsasoaren ezpain gaziak etorri zaizkio burura eta nostalgiaz, penaz minez... urtuz doa naturaren sentimenduei buruz ezer gutxi dakien gizarte aitzinatu honen asfalto ilunean.
Izoztu zitzaigun negu hura |